GASTEIZ KULTURA

#GoGasteizKultura Gasteizko Udaleko Kultura Sailak bultzatutako kultur komunikazio digitalaren estrategia da; izan ere, 2018-2021 aldirako hiriko Kultura Plan Estrategikoan jasotako eskari nagusietako bati erantzun dio: kultur zabalkundea hobetzea.

Horretarako, tresna digital ezberdinak jarri dira martxan ekimen berri hau zera bihurtzen dutenak:

  • Leiho eta bozgorailu bat da, eta fokua jartzen du pertsona sortzaile eta kultura-eragileetan eta gure ingurune hurbileko sorkuntzarekin lotutako espazio eta proiektuetan, beste testuinguru batzuk begi bistatik galdu gabe, betiere.
  • Zubi bat, sorkuntzaren eta kulturaren eta herritarren arteko distantzia murrizten laguntzeduena.
  • Herritarrentzako plataforma irekia, parte-hartzea, eztabaida demokratikoa eta kultura bateratua sustatzeko.
  • Dibulgaziorako eta ezagutza sortzeko espazio bat.

Prozesuan dagoen tresna da, espazio bizia, etengabeko berrikusketan diharduena, premia, ekimen eta helburu berrietara egokitzera beti irekia. Horretarako zure laguntza nahi dugu.

Ildo editoriala

Go Gasteiz Kulturak , 2019ko apirilaren 9an Kultur Elkargunean aurkeztutako Kultur Komunikaziorako Estrategia Digitalaren proposamen teknikoan zehaztutako ildo editoriala jarraitzen du eta kanal ezberdinak kudeatzeaz arduratzen den moderatzaile talde bat du.

Dokumentu horretan definitutako helburu nagusiak honako hauek dira:

  • Eragile artistiko eta sortzaileak eta hiriko espazio eta proiektu kulturalak ikusaraztea, bai izaera publikokoak zein pribatuak..
  • Kulturari bere balioa ematea hiri mailan.
  • Partaidetza eta kultur kontsumoa sustatzea: kulturaren publikoak bilatzea, zabaltzea eta sendotzea.
  • Sektoreko profesionalentzako garrantzitsua den informazioa eskaintzea.
  • Hiriko Kultura Plan Estrategikoari lotutako lan-ildo, ekintza eta programen berri ematea.

Kultura eta sormen sektoreetako adierazpen artistiko eta ekimenen estaldura orekatua eskaintzeko lan egingo da.

Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko komunikazioari buruzko kode deontologikoa eta autoerregulazioa errespetatuko dira, argitaratzen diren edukietan emakumeen eta gizonen arteko protagonismoan oreka bat bermatuz eta aniztasuna bere aldaera guztietan agerian jarriz.

Zein komunikazio-kanal digital erabiltzen ditu Go Gasteiz Kulturak?

Sare sozialak: facebook, twitter eta instagram-en aurkituko gaituzu @GasteizKultura profilaren bitartez.

Gasteiz Kultura izena duen erreprodukzio-zerrenda bat dago, Gasteizko Udaleko Youtubeko kanalean aurkituko duzue.

Bloga: sorturiko eduki propioa blog honetan dago. Bertan, hainbat atal, erreportaje eta sektore artistiko eta kulturalari lotutako elkarrizketak biltzen dira, batez ere lokala. Era berean, blogak besteen web orrietarako estekak jaso ahal izango ditu. Gasteiz Kultura ez da webgune hauetan argitaratutako edukien arduradun.

Newsletter: 2019ko azken hiruhilekoan, buletin elektronikoen zerbitzu bat aktibatuko da, eta erregistro-formulario honen bidez alta eman dezakezu.

Zer ez da Gasteiz Kultura?

  • Ez da Gasteizko kultur agenda.
  • Ez da komunikazio estrategia instituzionala eta politikoa. Publikoaren eta pribatuaren arteko elkarbizitza bilatzen dugu, gure hiriko jarduera artistiko eta kulturalaren globaltasunera hurbildu ahal izateko.
  • Ez da interes indibidualen edota partikularren zerbitzuan lan egiten duen tresna: horregatik, bere edukiak sortzeko, kalitate eta interes orokorreko irizpideez gain,  kultura- eta sormen-sektoreen ikusmenaren orekari egokitzen saiatuko da.