BERRIAKZurekin hazten!

Zurekin hazten!

GO Gasteiz Kulturak bere proiektua ebaluatu du etorkizunari begira. Alexandre Fernandezek testu hau laguntzen duten ilustrazio eta graphic recording edukiak sortu ditu.

2019ko ekainaren 30ean abiatu zen GO Gasteiz Kultura. Aurkezpen-bideoan, gozamenerako, elkarrizketarako eta hausnarketarako gonbidapena aipatzen zen, Arabako hiriburuko kultura- eta sormen-sektorearen parte diren edo nolabait lotuta dauden pertsona eta proiektuen aniztasunari ahotsa ematetik abiatuta. Orduz geroztik, proiektuak 108 eduki propio argitaratu ditu bere blogean; irakurtzeko, ikusteko edota entzuteko elkarrizketak, herritarrok diziplina artistiko eta sortzaile desberdinekin harremanak izateko aukera ematen diguten profesionalen ikusgarritasuna indartzeko helburua izan dutenak.

Edukien sailkapena atalaren arabera.

GO Gasteiz Kulturan noizean behin gelditzea gustatzen zaigu, proiektuaren inguruko inpresioak jasotzeko eta proiektua Gasteizen kulturarako interesgune gisa sendotzen nola jarrai dezakeen irudikatzeko. Helburu horrekin, 2021eko urtarriletik (azken ebaluazioa egin eta berehala) elkarrizketatutako pertsonekin harremanetan jarri gara berriro, eta proiektuarekin duten esperientziaz galdetu diegu; izan ere, GOrentzat, haien argitalpenen irismenaz gain (aurrerago aipatuko ditugu), funtsezkoa da sektoreko profesionalei kalitatezko arreta ematea. Kontsultatutako pertsonen %40k erantzun du, eta horietatik %84k uste du aldez aurretik prestatutako eta dokumentatutako elkarrizketa bati erantzuten ari zela sentitu zuela, azken emaitza izandako elkarrizketari fidela izan zela, edukiarekin batera zeuden irudiek ekarpen positiboa egiten zutela eta, oro har, argitalpenak bere proiektua ikusarazten lagundu zuela. Jasotako balorazioetatik ondorioztatzen da elkarrizketetan jarritako tentua oso baloratua dela, eta GO Gasteiz Kulturak hainbat kultura-eremutako profesionalak ikusarazten ez ezik, haien arteko ezagutza errazten ere laguntzen duela. Proposamen zehatz modura, elkarrizketatuen arteko topaketa bat antolatzea, harremanak sortzeko eta lankidetza profesional posibleak irudikatzeko.

Aurreko lerroetan argitaratutako edukiekin batera doazen irudiak aipatzen ziren. GO Gasteiz Kulturak tokiko testuinguruan lan egiten duten argazkigintza eta ikus-entzunezkoen profesionalekin lan egiten du, eta haiekin proiektuarekin izandako esperientziaren ebaluazioa ere egin nahi izan da; izan ere, haiek ere kultura-sektorearen parte dira. Kontsultatutako pertsona guztietatik, %38ko feedbacka lortu da, eta horietatik %100ek positiboki baloratzen ditu enkargua egiteko baldintzak (antolakuntza- eta ekonomia-mailan) eta lan-edukia, interesgarria eta motibagarria dela uste dute.

Aurreko lerroetan aipatzen zen bezala, kultura-komunikazioko proiektua den honentzat funtsezkoa da bere argitalpenen irismena jarduera duen kanal digitaletan. Orain arteko 42 hilabete hauetan, GO Gasteiz Kulturaren blogak 24.068 erabiltzaile bakarren bisita jaso du, eta hileko batez bestekoa 560. 77.220 izan dira bisitatutako orrialdeak, eta jarraipen handieneko hilabeteak 2020ko apirila eta maiatza izan dira, Covid-19ak eragindako konfinamendu betean. Puntu horretan, nabarmentzekoa da 2021eko maiatzera arte GO Gasteiz Kulturak lau eduki argitaratzen zituela hilean, eta urte horretako ekainetik aurrera proiektuak hileko eduki bat argitaratu zuela. Gehien irakurritako edukiak honako hauek izan dira:

Blogaren jarraitzaileen %64 emakumeak dira (hori ere gertatzen da gainerako sare sozialetan), eta irakurleen adin-tarte ohikoena 45 eta 54 urte artekoa da (%25).

Berariazko publiko-segmentuez ari garela, GO Gasteiz Kulturak egin nahi izan duen galderetako bat da ea bere komunikazio-jarduera 18 eta 25 urte bitarteko gazteengana iristen ari den. Horretarako, proiektuak CIFP Ciudad Jardin LHIIren lankidetza eskatu du, zehazki, Merkataritza eta Marketin arloko ikasleena eta irakasleena. Horiekin batera, proiektuaren inguruko ebaluazio presentzialeko saio bat egin da. Saiotik ateratako lehen datu adierazgarria da topaketan parte hartu zuten 30 ikasle inguruk ez zutela GO Gasteiz Kultura ezagutzen. Gazteek okerren baloratzen dituzten alderdien artean, hauek daude: haiek erabiltzen dituzten sare sozialik ez egotea (tik tok kasuan); edukiak blogean oso gutxitan argitaratzea (eduki horiek ez datoz bat haien gustuekin); gazteentzako lan egiten duten eragileekin lankidetzan ez aritzea; publizitaterik ez egotea edo gertaera traktorerik ez sortzea; edo proiektuaren izena eta nortasun bisuala, erakargarriak ez izatea. Aldiz, zer gai baloratu dira positiboki? Online proiektua izatea, horrek dakartzan garapen-aukera guztiekin; erakunde publiko batek bultzatutako ekimena izatea; inplikatutako lantalde baten babesa izatea, etengabeko hobekuntzarako bokazioarekin; sare sozialetan zozketak egitea; euskarari arreta ematea; edo tokiko testuinguruaren kultura eta sormena ikusaraztea.

Sektorea ikusaraztearekin lotutako azken alderdi hori ebaluazio horretan parte hartu duten udal-teknikarien %100ek uste du betetzen ari dela. Era berean, feedback horren arabera, GO Gasteiz Kultura lan-tresna baliagarria da Gasteizko Udaleko Kultura arloko profesionalentzat, nahiz eta erabilera hobetzeko tartea dagoen oraindik, %50ek baino ez baitu adierazi azken hilabeteetan beren komunikazio-kanaletara jo dutela.

Hileko lehen ostegunetan GO Gasteiz Kulturak bere informazio-buletina bidaltzen du; gaur egun 240 lagunek dute buletin hori harpidetuta, 160k gaztelaniazko bertsioa jasotzen dute eta 80k euskarazkoa.

Sare sozialei dagokienez, trafikoaren hazkundea etengabea da, jarraian ikus daitekeen moduan:

GO Gasteiz Kulturaren sareen garapena.

Aipamen berezia merezi du zureago atalak, Gasteizko Udaleko Kale Hezitzaileekin elkarlanean egindakoa. Bertan gazteak gonbidatzen dira, podcast formatuan, beraiek aukeratzen dituzten artistak elkarrizketatzera. Haiek dira nor elkarrizketatuko duten erabakitzeaz gain, pertsona horrekin harremanetan jartzeko, hari buruz ikertzeko, galderak eta eskaleta prestatzeko arduradunak, baita grabazioaren egunean mikrofonoen aurrean esertzeko ere. Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak bultzatutako berrikuntzako kasu praktikoen bankuan sartu da proiektu hau.

GO Gasteiz Kulturak hiru urte eta erdi beteko ditu 2022an, gero eta komunitate zabalago eta anitzagoarekin, baina batez ere kritikoagoarekin. Proiektuak hazten jarraitzea espero du. Eskerrik asko parte hartzen duzuen guztioi!

Alexandre Fernandez

Sabadell, 1975

Niretzat marraztea beti izan da jolasteko modu bat, denbora galtzekoa, ondo pasatu eta pentsatzekoa. Eta marrazten eta marrazten, Sabadelletik alde egin nuen. Eta gaur egun bizileku dudan Gasteizeraino iritsi nintzen. Eta marrazten eta marrazten, haurrentzako liburu mordoxka bat ilustratu dut.

Eta marrazten eta marrazten, bizitza hegan doakit…

AlexF-k ilustrazioa ikasi zuen Gasteizko IDarte eskolan. Jende txikiarentzako testuliburuak, ipuinak eta eleberriak marraztu eta ilustratzetik bizi da 2012tik.

Esta web utiliza Cookies propias y de terceros para ofrecerte una mejor experiencia y servicio. Si continúas navegando, aceptas el uso que hacemos de ellas. Puedes cambiar la configuración de cookies en cualquier momento.<BR> Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu esperientzia eta zerbitzu hobea eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horiek erabiltzea onartzen duzu. Konfigurazioa aldatu nahi baduzu, hurrengo linkaren bitartez egin dezajezu. Cookien politika ikusi Ver política de Cookies / Cookien politika ikusi

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar