SORTZAILEAKSonia Estevez eta stop motionaren magia

Sonia Estevez eta stop motionaren magia

Tik Tak Animation ekoiztetxeko zuzendaria, Sonia Estevezek hainbat film labur, bideoklip eta publizitate-bideo zuzendu eta egin ditu.

Animazio fotograma fotogramara, edo stop motion, ondoz ondoko irudi finko batzuen bidez objektu estatikoen mugimendua irudikatzean datzan teknika bat da. Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolan arte digitalari buruzko ikastaro bat egin ondoren hasi zen Sonia Estevez arabarra animazio mota horretaz interesatzen. “Egiten nituen gauzak mugitu egin zitezkeela konturatu nintzen eta Bartzelonara ikastera joatea erabaki nuen”, dio.

Baina hori baino lehen, Soniak Basogintza eta Ingurumen Kimika ikasi zituen, eta, beraz, orain stop motion animazioa birziklatzearekin eta hondakin-materiala berrerabiltzearekin uztartzen du, bere animazioetako batzuk baliabide horiekin eginez.

Duela bi urte, Stop motion animazioan eta efektu bisualetan espezializatutako Tik Tak Animation ikus-entzunezko ekoiztetxea sortu zuen. “Oztoporik handiena denetarik jakitea da: kudeaketa, ikus-entzunezko ekoizpena, ekoizpen exekutiboa edo animazioa. Figura asko izan behar zara aldi berean”, dio.

Bere filmografiaren barruan, besteak beste, SyFy zientzia fikzioko nazioarteko kanalerako edo Arabako Foru Aldundirako publizitate lanak aurki ditzakegu, baita “Voces del viento” flamenko dantza eta hondar animazio ikuskizuna edo “Abiadura” edo “Hoy es sólo para ti” film laburrak ere.

Esta web utiliza Cookies propias y de terceros para ofrecerte una mejor experiencia y servicio. Si continúas navegando, aceptas el uso que hacemos de ellas. Puedes cambiar la configuración de cookies en cualquier momento.<BR> Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu esperientzia eta zerbitzu hobea eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horiek erabiltzea onartzen duzu. Konfigurazioa aldatu nahi baduzu, hurrengo linkaren bitartez egin dezajezu. Cookien politika ikusi Ver política de Cookies / Cookien politika ikusi

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar