FORMATUAKBIDEOAK«Musikaz gozatzeari uzten diodanean, interprete izateari uzteko unea izango da, behintzat.»

«Musikaz gozatzeari uzten diodanean, interprete izateari uzteko unea izango da, behintzat.»

Naiara De La Puente ezagutzen dugu, soinujole profesionala, irakaslea eta ikertzailea Helsinkiko Sibelius Akademian.

Naiara de la Puente Finlandiaren eta bere jaioterriaren, Gasteiz, artean bizi da, Akordeoiaren Pedagogiako unibertsitate-karrera egin eta Erasmusetik Helsinkiko Sibelius Akademiara joateko aukera sortu zitzaionetik. Luis Aramburu Udal Musika Eskolan lehenengoz sartu zenean entzun zituen, gaur egun bere etxea eta lantokia den Akademia horren erreferentziak. Txikitan eskuraezin imajinatu zuen zerbait, orain bere errealitatea da; hain zuze ere, bere partiturak ikasten hasi zen irakasle hark lagundu dio bere doktore-tesiaren azterketa artistikoan. Modu naturalean bizi izan duen ibilbide pertsonal eta profesional honek zaletasun bat izaten hasi zena bizimodu bihurtu du.

Naiarak bere akordeoian, estudioan eta entsegu-orduetan lasaitasuna, bake mentala eta bere instrumentuarekin bera egotearen poza aurkitzen ditu. Dedikazio, esfortzu eta gozamenezko orduak, entzuleekin eta beste musikari eta ganberakideekin partekatu nahi dituenak. Ganbera formatu honek aukera ematen du musika partekatzeko, beste tinbre eta instrumentu batzuk entzuteko, eta sozializatzeko, jakina. Alderdi horri garrantzi berezia ematen dio; izan ere, beste instrumentu batzuetan egiten zuten bezala, txikitan beste haur batzuekin elkartzeko aukera ez zuen izan. Bere doktorego-tesian ganbera-musikaren garrantzia eta talde heterogeneoek, ez akordeoien artean bakarrik, instrumentua bera garatzeko dituzten onurak aztertzen ditu.

Gasteiztarra bihotzez, bere apustua Gasteizera itzultzea da, bete-betean eta eroso sentitzen den tokra. Akordeoiari buruz duen ulertzeko modua, ezagutza eta beste herrialde batzuetan kontzertu-akordeoiari ematen dioten balioa ekartzeko aukera profesionala izatea gustatuko litzaioke, eta, bide batez, funtsezkoa deritzon instrumentuarekin hasten diren gazteei transmititzea.

Gaur egun, bere doktoregoaz gain, diziplina anitzeko proiektuetan murgilduta dago. Esaterako, Siberiako herri indigena batean oinarritutako musikarekin eta grabazioekin Finlandiako musikagile batekin egin duen bezala. Horien bidez, Siberiako Chupotkaren tradizio kultural hori txalapartaren perkusioaren soinuarekin eta, ondorioz, euskal herriaren tradizioarekin lotzeko modua aztertu dute.

Gasteizen, Ivan Casado txelo-jotzailearekin batera, akordeoi-txeo bikotea osatzen du. Bertan, errepertorio klasikoaz eta transkripzioez gain, musika garaikidea interpretatzen dute eta konpositoreekin ere lan egiten dute errepertorio berriak sortzeko. Eta Akartia Triorekin batera, ahotsak, saxofoiak eta akordeoiak osatutako hirukotea, Hegoafrikako Musika Garaikidearen Munduko Biltzarrera (ISCM) gonbidatu dituzte.

Argazkia: Borja Trivi

Esta web utiliza Cookies propias y de terceros para ofrecerte una mejor experiencia y servicio. Si continúas navegando, aceptas el uso que hacemos de ellas. Puedes cambiar la configuración de cookies en cualquier momento.<BR> Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu esperientzia eta zerbitzu hobea eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horiek erabiltzea onartzen duzu. Konfigurazioa aldatu nahi baduzu, hurrengo linkaren bitartez egin dezajezu. Cookien politika ikusi Ver política de Cookies / Cookien politika ikusi

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar