SORTZAILEAK"Beti daude bezeroak musika-tresna on baterako”

“Beti daude bezeroak musika-tresna on baterako”

Oleg Ivanyschuk luthierrak biolinak, biolak eta da spalla biolontxeloak egiten ditu Gasteizko San Martin auzoko bere tailer txikian.

Oleg Ivanyschuk ukrainarra 8 urte zituenetik da musikaria. Biolina eta kontrabaxuarekin hasi zen, mundu osoan zehar orkestra sinfonikoekin lan egitera eraman zion pasioa, baina biola da ganba eta gitarra ere jotzen ditu.

Bruselako Kontserbatorioan ikasten ari zela egin zuen bere lehen instrumentua, 2002an. “Ez neukan musika-tresnarik ezin nuelako ordaindu. Lagun batek, luthier arketeroa zena, egiten irakatsi zidan. Horrela egin nuen neure lehen biola da gamba”, dio.

2012an, Gasteizen bertan, lutheria-tailerra sortzea erabaki zuen. Ordutik, besteak beste, Taiwan, AEB, Argentina eta Frantziako bezeroentzat lan egiten du. Hala ere, luthier gisa bizirautea “zaila” dela esaten du, “lehia handia dago, nahiz eta eskari handia egon. Musika-tresna on batek beti aurkitzen du bezeroa”.

Esta web utiliza Cookies propias y de terceros para ofrecerte una mejor experiencia y servicio. Si continúas navegando, aceptas el uso que hacemos de ellas. Puedes cambiar la configuración de cookies en cualquier momento.<BR> Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu esperientzia eta zerbitzu hobea eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horiek erabiltzea onartzen duzu. Konfigurazioa aldatu nahi baduzu, hurrengo linkaren bitartez egin dezajezu. Cookien politika ikusi Ver política de Cookies / Cookien politika ikusi

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar