SORTZAILEAK“Inprimategiek uzten duten hutsunea betetzen saiatzen naiz”

“Inprimategiek uzten duten hutsunea betetzen saiatzen naiz”

Zigor Anguianok koadernoak, kaxak eta argazki albumak sortu eta zaharberritzen ditu Nueva Fuera kalean duen tailerrean

Eskuz koadernatutako liburuek txiki-txikitatik apaintzen zuten Zigor Anguianoren etxea. Aitona koadernatzailea izan zen eta, nahi gabe, lanbidearekiko maitasuna irakatsi zion.

Zigor koadernaketarako heldua zenean hezi zen, 10 urtez. Etxean hasi zen koadernatzen, zaletasun gisa, baina lehen enkarguak iristen hasi zitzaizkionean, bere erremintak Nueva Fuera kaleko lokal batera eramatea eta abentura hastea erabaki zuen. Koadernoak, kaxak eta argazki-albumak sortu eta zaharberritzen ditu: “Zerbait gordetzeko kartoizko egitura duen edozer gauza egiten dut”. Inprentek uzten duten hutsunea betetzen saiatzen dela azaltzen du Zigorrek, “badira pertsonak inprentek egiten ez dituzten gauzak edo tiraldi laburrak egin nahi dituztenak”.

2011n, ‘Koadernaketa Artistiko Onenen Saria’ jaso zuen,Espainian emandako koadernaketa arloko saririk handiena, Ana Maria Matuteren ‘Paraíso inhabitado’ lanarengatik.

Gasteizen ez dago koadernaketari buruzko prestakuntza arauturik. Arte eta Lanbide Eskolak ikastaroak ematen ditu, baina ez da titulu ofizialik lortzen. Horregatik, “ordezkapena abenturazaleen kontua” dela esan du Anguianok.

Esta web utiliza Cookies propias y de terceros para ofrecerte una mejor experiencia y servicio. Si continúas navegando, aceptas el uso que hacemos de ellas. Puedes cambiar la configuración de cookies en cualquier momento.<BR> Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu esperientzia eta zerbitzu hobea eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horiek erabiltzea onartzen duzu. Konfigurazioa aldatu nahi baduzu, hurrengo linkaren bitartez egin dezajezu. Cookien politika ikusi Ver política de Cookies / Cookien politika ikusi

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar