BERRIAK«Ez ditut harremanak ulertzen, partekatu aditzetik abiatuta ez badira.»

«Ez ditut harremanak ulertzen, partekatu aditzetik abiatuta ez badira.»

Koldo Mendaza, argazkilaria eta Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolako irakaslea.

Koldo Mendaza argazkilari gasteiztarrak 20 urte baino gehiago daramatza argazkigintza ikusteko eta ulertzeko daukan modua partekatzen Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolan. Argazkilaria bokazioz, argazkigintzan eta argazkigintza-prozesuan hunkitzen, motibatzen, mintzen eta maitatzen duen hori islatzeko adierazpide bat aurkitzen du, pasio handi horrek ematen dizkion gauza askoren artean

Bere eskoletan ikasleekin partekatzen duen pasioa, hain zuzen ere. Ezagutza absolutua duena irakaslea den ezagutza akademizistatik urrun, Koldok “partekatzetik” eta laguntzetik bizi du irakaskuntza. Entzuten dionari gelditzera, begiratzera, behatzera, erreakzionatzera eta eragitera animatuz.

Argazkia: Eider Iturriaga

Nor da Koldo Mendaza?

Argazkilaria naiz. Gogoko dut hitz hori: argazkilaria. Horrek ez du esan nahi argazkigintzatik bizi zarenik. Bai, argazkilaria naiz. Batzuetan probokatzailea ere banaiz, beste batzuetan ez. Hitzik gabe zirikatzea eta astintzea gustoko dut, argazkilari eta kultur eragile gisa gure hiztegian egon behar duten hitzak direla uste baitut. Suposatzen dut hauek ere nire irakasle lanetan laguntzen didatela, beste pertsona batzuekin argazkigintza niretzat dena probokatzea eta partekatzea. Beraz, izatea egokitu zaidanagatik eta nik ere erabaki eta aukeratu dudanagatik: argazkilaria naiz, eta Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolako irakaslea.

Zer da argazkilari izatea zuretzat?

Sergio Larrainek zioenez, “argazkilaria izatea argazkilaritza maitatzea da”. Iturgina izatea iturgintza maitatzea da. Hau da, nolabait zurea den zerbait egitea, eta ahalik eta modurik xumeenean egiten saiatzen zara.

Argazkilariak argazkilaritza maite du. Nik uste dut gauzak maitasunagatik egin behar direla. Maitasunagatik, pasioagatik… Egiten badut, nire asmo osoa horretan jarriko dudalako da, egiten duzunarekiko eta egin nahi duzunarekiko maitasuna dagoelako.

Niretzat argazkigintza emozioen bilduma bat da. Asko hunkitzen nau, asko gustatzen zait begiratzea eta behatzea. “Begiluze” bat naiz berez. Mundua oso aldakorra da, eta nire inguruan gertatzen dena begiratzeak asko mugitzen nau. Gauzak zure aurrean gertatzen dira eta adi ez bazaude, segundo gutxi batzuetan aurrean duzun irudi hori desagertu egiten da. Beraz, “kutxatxoaren” (kamera) asmakizun hau, zeinen bitartez zuk begiratzen duzun eta zerbait gustatzen bazaizu harrapatu dezakezun, zalantzarik gabe, asmakizun handia izan zen.

Adierazpide erraza da, baina, gainera, argazkigintzak irudiak eratzeko prozesu bat ezkutatzen du, txikia nintzenetik asko azpiratu nauena. Laborategiaren jardutearen prozesua, hain zuzen ere. Eta niri prozesua asko gustatzen zait. Asko gustatzen zait laborategian sartzea, errebelatzea, nire kopiak egitea… Niretzat laborategiko prozesu hau benetako liturgia bat da, nirea den zerbait, denboraz eta arduraz eskuz lan egiten dudana. Eta ateratzen den objektua, hori bai polita: “irudi bat gordetzen duen paper bat”, zuk harrapatu duzun irudi bat, zeinaren bidez beste pertsona batzuekin adieraz eta parteka dezakezun. Asko gustatzen zait argazki horiei amaiera bat bilatzea, liburu txiki bat, erakusketa bat… Berdin zait nola, baina nolabait amaiera bat ematea, eta publikoa bada hobe, niretzat hain garrantzitsua izan den hori partekatu ahal izateko aukera gisa.

Nondik dator partekatzeko gogo hori?

Nik ez ditut harremanak ulertzen, partekatu aditzetik abiatuta ez badira. Irakasleok partekatu egin behar dugu, betebehar hori dugu, baina ikasleak ere gurekin partekatu behar dute barnean daramatena, beren bizi-esperientziak, gogoa, nahiak, beldurrak, dena delakoa.

Partekatu hitza eta aditza aditz txulo bat dira. Argazkilari gisa gauzak partekatzen dituzu. Nik argazkiak egiten ditut eta argazki horiek partekatuak izatea nahi dut. Nik gogoa dudalako egiten ditut argazki horiek eta nireak direlako, baina gero beste pertsona batzuei eskaintzen dizkiet, haiek pentsatu, erabaki eta transmiti ditzaten, edo argazki horiekin nahi duten moduan leher daitezen.

Sorkuntza-ekintza guztiek eragitearen oinarria izan behar dute.

Hau da, “zerbait” piztea. Nire ustez, kulturak ez du entretenigarria izan behar, eragilea izan behar du. Entretenitzeko beste jarduera mota batzuk daude. Baina sorkuntzaz ari bagara eta sorkuntza gure tripak badira, eragin bat bilatzen saiatu behar dugu.

Erakusketa bat ikustera joaten naizenean, nik nire iritzia eman nahi dut. Uste dut erakusketek, jarduerek, kontzertuek, poesiak, liburu batek, edozer gauzak, erantzun bat piztu behar duela ikusten, entzuten, irakurtzen edo sentitzen duen pertsonarengan. Zure erantzun propioa.

Eta, nire kasuan, nire irudiek horretarako balio behar dute, norbaitek bere iritzia eman dezan. Eta hórrela izatea nahi dut, zure iritzia, ez nirea. Zure baitan zerbait eragin duen zerbaiti emandako erantzuna da iritzi hori, eta, beraz, oso baliozkoa da. Eta, batez ere, zuretzat garrantzitsua da.

“Erantzun bat eragin, zurea”. Baina, zer gertatzen da sortzaileak edo, zure kasuan, argazkilariak argazkilaritza zerekin egiten duen zentzua ulertu nahi duten pertsona horiekin?

Ezin da – (hiru aldiz errepikatzen du). Oso gaizki ikasita gaudela uste dut. Bada Arte eta Lanbide Eskolako zuzendari ohiak esan zuen esaldi bat: “desikasten ikasi behar da”. Eta egia dela uste dut, eskolatik oso entziklopedikoa den irakaskuntza mota batengatik ikasita gaude, formalegia delako. Ez digute erakutsi biologikoak ez diren beste begi batzuekin begiratzen. Burmuinaren eskuin eta ezker aldeko gertakari horren, egia absolutuaren, ondorioz guztiari azalpenak bilatu behar dizkiogu. Eta ulertzen ez dugunak kirrinka egiten digu, buruan leherketak eragiten dizkigu.

Baina, beste era batera begiratu behar da. Argazkigintzan, nire kasuan, oso garrantzitsua da beste modu batean begiratzea. David Jimenezek dioenez, “beste modu batean ikustea beste modu batean pentsatzea da”. Eta alderantziz, “beste modu batean pentsatzea beste modu batean ikustea da”. Ez da ulertu behar. Nahi dugu, baina ez da guztia ulertu behar. Sortzaile batek, argazkilari batek, margolari batek, bere gauzak egiten ditu, eta nahikoa du, edo daukagu, geure burua ulertzearekin, besteek egiten duguna uler dezaten saiatzeko.

Argazkia: Eider Iturriaga

Irudiz inguratuta bizi gara…

Hala da. Jende guztiak egiten ditu argazkiak orain. XXI. mendea, zalantzarik gabe, irudiaren mendea da. Gure komunikatzeko modua irudien bidez da, bai gazteak, bai helduak, mundu guztia. Gazteak irudiekin, bideoekin, Tik Tok bidez komunikatzen dira, zerbait irudikatzen dute eta komunikatu nahi dute. Eta gu ere bai. Zazpi-ra afaltzera joaten bagara, adibidez, ziur aski menuari argazki bat egin eta WhatsApp bidez bidaliko dizut eta zuk argazki hori ikusi eta zure eskaera egingo duzu, “nik oilasko osoa eta garabardo bat nahi ditut”.

Veneziara goaz eta selfie bat egiten dugu, irribarretsu gaude eta argazki hori gure lagunei bidaltzen diegu Venezian gaudela eta zoriontsuak garela ikus dezaten. Komunikatu egin behar da eta irudiek horretarako aukera ematen digute. Ezin diogu komunikazioari atea itxi, ezta daukagun komunikatzeko erari ere.

Jakina, ez gara argazkilariak, agian ikusizko heziketarik ere ez dagoelako. Ez da kexa bat, ezta gutxiago ere. Eta kexa bat balitz, nire buruaren aurkako kexa izango litzateke. Izan ere, geure buruari irakasle esaten diogunok beste era batean begiratzen irakatsi behar dugu, gutxienez, gure talde txiki horri, ikasgeletatik ezin baituzu mundu osoan jardun.
 

Nola irakatsi beste modu batean begiratzen?

Zentzu horretan zuhur samarra izan behar dut, besteei irakastea harroputz samarra baita. Baina egia da, printzipioz, norbait eskola batera datorrenean, edozein dela ere, ziur asko argia bilatu nahi duelako dela. Argia zerbait berria ikastearen, teknika bat ikastearen edo gehiago jakin nahaiaren zentzuan. Eta, askotan, pertsona horiek gurekin egiten dute topo, irakasleekin, bilatzen ari zaren hori aurkitzeko erreferente bat. Orduan kontuz ibili behar zara, ardura da pertsona horien aurrean jartzea.

Nire ustez, erantzukizun handia dago zugan konfiantza duten eta entzutera eta ikastera datozen pertsona horien aurrean iritziak emateko. Eskolan argazkilaritza ahalik eta modurik zintzoenean irakasten saiatzen gara. Gure ustez argazkigintza dena, jakina. Gure lana pertsonak begiratzera animatzea da. Hau da, behin gelditu direnenean, begiratu eta aurrean duten irudiari erreparatzen diotenean; begira dauden horren gainean, haren itzalen gainean erortzen den argiari begiratzen irakats diezaiekegu… Eta teknika. Baina teknika erraza da, ikas daiteke. Begiratzea haatiak zailagoa da, eskolara datozenen ahalegina eskatzen du, “eramaten” uzteko eta ea zer sortzen den ikusteko.

Hori da gure lana, animatzea eta prozesuan laguntzea. Eskolan zerbait ondo edo gaizki dagoen iritzien urrun irakasten saiatzen gara, ongi/gaizki kontzeptuak oso subjektiboak baitira. Ez dakit zer den ona edo txarra zuretzat, badakit zer den ona edo txarra niretzat eta nire iritzia eman diezazuket, baina besterik ez. Ikasle batek galdetzen didanean ea bere argazkia ona den, beti erantzun berdina jasotzen dute “ez dut ideiarik ere, erantzun zuk”. Eta, batzuetan, frustragarria egiten zaie hori, askotan jakin nahi izaten dugulako, baina ezin da. Hori eskola honetan gertatzen den eta asko gustatzen zaidan fenomenoa da baita ere, eskolak galdera gehiago proposatzen ditu erantzunak baino.

Argazkia: Eider Iturriaga

Zer da Eskola zuretzat?

Eskola oso leku garrantzitsua da niretzat. Bai, oso garrantzitsua. Orain 22 urte, oso argi izan nuen eskolan libre zegoen lanpostua niretzat izan zitekeela. Beti gustatu izan zait beste pertsona batzuekin egotea eta partekatzea. Eskolak irakaslearen eta ikaslearen arteako mugak apurtzen ditu, bada espazio bat non pertsonak erabateko askatasunarekin datozela. Hainbat pertsona ezagutzeko, haien istorioak ezagutzeko, harritzeko, miresteko eta partekatzeko lekua da.

Era batera edo bestera, sorkuntza-leku bat da, zentzurik zabalenean. Baita pertsonen arteko loturak sortzeari dagokionez ere. Eskolara pertsonaia argitsuak etortzen dira, eta oso polita da niretzat han berezia den eskolan honetan pertsonak horiek ezagutzea eta beraiekin loturak sortzea.

Proiekturen bat daukazu esku artean?

Liburutxo bat aterako dudan jakin nahi duzu? Azken erakusketaren ondorioz, egia esan, asko gustatu zait liburuaren formatua. Beraz, baliteke, hor nago. Istorio bati bueltak ematen ari naiz; niri asko gustatzen zaizkit pertsonak, inguratzen nauenak, deskubritzen ditudanak, konektatzen dudanekin… Eta, argazkilari gisa, istorio bat sortu nahiko nuke pertsona horiekin, bizitzan “zerbait egiten” duen jendearekin. Agian egile bat da. Oraindik ez daukat argi nolakoa izango den, baina ziur naiz zerbait egiten duen jendeari argazkiak atera nahi dizkiodala.

Argazkia: Eider Iturriaga

Esta web utiliza Cookies propias y de terceros para ofrecerte una mejor experiencia y servicio. Si continúas navegando, aceptas el uso que hacemos de ellas. Puedes cambiar la configuración de cookies en cualquier momento.<BR> Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu esperientzia eta zerbitzu hobea eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horiek erabiltzea onartzen duzu. Konfigurazioa aldatu nahi baduzu, hurrengo linkaren bitartez egin dezajezu. Cookien politika ikusi Ver política de Cookies / Cookien politika ikusi

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar