PROIEKTUAK“Plan estrategiko bat egon behar da, publikoa pixkanaka sortzen joateko”

“Plan estrategiko bat egon behar da, publikoa pixkanaka sortzen joateko”

Ane Ruiz de Gordoak eta Maite Arciniegak Jalgi! Voz Festivalaren edizio berri bat zuzendu dute, iazko lehen esperientziaren ondoren

jalgi-voz
Maite Arciniega eta Ane Ruiz de Gordoa. /Endika Portillo

Datorren irailean hasiko da Arabako hiriburuan Jalgi! Voz Festival aren bigarren edizioa. Musika klasikoa eszenatoki eta formatu desberdinetara eramateko asmoz sortu zen hitzordu hau, genero horri lotutako elitismoaren eta esklusibotasunaren aurreiritziak eraitsi ahal izateko. Ane Ruiz de Gordoa eta Maite Arciniega dira zuzendariak.

Anek Koru Zuzendaritzan graduatu zen eta Maitek Kantu Klasikoan, biak Kataluniako Escola Superior de Musican. Ikasketak amaitu ondoren, Gasteizera itzuli ziren eta indarrak batu zituzten hirian mugimendu berria sortzeko helburuarekin. “Interprete gisa ez nintzen hemen egiten ziren kontzertu eta programekin identifikatuta sentitzen, beraz, ahotsarekin erlazionatzen zen ikuskizunen bat sortzea pentsatzen hasi ginen, musika klasikoaren kontzeptua beste modu batera helarazten saiatzeko”, azaldu du Maitek.

“Gasteizen bi mutur daudela sentitzen dugu: Principaleko kontzertuak edo amateurrenak. Tarte bat dago erdi hutsean, bete nahi genuena. Gainera, hemen ez dago goi mailako kontserbatorio bat non ikasleek produktu artistiko hau bilatzen duten, eta horrekin gure lagunak eta familia, musikariak ez diren pertsonak erakarriko zituen zerbait egin behar genuen”, adierazi du Anek.

Marc Serra pianista ‘Jalgi! Classic Lounge’ kontzertuan./ Endika Portillo

Jalgi Voz! itxuratzen

Kultur programazioari buruzko ezagutzarik gabe, Ruiz de Gordoak Kulturaren Kudeaketa eta Marketin graduondokoa egitea erabaki zuen. “Zailena ideia batetik abiatu eta zerbait zehatzera eramatea izan da. Bientzako bidaia eta ikaskuntza izan da “, azaldu du Anek. Gainera, erakundeen babesa izango ote zuten ez zekitenez, crowdfunding kanpaina bat ireki zuten lehenengo ediziorako behar zen dirua biltzeko: “Gai ekonomikoa da bertigo handiena ematen ziguna. Ez genekien zenbat eskatu eta zenbat ordaindu. Ez genekien musikariek kobratu ahal izango zuten ere”.

Zorionez, erakundeek proiektua babestu zuten eta artistei zein aretoei ordaintzea lortu zuten. “Kultur programazioaren mundua oso prekarioa da, arrazoi ekonomikoetatik urrun, programatzen ditugun pertsonen pasiotik bizi da. Hau lanbide bihurtu nahiko bagenu, ezingo genuke. Biok egun osoz lan egiten dugu institutu batean eta gure bigarren bizitza honetan jaialdia zuzentzen dugu”, diote.

Bat datoz, gainera, kontserbatorioan jasotako prestakuntza “motz” geratzen dela benetako munduari aurre egiteko orduan: “Artistei galdetzen genien zein zen haien cachea, eta askok esaten ziguten ‘ez dakit’, lanak dohainik egin dituztenez, ondo ordainduta ere ez dakitelako zenbat eskatu. Artistetako batek erantzun zigun ez zekiela inoiz ez ziotelako galdera hori egin. Errealitatea gainera jausi zitzaigun bat-batean“.

Kontzertuetarako aukeratutako agertokietako bat Dazz taberna izan zen./ Jalgi Voz

Errealitatea

Lehen edizio hura 2021eko apirilean, maiatzean eta ekainean egin zen, 14 ikuskizun eta 750 sarrera salduta, nahiz eta edukiera murriztu. “Menturatu genuen guztia aise gainditu zen. Jendearen ilusioa eta emozioa benetakoa zen, eta dosier batean idatzi genituen helburu guztiak bost zentzumenek nabaritzeko moduko errealitate bihurtu ziren”, dio Maitek.

Horrela, musika klasikoa Jimmy Jazz, Dazz, Kubik edo Baratza Aretoa bezalako eszenatokietara hurbildu zuten. A priori, musika klasikoa ohiko programazioan sartzen ez den kokalekuak. “Jendearengana iristeko, batez ere gazteengana, haiek dauden tokira joan behar da, ez zugana hurbildu arte itxaron. Horregatik ere apustu arriskutsuak egin ditugu”.

Anek ‘Jalgi! Classic Lounge ‘, Berlinetik ekarritako ideia, piano errezitaldi bat rock areto batekin uztartu zuena. “Askotan berritzeko beldurra izaten dugu, eta errealitatea da publikoak uste baino irekiagoa duela burua. Formatuak eta musika aurkezteko modua berritu behar dira. Programatzaileok ahalegina egin behar dugu”, adierazi du Anek. Bi zuzendariek sare sozialetan orduak ematen dituztela adierazi dute, hainbat proiektu ezagutzeko: “Eguneratuta egon behar dugu, zer sortzen ari den ikusi. Berrikuntza artistengandik bertatik sortzen da”.

Ane kontzertuetako baten aurkezpenean./Endika Portillo

Barbershop, pianoa eta ekoizpen propioa

Jalgi! Voz-aren bigarren edizioa abian da eta 2022ko irailean eta urrian egingo da. Musika 7 ikuskizun lirikoen, familia- kontzertu baten, teknifikazio ikastaro baten eta tailer-laborategi baten bidez ezagutzeko premisan sakonduko da. “Espazioak murriztuko ditugu eta funtzionatu zuena indartuko dugu. Titulu handiei eutsiko diegu, proposamen berriekin. Gainera, artistak ekartzeaz gain, proiektu berritzaile propioak sortzea ere oso garrantzitsua iruditzen zaigu “, azaldu du. Hori dela eta, aurten, Euskal Herriko Ilustrazioko musikagileen lanak dramatizatu eta antzeztuko dituzte, Peñafloridako Kondea kasu, garai bereko Felix María Samaniegoren testuekin konbinatuta.

Gainera, proposamen ezberdinen artean, LGTBI kolektiboko erreferenteei eskainitako kontzertu bat egongo da, musika eta poesia uztartuko dituena, baita Barbershopen kontzertu bat ere, AEBetako bizargintzetan 30eko hamarkadan sortutako a capela ahots-genero bat. Gasteizen izango da Adriana González soprano guatemalarra ere, Iñaki Encinak lagunduta, Jesus Guridi Kontserbatorioko ikasle ohi eta Antzinako Musikaren Nazioarteko Akademiako zuzendari musikala. Etorkizunean Vienako antzoki batean aritu daitekeen ahotsa da “, kontatzen dute Anek eta Maitek.

Maite Arciniega eta Ane Ruiz de Gordoa. /Endika Portillo /Endika Portillo

Jimmy Jazzen piano errezitaldia ere itzuliko da, oraingoan Itxaso Sainz de la Mazaren eskutik, eta ‘Musika mintzatua’ tartean, Ines Garciaren ‘Winterreise’ filma zuzenean musikatuko duen ikus-entzunezko kontzertu batez gozatu ahal izango da, F. Schuberten lied ziklo homonimoan oinarritua. “Musikaren eta beste arte mota batzuen arteko komunikazioa sortzen saiatzen gara, batez ere ikusizko arteena, musika hobeto iristen laguntzen duela uste dugulako”.

Pandemiak eragindako murrizketen amaieraren ostean, Anek eta Maitek espero dute aurten jende gehiagok gozatu ahal izatea Jalgi! Voz jaialdiaz eta, era berean, musika klasikoa nagusitzea Gasteizko herritarren artean: “Jazzean erreferentea den hiria gara, duela urte asko norbaitek jaialdi bat sortzearen aldeko apustua egin zuelako, eta jaialdi horrek, aldi berean, jazzaz hitz egiten duten beste jaialdi eta irratsaio txiki batzuk sortu ditu. Plan estrategiko bat egon behar da, publikoa pixkanaka sortzen joateko eta proiektu berrietan inbertsio handiagoa egiteko. Kultura aktibo ekonomiko gisa ikusi behar da, baina oraindik kosta egiten zaigu diskurtso hori sinestea“.

Esta web utiliza Cookies propias y de terceros para ofrecerte una mejor experiencia y servicio. Si continúas navegando, aceptas el uso que hacemos de ellas. Puedes cambiar la configuración de cookies en cualquier momento.<BR> Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu esperientzia eta zerbitzu hobea eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horiek erabiltzea onartzen duzu. Konfigurazioa aldatu nahi baduzu, hurrengo linkaren bitartez egin dezajezu. Cookien politika ikusi Ver política de Cookies / Cookien politika ikusi

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar