LEKUAK“Ezin dugu artistak hobby gisa lan egiten duela pentsatu; horretarako diru-laguntza hutsa...

“Ezin dugu artistak hobby gisa lan egiten duela pentsatu; horretarako diru-laguntza hutsa gainditzen duten espazio eta zerbitzuak behar ditugu”

Ane Agirre eta Iker Fidalgo gasteiztarrek Tabakalerako Sortzaileen Gunean egiten dute lan, eta bertan artista garaikideek, kultur eragileek eta sortzaileek aholkularitza edo baliabide tekniko edo espazialen bila jo dezakete proiektu artistiko bat garatzeko.

Ane Agirre eta Iker Fidalgo Tabakaleran./Endika Portillo

Duela bost urte jarri zuen abian Tabakalerak bere Sortzaileen Gunea, eta handik babesten dira praktika artistikoak formatu eta fase guztietan, artistek, sortzaileek eta kultura-eragileek sorkuntza artistikoaren, pentsamenduaren, kudeaketaren eta proiektu artistikoen ekoizpenaren arloan egiten duten lana profesionalizatzeko.

Arlo honen bitartez, Tabakalerak sorkuntza artistikorako baliabideak eskaintzen ditu, hala nola, espazioak lagatzea, audio eta bideoak editatzeko kabinak, argazki laborategi bat edo gorputz osoko plato bat. Nazioarteko egoitza-programa bat ere badu, tokiko eta ez-tokiko artisten artean sareak sortzeko. Ekoizpen artistikorako egoitzez gain, komisariotza eta bitartekaritza eta ikerketarako egoitzak ere badira. Sortzaileen Guneak administrazio-gaiei, bekei eta kanpo-deialdiei buruzko informazioa eta aholkularitza ere ematen du.

Ane Agirre praktika artistikoen arduradunarekin eta Iker Fidalgo Sortzaileen Guneko koordinatzailearekin hitz egin dugu espazio horretaz eta azken bost urteetan izan duen bilakaeraz.

Tabakalerako Sortzaileen Gunea 2016an sortu zen, praktika artistikoak bultzatzeko helburuarekin. Zer programa, deialdi edo baliabidetan islatzen da hori eta nola eboluzionatu du espazioak ordutik?

Fisikoki ez du bilakaera handirik izan, baina bai zerbitzuen eta baliabideen mailan. Proiektua finkatu egin da, eta nazioartekotze-programek eta espazioen lagapenak pisu handia hartu dute. Hasiera batean jenderik ez zegoen, baina gaur egun artistak etengabe sartzen eta ateratzen ari dira. Espazioak lagatzeko deialdia tokiko artisten esku dagoen arren, pixkanaka Euskal Autonomia Erkidego osoaren eskaerak iristen ari dira. Tabakalera erreferente bihurtu da dagoeneko.

Artista bat Tabakalerako Sortzaileen Gunean lanean./Endika Portillo

Zein dira artisten artean ohikoenak diren beharrak? Eskaintzen dituzuen baliabide guztietatik, zein da gehien eskatzen dena?

Espazio honetara joaten diren pertsona gehienak arte garaikideko artistak dira, batez ere arte plastiko edo bisualetakoak, nahiz eta gero eta jende gehiago etorri arte bizietatik edo performance-etatik. Horregatik, eskaera nagusia estudioak dira; hainbat neurritako estudioak ditugu, baliabide material askotarako sarbidea dutenak. Espazioaren eta ikus-entzunezko materialaren arteko binomioari esker, zerbitzu horrek balio handia du gaur egun.

Horrez gain, gorputz osoko plato bat dugu, jende asko erakartzen duena eta pisu handia hartu duena. Izan ere, eskaerak pilatzen zaizkigu.

Egiten al diezue jarraipenik bere  prozesuaren zati batean lagundu diezuen artistei? Zuen prozesuak nolabait integratzen al dira publikoari irekitako programazioan?

Bai, urtean bi Open Studio egiten ditugu, bata otsailean eta bestea azaroan, Tabakalerako programazioan integratuta daudenak. Aukera ona dira herritarrek zuzenean ezagutu ditzaten artistak Sortzaileen Gunean garatzen ari diren proiektuak. Aurten ere lehen aldiz erakusketa bat egin dugu azken bost urteetako egoiliar askoren lanekin. Gainera, artistek beren proiektuak jendaurrean aurkeztu nahi badituzte, horretarako erraztasun guztiak eskaintzen zaizkie.

Artista bat Tabakalerako Sortzaileen Gunean lanean./Endika Portillo

Edozein artistak erabil al dezake laguntza hori, datorren lekutik datorrela? Urteko zein une dira funtsezkoak sortzaileen espazioaren laguntza eskatzeko orduan?

Nazioarteko egoitzak mundu guztiarentzat zabalik daude, ez dago adin-mugarik eta urtean bi deialdi egiten dira, bata maiatzean eta bestea urrian. Bestalde, espazioak eta baliabideak lagatzeko, deialdi jarraitua egin ahal izango da urte osoan zehar. Egia esan, bertako artistek erraztasun handiagoa dute Tabakaleratik hurbil daudelako, baina edozein jatorritako pertsonei irekita gaude eta Donostiatik kanpoko gero eta pertsona gehiagoren proposamenak jasotzen ditugu. Hori bai, praktikak beti izan behar du garaikidea, eta etortzen diren artistek proiektu bat izan behar dute.

Tabakalera Donostian dagoen espazio bat da, eta, agian, distantziagatik, Gasteizko artista asko ez dira interpelatuta sentitzen han gertatzen denarekin edo zentroak eskaintzen dituen proiektu edo deialdiekin. Zer presentzia dute Arabako artistek bertan eta nola hurbildu dakieke Gasteizko sortzaileei Tabakaleran gertatzen dena?

Hiri bakoitzaren berezko testuinguruekin zerikusia duela uste dugu. Gasteizko artista bat Donostiara hurbiltzeko, Gasteizen bete ezin dituen premia oso espezifikoak izan behar ditu. Jakina, Tabakaleratik eskaintzen ditugun aukera guztiak ezagutzera eman beharko genituzke, nahiz eta uste dugun Gasteizko artistek proiektua ezagutzen dutela, deialdi guztietan arabarren zerrenda luzea baitugu. Izan ere, modu aktibo eta jarraituan, neurri batean edo bestean, lanean ari diren artista gasteiztarrak Tabakaleratik igaro dira edo interesetatik edo deialdietatik gertu egon dira.

Ane Agirre eta Iker Fidalgo Tabakaleran./Endika Portillo

Zer deritzozue Euskadin alde batetik eta Gasteizen bestetik sortzaileei ematen zaien babesari?

Euskal erakundeetatik eskaintzen diren laguntzak elkarren osagarri izaten saiatzen dira; Eusko Jaurlaritzak hainbat diru-laguntza eskaintzen ditu, aldundiek beste batzuk, sariak ere badaude, egoitzak eta abar, garen bezalako komunitate txiki bat izateko, uste dugu nahiko laguntza daudela. Gure iritziz, jarduera artistikorako diru-laguntza asko daude, baina ez hainbeste pentsamendurako, kritikarako, komisariotzarako, programaziorako edo kudeaketarako; aterpe baten falta sumatzen dugu sektorearen zati horrentzat. Artistari gerora laguntzearen falta ere sumatzen dugu, bere profesionalizazioarekin zerikusia duen guztia.

Jendeari irekitako jarduerekin lan egiten duzuenean, zer erantzun jasotzen duzue? Bilakaera positiboa izaten ari da? Zer profil mota dago interesatua zuen proposamenetan?

Orain esan dezakegu baietz, erantzuna oso positiboa dela. Hori egiaztatzeko termometrorik onena Open Studioak dira, urtetik urtera gero eta jende gehiago joaten baita bertara. Oso garrantzitsua da Donostiako herritarrek Tabakalera bereganatzea, ondoren nazioartekoa baliozkotu ahal izateko. Horri esker, praktika artistikoa jende askoren hautaketa profesionala izatea normalizatzen hasi da.

Tabakalera kalearen hedapen bat bezalakoa da, Open Studioetara era guztietako jendea joaten da, profesionalak, artistak, komisarioak, prentsa idatzia eta herritarrak, oro har; publikoa oso anitza da. Artistekin izaten diren elkarrizketetara, ordea, publiko zehatzagoa joaten da, eta lan horiekin zerikusia duen jendea izaten da. Sortzaileen Gunea lan egiteko lekua da, baina baita gauzak gertatzen diren lekua ere.

Sortzaileen Guneko Laborategiak./Endika Portillo

Nola egiten duzue lan publiko profil desberdinak erakartzeko normalean hurbildu ohi ez diren jardueretara? Tabakalerako beste sail batzuekin lan egiten duzue horretarako?

Sailen arteko barne-komunikazioa dugu, eta espazio guztietan gertatzen denari adi gaude. Egiten dugun jardueraren publikoak bitartekaritzarekin zerikusi handiagoa badu, sail horretan lan egiten duen jendearekin lankidetzan aritzen bagara, edo proiekzio-zikloak egiten baditugu, zinemako jendearengana hurbiltzen gara. Publikoa ez da bilatzen den zerbait, lanarekin topo egiten da, publiko jakin batzuen etorrera bilakaera bat da.

Artistek garatzen dituzten proiektuek ere publiko berria erakartzen laguntzen dute. Adibidez, norbaitek auzoko denda txikiekin lan egiten badu, etortzen jarraituko duen publikoa izango da, betiere fideltasun hori landu badugu. Publikoa hainbat modutara iristen da, guk horri eusteko lan egin behar dugu.

Gasteiztarrak izanda, eta sorkuntza garaikidearen alorrean arituak, Gasteizen zer egin beharko litzatekela uste duzue eremu horretan?

Oraindik ere ezinbestekoa da sortzaileen bizitza erdigunean jartzea; sorkuntzari laguntzea ezinbestekoa da, horrek gizarte baten osasun-egoera neurtzen baitu. Kontua ez da soilik dirua ematea, baizik eta profesionalizazio-prozesuak, diru-laguntza hutsetik harago doazen prozesuak eta, batez ere, testuinguru artistikoari ahalduntze-prozesuetan laguntzea. Hau da, erabakiak hartzeko gaitasunak eta edozein instrumentalizazioari ihes egiteko gaitasunak ematea. Sektore hori aldarrikatu behar da, eta ezin dugu artistak hobby gisa lan egiten duela pentsatzen jarraitu, hori diru-laguntza hutsa gainditzen duten espazio eta zerbitzuak edukitzean datza. Artistei entzun, haiekin bildu eta zaindu egin behar dira.

Tabakalera, Donostian./Endika Portillo

Esta web utiliza Cookies propias y de terceros para ofrecerte una mejor experiencia y servicio. Si continúas navegando, aceptas el uso que hacemos de ellas. Puedes cambiar la configuración de cookies en cualquier momento.<BR> Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu esperientzia eta zerbitzu hobea eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horiek erabiltzea onartzen duzu. Konfigurazioa aldatu nahi baduzu, hurrengo linkaren bitartez egin dezajezu. Cookien politika ikusi Ver política de Cookies / Cookien politika ikusi

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar