LEKUAK“Liburutegia etengabe aldatzen ari den izaki bizia da”

“Liburutegia etengabe aldatzen ari den izaki bizia da”

Gasteizko Udal Liburutegien Sareak 103.000 bazkide eta 240.000 dokumentu baino gehiago ditu.

bibliotecas-vitoria
Gasteizko Udal Liburutegia./ Endika Portillo

“Liburutegi publikoa oinarrizko euskarria da ikasteko, erabakiak modu independentean hartzeko eta gizabanakoaren eta gizarte-taldeen aurrerapauso kulturalerako”, liburutegi publikoen aldeko UNESCOren Manifestuaren hitzetan. Gasteizko Udal Liburutegien Sareak 35 urte daramatza informazioaren, ezagutzaren, irakurketaren eta pentsamenduaren eskuragarritasun askea sustatzen, eta, horrela, gizarteratzea eta kultur demokratizazioa bultzatzen ditu.

Sareak 23 liburutegi ditu gaur egun; 10 helduentzat, 10 familientzat eta integratutako 3. 80ko hamarkadan sortu zen gizarte-etxeen proiektua, eta bertan txertatuko ziren udal-liburutegi guztiak, herritarrentzako hurbiltasun-zerbitzu modura. “Horren aurretik auzoko liburutegiren bat bazegoen, baina gizarte-etxeek eman zioten liburutegi publikoari hiriko ikuspegi orokor bat”, azaldu du Ana Saenzek, Eremuetako Kultur Jardueren Unitateko arduradunak.

Hasieran, zentro soziokulturalak ziren; gerora, gizarte-etxeak. Bere ateak ireki zituen lehena Sansomendikoa izan zen, 1985ean, eta, beraz, sareko lehen liburutegia hauxe izan zen. Ondoren, Arana, Abetxuko eta El Campillokoak inauguratu ziren. Irekitzen azkenak Salburua eta Zabalgana izan dira.

Liburu-maileguak Gasteizko Liburutegi Sarean./ Endika Portillo

Funtsek 240.000 liburu, DVD, CD eta aldizkari dituzte dagoeneko, sareko 103.000 bazkidek goza ditzaketenak. “Karneten %15 haurrak dira, eta datu hori batez bestekoaren gainetik dago”, azaldu du Anak. Izan ere, herritarrek gehien eskatzen duten zerbitzua horixe da. 2019an 335.000 mailegu izan ziren guztira. “Zerbitzu guztiz demokratikoa eta doakoa da, eta gasteiztar guztiek eskura dezakete, datu pertsonal gutxi batzuk emanez”.

Publiko gehien biltzen duen beste zerbitzuetako bat irakurzaletasuna sustatzeko jarduerak dira. “Liburutegi publikoak eta irakurzaletasuna sustatzeak sare banaezina osatzen dute. Lehen mailako helburua da guretzat “, esan du Anak. Horretarako, eskaintza anitza eta zabala da; familientzako irakurketa klubak daude, feministak, komikigintzan eta eleberri grafikoan, euskal literaturan edo literatura garaikidean espezializatuak, besteak beste. Liburu aurkezpenak, ipuin kontalariak, hitzaldiak, idazleekin topaketak, tailerrak eta lehiaketak egiten dira. Gainera, Gasteizko Udal Liburutegien Sareak urtean zehar hirian egiten diren hiru liburu-azoketan laguntzen du: Saldo eta Ocasion Liburu Azokan, Gasteizko Liburu Zahar eta Zaharren Azokan eta Arabako Liburuen Gremioak antolatutako Liburuaren Eguneko Azokan.

Ipuin kontalaria udal liburutegietako batean./ Endika Portillo

Jarduera guztiak arrakastatsuak dira. Ez dugu inoiz bertan behera utzi behar publikorik ez dagoelako. Jendea ikustera, gozatzera, entzutera edo, besterik gabe, egotera joaten da. Hori bazkide eta mailegu kopuruan islatzen da, urtetik urtera esponentzialki handitzen baita”, azaldu du Ana Saenzek.

Erabiltzaileen prestakuntzak ere garrantzi handia du liburutegiko lanean. Sareak Hezkuntza Sailarekin lankidetzan dihardu Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako bi programaren bidez. ‘Ezagutu Udal Liburutegien Sarea ‘erakusketak bisita gidatuak egiteko eta udal liburutegiek nola funtzionatzen duten ezagutzeko aukera ematen du. ‘Liburutegia utziko dizugu ‘programak instalazioak erabiltzeko eta hezkuntza-jarduerak garatzeko aukera ematen du, funtsez eta espazioez irakaslearen tutoretzapean eta ardurapean soilik gozatuz. “Prestakuntza txikitatik oso oinarri garrantzitsua da etorkizuneko irakurleen garapenerako”, esan du Anak.

Digitalerantz

Hala ere, irakurtzeko ohiturak aldatuz eta eboluzionatuz joan dira urteetan zehar. Orain liburuak paperean zein formatu digitalean irakur daitezke eta udal liburutegiek horretara egokitzen jakin dute. Sarean liburu tradizionalak bere lekua guztiz finkatuta duela dioten arren, ‘E-liburutegia’ ren bidezko online irakurketa ere sarearen indarguneetako bat da. Dokumentu digitalak mailegatzeko doako zerbitzua da, eta 2014an sortu zen. Euskal Herriko eta nazioko argitaletxe nagusien milaka izenburu biltzen ditu, online irakurri edo deskargatu daitezkeenak. Gainera, zinema, dokumental eta audioliburuen aukera zabala du, mailegu-egunetan nahi adina aldiz goza daitezkeenak.

“Erabiltzaile askok ez zuten plataforma ezagutzen, baina haren aldeko apustua egin genuen konfinamenduan, eta gailurrik altuenera iristea lortu genuen. Orain liburutegiak erabiltzeko aukera dugunez, bazkide askok ‘E-liburutegia’ erabiltzen jarraitu dute, beraz, gure ustez gustatu zaie eta bertan geratzea erabaki dute”, dio Anak. Hala ere, sareak azpimarratu duenez, “Liburutegien balio erantsia liburuzainena da, hurbiltasunarena. Gomendioak eta aholkuak ematen dituzte, erabiltzaileek eskertzen dituztenak”.

Izan ere, pandemiak Udal Liburutegien Sarea berrasmatzera behartu du. Egun gogorrenetan herritarrekin harremanetan jarraitzeko, sare sozialak eta blog bat erabili zituzten. Horiek irekitzea erabaki zuten, iradokizunak, irakurketa-gidak, egileen gomendioak eta filmak emateko. Hedapen kanal berri honek arrakasta handia izan zuen, berarekin jarraitzea eta astero iradokizun ezberdinak eskaintzen joatea erabaki baitute. “Liburutegiak aurrera egiten duela erakutsi nahi dugu, gizarteak aurrera egiten duen bezala. Sare sozialek eta blogak irudi modernoa ematen dute, eta publikoarengana berehala iristen laguntzen digute”.

Aldabeko familia-liburutegia./ Endika Portillo

Datozen hilabeteei begira, kultura demokratizatzeko asmoz, Gasteizek Interneterako sarbidea duten ordenagailuak jarriko ditu familia-liburutegi guztietan. “Desoreka sozial handia dago. Haur guztiek ez dute ordenagailurik etxean, eta gero eta ikastetxe gehiagotan lan egiten da haiekin. Gehiago itxaron ezin duen zerbitzua da “, azaldu du Anak.

Udal Liburutegien Sareak funts berriak gehitzen eta lanean jarraituko du ahalik eta herritar gehienengana iristeko eta irakurketaz gozatzeko. Anak dioenez, “Liburutegia etengabe aldatzen ari den izaki bizia da”.

Esta web utiliza Cookies propias y de terceros para ofrecerte una mejor experiencia y servicio. Si continúas navegando, aceptas el uso que hacemos de ellas. Puedes cambiar la configuración de cookies en cualquier momento.<BR> Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu esperientzia eta zerbitzu hobea eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horiek erabiltzea onartzen duzu. Konfigurazioa aldatu nahi baduzu, hurrengo linkaren bitartez egin dezajezu. Cookien politika ikusi Ver política de Cookies / Cookien politika ikusi

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar