LEKUAK“Espazio txikiak kulturaren enbrioiak dira”

“Espazio txikiak kulturaren enbrioiak dira”

Txubio Fernández de Jáuregui, Jasón Guerra eta Javier Fernándezekin Monstrenko Kolectibo-ari buruz hitz egin dugu, Araban arte eszenikoak sustatzen eta zabaltzen dituen antzerki konpainiaz.

sala-monstrenka-vitoria
Jabitxin eta Txubio antzezlan batean./ Endika Portillo

Kolectivo Monstrenko 2009an sortu zen, lau lagun gasteiztarren eskutik. 2010ean kultur elkarte gisa eratu ziren eta Cubo kalean kokatu ziren. Monstrenka aretoa arte eszenikoen topagunea da gaur egun Arabako probintzian.

Harrezkero, hainbat proiektu eta ikuskizun koordinatu dituzte, hala nola “Tenemos que hablar”, “La Pared”, “Antonio Remachado”, “Entre Lombrices” edo “Athra Silex”. Gainera, duela hamar urtetik hona, urte amaieran egiten den Monstrenkas Jardunaldiak antolatzen dituzte, hainbat ikuskizun ezberdinekin.

Go Gasteiz Kulturak Txubio Fernandez de Jauregi, Jason Guerra eta Javier Fernandezekin hitz egin du proiektu honen inguruan.

Jason Guerra, Javier Fernandez eta Txubio Fernandez de Jauregi. / Endika Portillo

Nolakoak izan ziren Kolectivo Monstrenkoren hastapenak?

2009. urtearen amaieran Jasonen anaia txikiaren lonjan entseatzen hasi ginen. Pieza labur bat sortu genuen, eta lanjaren jabe ziren neska-mutilei baimena eskatu genien pare bat emanaldi egiteko eta jendeari aurkezteko. Bi egun iraungo zuena, Gabon guztian zehar luzatu zen eta 15 emanaldi burutu genituen. Jendeak borondatea ordaintzen zuen ikuskizunaren irteeran. Horren ondorioz, Cubo kaleko lokal honetara etortzeko aukera sortu zitzaigun, eta lehen emanaldi horien omenez, Monstrenkas Jardunaldiak antolatu genituen, dagoeneko 10 urte daramatzatenak.

Noiz hasten zarete lagun talde bat izatetik talde gisa trebatzen?

2010. urtearen hasieran, entitate juridiko bat behar genuen, eta kultura-elkarte bat sortu genuen, lehen pieza hori mugitzeko eta, horrela, bizirauteko diru pixka bat irabazten saiatzeko.

MOnstrenka aretoa Kubo kalean dago kokatuta./ Endika Portillo

Baina gaur egun bakoitzak bere lana dauka, konpainiatik kanpo…

Bai. Denborarekin konturatu ginen nahiago genuela jarduerek diru-bilketarako grinarik ez izatea, eta gaur egun gutako inor ez dago lan horren mende bizirauteko. Izan ere, gutxitan kobratzen dugu zerbait. Horrek konpainia mantentzea eragiten du, eta ez zaitu behartzen merkatuaren barruan egotera, askatasuna ematen dizu. Azkenean, dirua behar duzunean, nahi ez dituzun gauzak egiten amaitzen duzu erakundeetarako, eta ez dugu beharrik izan nahi inorekin.

Antzezten dituzuen lanak zeuek egiten dituzue. Nolakoa da sormen-prozesu hori eta nola egiten diezue aurre horrek dakartzan gastuei?

Obra berri batekin hasteko, denbora eta gogoa behar da. Pieza berri bat muntatzea luxua da guretzat, gustuko dugun zerbait egiteko denbora gure buruari ematea. Hilabete pare bat eskaini ohi dizkiogu, ahal dugunean elkartzen baikara. Azken aldian, Monstrenkas Jardunaldiak aitzakia ezin hobea dira martxan jarri eta gauza berriak probatzeko. Era berean, erakundeek egindako enkargu zehatzen bat edo laguntzen deialdiren bat aprobetxatzen dugu.

Sorkuntza lana doan egiten dugu eta ikuskizuna garestia izan ez dadin saiatzen gara, dagoenarekin lan egiten dugu. Lanak komertzialak izateko betebeharrik ez dugunez, hainbat gauza froga ditzakegu. Azkenean, merkatuak arau batzuk ditu, eta zure produktua sail jakin baterako egokia ez bada, ez zara sartuko. Beste edozein ekoizle txikik denbora eta diru gehiago inbertitzen du bulegoko lanean eta banaketan, guk baino. Guk hori ez dugu batere kontuan hartzen, ez dugu banaketa-kanalik, ez inor bulegoan produktu horiek saltzen. Daukagun energia ahal dugun gauzarik sortzaileenak egiteko erabiltzen dugu.

Emanaldia monstrenka aretoan Gabonetan zehar./ Endika Portillo

Aretoa oso espazio txikia da, eta ikusleak eta aktoreak elkarrengandik oso gertu daude. Zer du hain gustuko duzuen formatu honek eta zer ekarpen egiten du?

Espazio txikiak kulturaren enbrioiak dira. Txikia denak, indibiduala ez bada behinik-behin, boterea eta dirua metatzeko erresistentzia logikoa eta beharrezkoa eskaintzen du. Hori oso interesgarria da, hazkundea berez ez baita balio bat.

Bestalde, zuk publikoaren presentzia sentitzeak beti jokatzen du emanaldiaren alde, eta zentzu handiagoa hartzen du. Agian jendeak jasaten du pixka bat hurbiltasun hori, oso gertu badaude batzuetan ikuskizuna jaten dutelako eta distantzia behar dutelako orokortasuna  ikusteko, baina hori guztia ekiditen da lekuak sortzen duen giroarekin. Beti dago ondo gauzak gertatzen diren leku bat aurkitzea, baina elkarrekin egoteko, hitz egiteko eta partekatzeko ere balio du. Gainera, antzerkira bestela joango ez litzatekeen jendearengana iristen gara.

Hona datorren publikoa eta Principal Antzokira joan daitekeena desberdinak al dira?

Hona datorrena ez litzateke inoiz Printzipalera joango. Bi esperientzia horiek guztiz desberdinak dira publikoarentzat; Printzipalean distantzia dago bere arkitekturagatik eta ekitaldiak duen izaera sozialagatik; hemen, ordea, dena oso hurbil dago.

Emanaldia monstrenka aretoan Gabonetan zehar./ Endika Portillo

10 urte daramatzazue Monstrenkas Jardunaldiak egiten. Zer dira eta zein izan da konpainien eta publikoaren erantzuna urte hauetan guztietan?

Jardunaldiak urte bukaeran egiten dugun ikuskizunen programa bat dira. Monstrenkismorako dei gisa hasi ziren. Hasieran beti gu aritzen ginen edo lagunak etortzen ziren dirurik ez genuelako. Baina azken bost urteotan diru-sarrera txiki bat jaso dugu, katxearen erdia ordaintzeko aukera ematen diguna. Konpainia asko hona etortzeko irrikan daude, eta jendearen erantzuna ikaragarria izan da beti, ez dugu publizitaterik egiten baina jendeak gure berri izaten du hala ere.

Jasonek, gainera, aretoan eskaintzen dituzuen hainbat tailer ematen ditu. Nori zuzenduta daude eta zer tailer mota dira?

Bi tailer ematen ditugu: bata, hastapenekoa, antzerkiaz ezer ez dakienarentzat, eta bestea, hiruhileko amaierarako pieza txikiak sortzea. Ikerketa-laborategi gisa ere balio dute guretzat. Taldeak oso anitzak eta desberdinak dira, 18 urteko neska-mutilak ala 60 urteko helduak. Hain talde handiekin esperimentatzea bikaina da, eta konpainia guztiek ez dute hori egiteko zortea.

MOnstrenka aretoa./ Endika Portillo

Zuen kasuan, antzerki konpainia ez da zuen diru iturri nagusia, baina Artistaren Estatutua errealitate bat balitz, antzerkian erabat aritzeko aukera izango zenuketela uste al duzue?

Artistaren Estatutua oso beharrezkoa da, erabat babesik gabe baikaude. Azkenaldian, egiten dizkiguten kontratuak erregimen orokorrekoak dira, eta, beraz, ia ezinezkoa da egunak biltzea, gerora langabezia-eskubidea izateko. Txubiok azaroan Suitzara joan zen Irungo konpainia batekin eta osasun arazoak zirela eta, antzokia itxi egin zuten. Kalte-ordain bat ordaindu zieten, hemen hori pentsaezina da. Sektorea babestu eta duindu behar da.

Zaila al da Gasteizen antzerkia lanbide izatea?

Bai, erakundeen erabat mende zaude horretarako, eta horrek esklabo bihurtzen zaitu. Horregatik erabaki genuen horri uko egitea. Gure izaera da, ez da purismo kontu bat.

Esta web utiliza Cookies propias y de terceros para ofrecerte una mejor experiencia y servicio. Si continúas navegando, aceptas el uso que hacemos de ellas. Puedes cambiar la configuración de cookies en cualquier momento.<BR> Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu esperientzia eta zerbitzu hobea eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horiek erabiltzea onartzen duzu. Konfigurazioa aldatu nahi baduzu, hurrengo linkaren bitartez egin dezajezu. Cookien politika ikusi Ver política de Cookies / Cookien politika ikusi

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar