-GILEAK
Hainbat sormen eta kultur sektore eta azpisektoretan jarduten diren sortzaileekin hitz egingo dugu. Beren praktika artistikoari, motibazioei, historiari edota mundua ikusteko moduari buruzko gaiak lehen eskutik hurbilduko dizkiguten testigantzak. Diziplina artistikoak gero eta anitzagoak eta kategorizatzen zailagoak dira, bai eta sortzaileak eta beren praktika artistikoak ere; horregatik, beti hasten ditugu solasaldi hauek, gure gonbidatuari “Eta zuk zer egiten duzu?” galdetzen.