Arabako Arte Eszenikoen Tailerra, TAE izenez ezagunagoa, hiriburuko Errege Katolikoen kalean dago. Bere kristalezko ate handiak ez dira oharkabean pasatzen, non kolore ezberdinetan margotutako metalak etxe handi bat marrazten duen, bere leiho eta teilatuekin. Izan ere, TAE da ehundaka pertsona, haur, gazte eta helduen etxea izan da; non bere 40 urte baino gehiagoko historian aske sentitzeko, adierazteko eta sortzeko espazio segurua aurkitu duten.
Etxeko irakasleetako bik, Gontzal Uribek eta Gentzane Martinez de Cestafek, ireki dizkigute eskolako ateak, Gontzalen ikasleak diren Emma Toledo eta Hugo Calderon aktoreekin batera.
Adin guztietarako
TAEk adin guztietarako arte eszenikoei buruzko ikastaroak eskaintzen ditu. Hiru urtetik hemezortzira bitartean jarduera ezberdinak egin daitezke bertan; hemezortzi urtetik gorakoentzat bi dira aurki ditzakegun modalitate nagusiak. Alde batetik, hastapen-ikastaroa dago, non ikasleak arte eszenikoen kontzeptuetan sartzen diren, ahotsetik hasi eta jolas dramatikora edo antzerki fisikora arte. Eta, bestetik, antzerkian bizibide posible bat aurkitzen duten pertsonen aurre-profesionalizaziora bideratutako prestakuntza. Prestakuntza honetan aktore batek kantuari, interpretazioari, jolas dramatikoari, antzerki fisikoari eta ahotsari buruz izan behar dituen ezagutzak bereganatzen dituzte. Hau da, «aktore profesional baten alderdi eta ezagutza guztiak», azaldu du Gentzanek.
Klase bakoitza taldearen adinera egokituta dago. Haurrekin, adibidez, ondo pasatzea da helburu. Horregatik, nahiz eta espresio gako batzuk edo jolas dramatikoren bat erabili, baita sorkuntzarako tartea utzi ere, begirada gozamenean jarrita dago. Adinak aurrera egin ahala, antzerki-adierazpenagatik plazeraren ideia galdu gabe ere, helburuak beste zentzu bat hartzen du, eta sorkuntza horretarako tresnak bilatzean eta ezagutzak eskuratzean zentratzen da gehiago.
Sormen-askatasuna
Gontzalek eta Gentzanek, biak eskolako irakasleak, TAEn irakasle bakoitzak bere metodoa duela azaltzen dute; profesional gisa, ikertzeko eta pedagogia gauzatzeko modua bilatzeko aukera daukate bertan. Gentzanek, Lecoq-eko eskolan emandako prestakuntza-urteen eraginez, antzerki fisikora bideratzen ditu eskolak, eta clown, melodrama edo keinuzko antzerkiaren zertzeladak sartzen saiatzen da klaseetan. Gontzalekin bat dator ikasleen sormen-gaitasuna indartzeko interesean, eta bi profesionalek horretan ematen dituzte beren eskola-ordu gehienak. Galderak egiteko jarrera baten bidez, erantzunak ematekoa baino gehiago, interpretazioaren eta arte eszenikoen tekniken bidez beren sormen-gaitasunak ikertzen eta aztertzen ikastera gonbidatzen dituzte ikasaleak, sorkuntza indibidualaren eta kolektiboaren gaitasuna ahalik eta gehien indartuz.
Sorkuntza askea, iritzirik gabea, horrela bizi dute Hugok eta Emmak eskolako ikasleen parte gisa. Ez dira ezkutatzen txikitan eszenifikazioa errazagoa irudituko zitzaiela esatean, ez baitzeukaten orain lotsaz duten kontzientzia, baina zorioneko sentitzen dira espazio hori ikaskideekin eta irakasleekin partekatu ahal izateagatik, horrek adierazpide berriak aztertzera bultzatzen baititu, epaiketaren beldurrik gabe.
Kanpotik ikusia izatea
Hazi ahala, gure pertzepzioak aldatu egiten dira eta kanpotik ikusia izateari buruzko kontzientzia hartzen dugu, lotsaren edo ahalkearen zentzuaz, txikiak garenean ezagutzen ez duguna. Ez dugu ohean salto egiten, eta ez dugu antzerkiaren jolasa jolas bat bezala hartzen. Une horretan barruan daramagun haurra besarkatzea garrantzitsua da, eta salto egitea, barre egitea eta jolastea, nork ikusten gaituen kontuan hartu gabe. “Batez ere nerabezaroan, bat-batean kanpotik ikusten zaituztela konturatzen zarenean, aldaketa handia nabaritzen duzu ikasleengan”, dio Gentzanek. Helduekin ere gauza bera gertatzen da, «baina aldi bat da; ariketekin, pazientziarekin eta aurretiko jarrerarekin, barruan daramaten haur hori besarkatzeko gai izatera iristen dira, eta antzerkiaz, jolas dramatikoaz eta beste adierazpide batzuez erabateko askatasunetik gozatzera».
Hala bizi izan zuen Emmak TAEn egin zuen lehen urtean. Lehen egunetan inor ezagutu gabeko lotsa izan arren, eta gizarte-etxe batean antzerki-eskolak urtebete besterik eman ez bazuen ere, TAEn gogor zapaldu zuen. Izan ere, «iaz hemen nire lehen urtea izan bazen ere, antzezlanaren protagonista izan nintzen eta eszena guztiak atera nituen» dio irribarrea aurpegian daukalarik. Hori bai, ez du zalantzarik bere irakasle Gontzal goraipatzeko, berari egozten baitio bere onena ateratzea lortu izana, laguntzea eta interpretazio on bat egiteko behar zituen tresnak ematea: «oso irakasle ona da».
Bai Gontzalek, bai Gentzanek, ikasleei beren esperientziatik eta ikaskuntzetatik irakasten eta laguntzen saiatzen dira. Izan ere, TAEko irakasleak izateaz gain, aktore eta sortzaileak dira. Alde batetik, Gontzalek bere konpainia sortu berri du Gasteizen, eskolako irakaslea den Jone Bengoarekin batera, MAKUR Antzerkia; eta bere bi sorkuntzarekin mugitzen da: “Udaberri Azidoa” eta “Prospectus Vitae”. Bitartean, Gentzanek bere Arta Kolektibo konpainiaren “Sehaska-kanta gorriari” antzezlana zuzentzen du, eta La Rueda teatro-rekin gizarte-antzerkia ikasten jarraitzen du “La Dínamo” eskolan.
Bizitza eskolan
Gentzane sei urte besterik ez zituela igo zen TAEko eszenatokira lehenengo aldiz, eta ordutik «eszenatoki batean egoteaz erabat maiteminduta» bizi da; eskolan urteak eman ondoren, Madrilera joan zen aktore gisa trebatzera, eta orain, sustraietara itzulita, hazten ikusi zuen eskolako irakaslea da. Gehien kostatzen ari zaiona gazteen energiara egokitzea dela dio barre artean, baina pribilegiatua sentitzen da etxera itzuli ahal izateaz eta TAE bezalako espazio bat izateaz. «Eskenatokia, fokuak, kutxak… dituen eskola bat. Zenbat eskolek dute eszenatoki bat? Eta gu, ni, lehenengo aldiz igo nintzen agertoki batera sei urterekin. Hori pribilegio bat da. Jendearen aurrean jardun ahal izatea, baita sei urterekin ere, pribilegioa da».
Bere kasuan, bizitza bat darama eszenatoki baten gainean, non zuriz geratzen ikasi duen, lurrak irenstea nahi izan duen, airoso irteten, gozatzen eta bizitzen. Hugok, bere aldetik, hamazazpi urte dituela hamaika urte bete ditu eskolan, bizitza erdia baino gehiago. Bertan, emanaldiarekiko eta inprobisazioarekiko grina garatu ahal izan du, eta «jende zoragarria ezagutu eta nire trebetasun sozialak hobetu» baita ere.
Errespetua, konfiantza eta miresmena
Gontzalen ustez, eskolako lana lana baino zerbait gehiago da, bertan ematen ditu bere energiak. «Nerabeekin lan egiteak energia zurrupatzen dizu» barre egiten du Emma eta Hugorekin batera, hain zuzen ere. Berak dioen bezala, «lana da, bai, baina plazeraren zati bat ere badu, eta gustatzen zaizkidan gauzekin konektatzen nau». Klaseetan emozioekin, irrigarritasunaren zentzuarekin eta ikasleekin oso lotura pertsonala duten gauza oso pertsonalekin lan egiten du. Irakasle eta ikaslearen arteko harreman tradizionaletatik urrun geratzen da, irakaslearen autoritate-figura horretatik urrun. TAEn harreman pertsonalak sortzen dira, elkarrekiko laguntzan eta errespetuan oinarrituta. Hain da horrela, Hugok eta Emmak Gontzal erreferente dutela, eta harengana jotzen dute lehenik ideia bat dutenean, zerbait berria ikasi nahi dutenean edo planteatzen zaien erronka eszeniko bat konpontzeko irtenbide bat behar dutenean. Bere irakasleen figura, ezagutzak eta esperientziak errespetatzen dituzte, miresmenetik eta ikasteko desiratik.
TAEn, irakasleek eta ikasleek espazioa, esperientziak eta ezagutzak partekatzen dituzte bizi duten mundu polit horretatik, antzerkitik, eta ezinbestekoa da haien arteko loturak sortzea.
Lotura hori gainerako ikaskideekin ere ezartzeko gai dira; izan ere, eskola emozioak lantzen dituzten eta talde horren aurrean beren egunak partekatzen dituzten lekua da eskola, eta, beraz, ezinbestekoa da taldekideen artean errespetua eta konfiantza sortzea, taldea osatzen duten pertsona guztiak gustura senti daitezen eta klasera joan nahi izan dezaten.
«Uste dut une batean gauza txar guztiak ahantzaraziko dizkizun jarduera bat aurkitzea funtsezkoa dela bizitzan, eta, niretzat, hori da antzerkia» dio Emmak. Horri Hugok gehitu eta elkarrizketa ixten du ateak ireki dizkigutenetik TAEren eszenatokian somatu dugun esentziarekin: «niretzat antzerkia ni neu izateko lekua da.»