FORMATUAKELKARRIZKETAK«Ez dut bizitza ulertzen gustatzen ez zaidan zerbaitetan eman behar badut»

«Ez dut bizitza ulertzen gustatzen ez zaidan zerbaitetan eman behar badut»

Patxi Lebrancón La Fusako arduraduna da, musika prestakuntzarako gunea, non tratatuak, liburuak eta musika tresnak aurki daitezke.

Patxik 4 urte zituenean, aitak disko-jogailu bat erosi zuen, eta bertan Frank Sinatra, Bing Crosby edo Glen Miller, besteak beste, entzuten ziren, High Fidelity-n. Igandetan, Patxi bere aitaren ondoan esertzen zen soinu horiek guztiak entzutera; inork nahi eta espero izan gabe, bere lehen eragin musikalak bihurtuko ziren une hauek. Baina ez bakarrak: “Nire anaia Albertori, ertainari, antzerkia gustatzen zitzaion, baita musika ere. Maiz kena bat, pinquillo bat, txirula bat edo horrelako instrumentuak erosten zituen, eta nik guzti horrekin saltseatu eta primeran pasatzen nuen“. Etxean jasotzen zuen pagarekin eta bere eskuetatik pasatzen zen musika-objektu orok inspiratuta, egun batean Patxik baketa batzuk erostea erabaki zuen, eta anaia nagusien diskoetan entzuten zuena imitatzen saiatzen zen ohe gainean jotzen. “Hala ere, nahiz eta musika nire etxean presente egon, musikari ekin nahi niola erabaki nuenean ez nuen babesik izan, lan handia egin behar izan nuen. Hiru urte eman nituen fabrika batean nire lehen bateria erosteko“.

Argazkia: Adriana Fariñas

Ezagutza zabaltzen

Patxi bateria-jotzaile gisa trebatu zen Madrilgo Escuela de Música Creativa-n. Lantegiko lankide baten lan-istripuak pausoa ematera bultzatu zuen; gertaera hark denbora aurrera zihoala eta bere pasioa ez zen lan baten truke jasotzen zuen soldatan harrapatuta zegoelaz ohartu zen. “Kontua eskatu eta Madrilera joan nintzen. Han, nituen baliabide urriak osatzeko, ostalaritzan egiten nuen lan, eta astegunetan asko ikasten nuen; arraroa zen zortzi ordu baino gutxiago sartzen nituen eguna. Hara iristean konturatu nintzen ez nekiela ezer, eta denborak ihes egiten ninduen ikasten eta ikasten“.

Patxik klaseetan erabiltzen zituen materialak bere irakasleren batek, Carlos Carlik adibidez, New Yorken lortutako libururen baten fotokopien fotokopiak ziren, “ezinezkoa zen Madrilgo denda handietako batean horiek lortzea, zertaz ari zinen ere ez zekiten”. Eta egun batean, Parisen bidaiatzen ari zela, Pigalle auzoan zehazki, Patxik Oscar Music izeneko denda aurkitu zuen: “Gutxigatik ez nintzen zorabiatu, ni erabiltzen ari nintzen guztia zeukaten, entzunaz ezagutzen nituen liburu horiek guztiak. Eta orduan pentsatu nuen, egunen batean negozio bat sortu beharko banu, horrelako zerbait egingo nukeela“.

Argazkia: Adriana Fariñas

Etenaldia

Madrilen ikasi ondoren, bateria-jotzaile gisa bizitzen saiatu zen Patxi, “baina musikaren munduan izan dudan etsairik handienetako bat egunean egunerokoarekin bizitzeko ezintasuna izan da. Gainera, ikusten nuen ni baina askoz trebeagoak ziren beste musikari batzuk hilaren 15ean justu-justu zihoazela”. Utzi egin zuen, bai horixe: ia 3 urte bateria jo gabe, zerbitzari lanetan. “Garai hartan, nire lan horri esker eta nire emazteak, Puri Santamaríak, zuen lanari esker, egoera egonkorra izatea lortu genuen. Baina, handik denbora batera, ihes egin nuen, eta orduan ireki nuen La Fusa“.

A ze uda!

1970ean, Vinícius de Moraesek, Toquinho eta María Creuza lagun zituela, Brasilgo musikaren lanik esanguratsuenetako bat grabatu zuen Buenos Airesen: La Fusa. Aipatutako hiru musikari ezagun hauek bi astez La Fusa-n, Buenos Aires hiriko lokal erreferente honetan, eman zituzten kontzertuetan bizitakoaren emaitza izan zen disko bikoitz hau. “Disko horiek nire Pep lagunari esker aurkitu nituen, inoiz ahaztuko ez dudan uda batean. Irrati-kasete suntsiezin bat genuen, non albuma entzuten genuen. Aparatu hori leku guztietatik erori zen, eta ez zen apurtu! Primeran pasatu genuen, barre egin genuen, eta uda amaitu zenean, nire lagunak kasetea hartu eta ‘tori, zuretzat’ esan zidan”. Bere denda irekitzeko unea heldu zenean, Patxik argi izan zuen: La Fusa, ezin zen bestela deitu.

Paristik Gasteizera

Duela urte batzuk, Gasteizko Azkena Rock jaialdian aritzen zen talde bateko bateria-jotzailea Patxiren dendan sartu zen, eta handik irtetean, zorionak eman zizkion, La Fusa-n, San Frantzisko bere hirian aurkitu ezin zituen materialak aurkitu zituelako. Pariseko Oscar Music-en imajinatu zuenaren antzeko zerbait lortzeko bidean zegoela sentitu zuen Patxik orduan, “baina jakina, gauza bat da Frantziako hiriburua eta beste bat Gasteiz”.

Argazkia: Adriana Fariñas

1999an, ireki eta urtebetera, Patxik ikusi zuen liburuak eta tratatuak salduta bakarrik negozioak ez zuela aurrera egingo: “Gasteizen giro musikal handia dago, baina gauza batzuk Europako beste herrialde batzuekin alderatuta desberdin egiten ditugu. Hemen, adibidez, musika liburu bat erostea ez da lehentasuna“. Beraz, hasierako egitasmoan ez bazegoen ere, La Fusa bateria eta kantu klaseak eskaintzen hasi zen, eta urteetan zehar bere espazioa egokituz joan da ikaskuntzarako leku atsegina eta inspiratzailea eskaintzeko. Gaur egun, intsonorizatutako kabina bat du, ikasleek lasai lan egin ahal izateko intimitatea ematen duena. “Ditugun ikasleen profila, batez ere, musika hobby bezala duten pertsonak dira, eta ulertu behar da ikasketetan eman dezaketen denbora mugatua dela. Batzuek ordu erdi atera dezakete praktikatzeko eta beste batzuek ez. Baina lasai hartzen dugu prozesua“.

Argazkia: Adriana Fariñas

Ikasleez gain, gaur egun La Fusa-ra joaten direnak internetetik ihes egiten duten bezeroak dira, eta Patxik dioenez, gero eta gehiago dira. “Internet oso mehatxu zuzena izan zen guretzat, online salmenta-webgune bat izan genuen bere garaian, baina erabat defizitarioa zen, eta itxi egin genuen“. Orain, Internet aukera bat bihurtu da La Fusa-rentzat, hain zuzen ere, arretaz tratatuak izan nahi duten pertsonei irekitako espazio bat delako: “Norbaitekin hiru orduz hitz egin behar bada azaltzeko, zalantzak argitzeko edota zerbait probatzeko, egin egiten da. Horretan datza leku hau“.

Bill LaBounty, Brad Mehldau, Bill Evans, Kurt Elling, Foo Fighters… gure elkarrizketatuaren bizitzako soinu-bandaren parte diren musika ugarietako batzuk dira hauek; berez musikagatik baino, bizitzan edertasunaren bila mugitzen den pertsona da Patxi, edertasuna agertzeko modua edozein dela ere.

Argazkia: Adriana Fariñas

Esta web utiliza Cookies propias y de terceros para ofrecerte una mejor experiencia y servicio. Si continúas navegando, aceptas el uso que hacemos de ellas. Puedes cambiar la configuración de cookies en cualquier momento.<BR> Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu esperientzia eta zerbitzu hobea eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horiek erabiltzea onartzen duzu. Konfigurazioa aldatu nahi baduzu, hurrengo linkaren bitartez egin dezajezu. Cookien politika ikusi Ver política de Cookies / Cookien politika ikusi

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar