SORTZAILEAK"Elkarrekin egoteko jaio diren irudiak daudela deskubritzea asko gustatzen zait"

“Elkarrekin egoteko jaio diren irudiak daudela deskubritzea asko gustatzen zait”

Yone Estivariz, argazkilari gasteiztarra, izan da FotoArteren azken edizioaren irabazlea eta orain 'Hiri orbainak' erakusketako komisario elkartua da.

Argazkilaritza beti izan da Yone Estivarizen bizitzaren zati garrantzitsu bat. Txikitan modu praktikoan bakarrik erabiltzen zuen, oroitzapenak gordetzeko eta memoria-artxibo bat sortzeko. Gaztetan, Arte eta Lanbide Eskolan trebatu zen, non argazkigintzaren mundua eta sortzeko zaletasuna deskubritu zituen.

Arte Eskolan jarraitu zuen ikasten, orain IDarte, eta geroago Londresko LSP eskolan. Orduan bere bidea aurkitu eta argazkilaritza dokumentalera eta proposamen sozialera bideratu zuen bere lana. Lan hori gaur egun egiten jarraitzen du ‘Nimbo, lifestyle photography‘ zigiluaren bidez. “Dena apuntatzen dut paperetan, koadernoetan eta telefonoan, proiektuen inbentarioa egiteko eta horiek nola bideratu jakiteko”, azaltzen du Yonek.

2019an Artgiak aukeratu zuen egoitza artistiko bat egiteko eta urte horren amaieran EMart bekaren irabazleetako bat izan zen. “Emakume artisten lana agerian uzten duten deialdiak oso garrantzitsuak dira, emakumeek museoetan eta azoketan duten parte hartzea oso txikia delako, %11 baino ez”, adierazten du argazkilariak.

Gasteiztarra izan da, gainera, FotoArteren azken edizioaren irabazlea, ‘La lenta adaptación del movimiento’ lanarekin. “Kaos une hori maite dut, aurrean irudi mordo bat ditudanean eta horiekin zer egin ez dakidanean. Baina bat-batean, nolabait elkarrekin egoteko jaio diren argazkiak ikusten hasten naiz; unerik ederrena iruditzen zait hori”.

Esta web utiliza Cookies propias y de terceros para ofrecerte una mejor experiencia y servicio. Si continúas navegando, aceptas el uso que hacemos de ellas. Puedes cambiar la configuración de cookies en cualquier momento.<BR> Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu esperientzia eta zerbitzu hobea eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horiek erabiltzea onartzen duzu. Konfigurazioa aldatu nahi baduzu, hurrengo linkaren bitartez egin dezajezu. Cookien politika ikusi Ver política de Cookies / Cookien politika ikusi

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar