SORTZAILEAKKultura-bitartekotza; artearen, publikoaren eta erakundearen arteko zubia

Kultura-bitartekotza; artearen, publikoaren eta erakundearen arteko zubia

Leyre Martinezekin batera, kultura-bitartekari baten profila eta egiten duen lana ezagutu ditugu.

“Nire lana kulturari balio soziala ematea eta gizartera hurbiltzea da”. Horrela definitzen du Leyre Martinez gasteiztarrak bere lana kultur bitartekari gisa, Artearen Historia ikasi ondoren deskubritu zuen lanbidea. “Konturatu nintzen ezagutza guztiek ez zutela zentzurik gero inguruan dudan errealitatera hurbiltzen ez baziren. Orduan hasi nintzen interesatzen arte-hezkuntzaz eta hezkuntza-berrikuntzako metodologiez. Nire kezka berak zituzten pertsona gehiago zeudela ulertu nuen eta nire interesetara egokitzen zen lanbide bat zegoela ikusi nuen”, dio.

Orduan, museo eta erakunde kulturaletan hezkuntza eta bitartekaritzan espezializatutako ikastaro, tailer eta mintegien bidez hasi zen bere burua prestatzen. Metodologia artistikoei buruzko hainbat ikastaro ere egin zituen, Art Thinking, esaterako. “Gainera, uste dut garrantzitsua dela landa-lana eta zure esperientzia pertsonala”, baieztatzen du.

Kultura-bitartekari gisa lan egin du Gasteizko ibilbide historiko-artistikoetan eta Santa Maria katedralean. Gaur egun, ‘Espazio Artemisa’ lanean dihardu, Portugaleteko aisialdiko arte-hezkuntza integralean eta bertako gazte-artearen babesean aritzen diren artista eta kultura-kudeatzaileen elkartean. “Bitartekaritza lana beharrezkoa da arteari ahotsa emateko; ahots horiek isiltzen baditugu, historiaren zati bat gabe geratzen gara, eta esanahia eta balioa galtzen da”.

Esta web utiliza Cookies propias y de terceros para ofrecerte una mejor experiencia y servicio. Si continúas navegando, aceptas el uso que hacemos de ellas. Puedes cambiar la configuración de cookies en cualquier momento.<BR> Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu esperientzia eta zerbitzu hobea eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horiek erabiltzea onartzen duzu. Konfigurazioa aldatu nahi baduzu, hurrengo linkaren bitartez egin dezajezu. Cookien politika ikusi Ver política de Cookies / Cookien politika ikusi

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar