FORMATUAKELKARRIZKETAK«Errealitate egin ditudan amets horien guztien nahasketa bat naiz»

«Errealitate egin ditudan amets horien guztien nahasketa bat naiz»

Dora Galvez, sortzailea, hitzaren zentzu zabalean: etengabe eraikitzen ari den aktorea, txotxongilolaria, titiritera eta idazlea.

Dora Galvezek, duela 5 urtetik Gasteizen bizi den sevillar sortzaileak, bere burua “amets-egile” gisa deskribatzen du. Errealitate bihurtu arte amesten duena bilatzen duen pertsona. Horretan kontzienteki lan eginez eta prestatuz, bere burua trebatuz, ikertuz eta egiteko eta izateko modu berriak aurkituz. Horregatik, agian, bere izena interneten bilatuz gero, honako kalifikatzaile hauek aurkituko ditugu: aktorea, titiriteroa, txotxongilolaria, bakarrizketagilea, idazlea edo genero berdintasuneko hezitzailea. Bata bestearekin erlazionatuak bezain ezberdinak dira; izan ere, adierazpide horiek guztiak errealitate berak batzen ditu. Doraren errealitatea, Doraren bizitza.

Argazkia: Jaizki Fontaneda

Lehenengo ametsa
Dorari azkar datorkio burura txikitako txotxongilo ikuskizun bat: titiritero baten istorioa kontatzen zuena. Titiritero honen txotxongiloek bizia hartzen zuten berak ganbarako atea ixten zuenean.

Horrek hainbeste hunkitu ninduen, hainbeste jakin-min eman zidan, eta hainbeste magia sortu zidan nire haur-buruan, horretaz gehiago jakitea erabaki nuela, txotxongiloari buruz, ganbara horri buruz.

Eta horrela txotxongiloen magia deskubritu zuen, amets eginarazten dizuna eta leku magiko batera eramaten zaituena, dena posible den mundu batera, “dena baimenduta dagoen mundu batera, libre sentitzen zaren eta errealitate zoragarri bat irudikatzeko gai zaren mundu batera”, azaltzen du Dorak.

Ordurako, antzerkiaren mundura hurbiltzeko gogoa zuen eta arte dramatikoan trebatu zen, baina txotxongiloen ikuskizun hark piztu zion magiak bidelagun izan zuen beti, eta laster hasi zen txotxongiloekiko interes hori mugitzen, ikertzen, eraikitzen eta garatzen.

Argazkia: Jaizki Fontaneda

Urteetan zehar mundu hau antzerki-konpainia ezberdinetan egindako lanarekin uztartu zuen, txotxongilorik gabe, baina bakarlari gisa lan egin duenean txotxongiloak beti izan dira bere gorputzaren eta adierazpidearen hedapen bat gehiago. 12 urtez Paraketemus konpainiako kide izan zen, eta harekin Andaluzia osoan zehar ibili zen bakea, ingurumena, berdintasuna, indarkeriarik eza edo eskola-jazarpenik eza bezalako balioekin lotutako istorioak kontatzen.

Antzerkia berak bizi duen adierazpidea da eta aurrekoak arte hau ikusteko duen moduari erantzuten dioten gaiak dira. Zer jakinarazi nahi duen, zer helarazi nahi duen edo zertaz hausnartu nahi duen. Haur edo helduentzat, garrantzitsua da agertokian jartzea jendartearekin gizarte-eraldaketarako balioak partekatzeko adierazpen-modu bat eta komunikazio-tresna bat izatea.

Bere lanik sakonena: Gortinak ireki
Urte honen amaieran, Dorak hainbat hilabetez landu duen obra estreinatuko du. Bakarkako obra, protagonistak bera eta bere kontzientzia dituena. Non norberaren eta bere pentsamenduen arteko betiereko barne-eztabaida ikusiko dugun. Oraingoan, Dorak adimena eta gorputza bereizten ditu, eta bere txotxongiloa izango da pertsona izaera hartuko duena, eta bera izango da bere kontzientzia.

Nik haren pentsamenduak antzezten ditut, bera maite dutenak eta oso eder dagoela esaten diotenak, baina bat-batean txerri bat dela esaten diotenak, nazka ematen duela… Nolabait, daukagun parte hori bozgorailuan jartzea bezala da, batzuetan ondo, beste batzuetan gaizki hitz egiten diguna; norberarentzat erabakigarria den barneko munstro txiki hori, bideari jarraitzeko, edo ez…

«Nire bizitzaren obra da». Norberaren gainditzetik sortzen den bakarkako proiektu honek bere izaeraren sakonenetik kontatzen du bere historia. Tamaina errealeko txotxongilo baten bidez, Dorak bere burua irudikatuko du, eta bera izango da bere kontzientzia.

Argazkia: ÓsKar Manso

Txotxongiloaren gorputza Dorak txotxongiloak mugitzeko nahi zituen aukeretara egokituta dago. Horretarako, hainbat teknika eta material aztertu zituen, gorputzeko txotxongiloak sortzeko ohikoez gain, bilatzen zuena lortze aldera, mugitzeko eta adierazteko orduan mugatuko ez zuena. Txotxongiloak bizia hartzea eta istorioa bere osotasunean adierazteko gai izatea zen aktorearentzat funtsezkoena.

Bere burua islatu nahian, hasieratik amaierara berak sortutako txotxongilo bat. Baina eraikita eduki zuen arte ez zen konturatu txotxongiloan bere ezaugarri hain pertsonalak islatzea lortu zuela jolasaren bidez, bere sorkuntza egiten eta desegiten, eta txotxongiloari bere istorioa kontatzen utziz.

Asko gustatzen zait marioneta txikitzea; hau da, apur bat amorfoa dela diruden forma hori apurtzea eta berregitea, dibertigarria da egia esan. Asko gozatzen dut prozesuaz, egingo ez nituzkeen gauzak aurkitzen baititut berarekin jolastuz. Mugitzeko aukerak ikusita sortzen nihoa. Zeure buruari askatasuna eman behar diozu, eta marionetak berak konta diezazudan utzi.

Txotxongiloekin mugimendua aztertzea oso garrantzitsua da, azaltzen du Dorak, kontrolatutako zerbait izan behar du eta publikoak ikustea nahi dena adierazteko gai izan behar du. «Izan ere, azkenean publikoak ikusten duena bata bestearen atzetik gertatzen diren fotogramak dira, eta horregatik oso garrantzitsua da txotxongiloaren mugimendua eta gorpuztasuna aztertzea, publikoak har dezan nahi duzun horren arabera».

Argazkia: Jaizki Fontaneda

Txotxongiloa eraiki aurretik, badaki zer kontatu nahi duen, baina ez nolakoa izango den bere gidoia. Zer kontatu nahi duen jakinda, txotxongiloa izango denaren zirriborroa egiten du, eta pixkanaka eraikitzen du: begirada, aurpegiak, koloreak, nortasuna, ilea, orraztuta dagoen ala ez, gorputza edo jantziak. Eta azkenean eraikita dagoenean, hitz egiten uzten dio eta istorioaren gidoia eraikitzen laguntzen uzten dio.

Hala ere, oraingoan onartzen du blokeatuta egon zela, eta txotxongiloa eraikita izan arren, asteak behar izan zituela hartu eta lurperatuta zeukan istorioa berreskuratzeko, argia ikus zezan eta kontatua izan zedin.

Baina berarekin lan egitera behartu nuen neure burua, eta asko lagundu dit ulertzen. Izan ere, nik uste nuen historia modu batean bizi izan nuela, eta historia sortzean eta idaztean, depresioan bizi izan nuena gehiago identifikatzen lagundu zidan.

Emakume burusoilak existitzen gara

Sortzailea hitzaren zentzu zabalean; izan ere, bere burua aktore titiritero gisa laburtu arren, errealitateak etengabe berrasmatzen, egokitzen eta eraikitzen ari den sortzaile bat erakusten du. Duela 5 urte, bere ilea galdu zuen gaixotasun autoimmune baten ondorioz, eta gaixotasun horrek egoera izugarri mingarrian eta sufrimenduan murgildu zuen. Orain horri buruz hitz egiten du eta bere gainditze-historia kontatzen du, artean aurkitu dituen adierazpen-bide desberdinen bidez.

Argazkia: Jaizki Fontaneda

Lehenengo liburua iritsi zen, “Emakume burusoilak existitzen gara”. Minetik idatzi zuen liburua, «askatzeko beharra nuelako», baina, aldi berean, haren beharraz ere bazekien. Izan ere, hori izango zatekeen dena gertatu zenean aurkitu beharko zituzkeen liburua eta hitzak. Eta behar duenak jakin dezala edo, gutxienez, irakurri, nolakoa izango den biziko duzun prozesu hori, nola sentituko zaren, nola gorrotatuko zaren, nola maitatuko zaren gero eta nola izan daitekeen zoriontsu.

Ni burusoil geratu nintzenean, Interneten, alde guztietatik, antzeko zerbait bilatu nuen; zer egin behar dudan, zer bizitzen ari naizen, zer gertatzen ari zaidan gauzak kontatzen zizkidaten liburuak zein artikuluak. Ez nuen ezer aurkitu.

Doraren esperientzian aurrera egiteko eta ahalduntzeko laguntza, ulermena eta itxaropena aurkitzen duten burusoil diren edo ez diren pertsona horiei laguntzeko modu bihurtu den liburua da hau. Izan ere, ez da ilea izatearen kontua, gizarteak egoera fisiko eta estetiko batengatik diskriminatzen dituen emakumeena baizik. Dora izugarri eskertua eta betea sentitzen da bere liburua nola jaso den ikusita, eta ez du hitzik bere egoera fisikoa bandera bihurtu duten eta gizarteak ezarritako konplexu horiek gainditu ahal izan dituzten emakumeen mezuak eskertzeko.

Indarkeria estetikoa bere beste proiektu batzuetan ere agertzen den gaia da, “Ni un pelo de tonta” bakarrizketan esaterako. Dora liburuaren argitalpenarekin batera, hainbat hitzaldi ere eskaini zituen bere historia kontatzeko eta antzeko egoerak bizi ditzaketen beste emakume batzuekin bere esperientzia partekatzeko. Baina berak ere kontatzen du, agian, hitzaldi horiek, bereziki, tristuratik kontatuta zeudela, eta buelta eman nahi izan zion eta bere istorioa umoretik kontatu. Honela, Jorge Loza komikoarekin harremanetan jarri zen, bere formazio batean parte hartzera gonbidatu zuena eta bere lehen bakarrizketa izango zena sortzeko oinarrizko tips batzuk helarazi zizkiona.

Eta zer kontatzen du monologoak? Ba hori bera! Nolakoa da XXI. mendean burusoil batekin bizitzea, umoretik eta barreetatik.

Argazkia: Jaizki Fontaneda

Dorak bihotzez esaten du orain barre egiten duela, baina ez dela beti horrela izan. Gertatu zitzaiona tragedia bat izan zen eta ez du ezkutatzen ezta politago jartzen ere. Orain desberdina da, bakarrizketa gainditutako zerbait bezalakoa da, perspektibarekin gai izan da narratiba bat egiteko, istorio bat kontatzeko eta, are gehiago, bakarrizketa bat egiteko eta barre egiteko. Bai, bere buruaz barre egiteko.

Izan ere, zuk zeure buruari barre egiten diozunean, onartu egiten duzu zeure burua, era guztietan ikusi duzu zeure burua eta barre egiten duzu zeure buruarekin, eta publikoak ez dizu axola.

Apirilean “Puto amor” ere estreinatu zuen, emakumeak nola maite dugun eta komedia moduan maitasun erromantikoari buruz eta «emakumeok pornoa, sexua eta nola ulertzen dugun Disneyren eta printzesen munduan sartzen gaituzten traila horrek guztiei buruz» hitz egiten duen lana.

Formatu batean edo bestean, Dorak bere historia eta bizi-esperientzia islatzen ditu sorkuntzaren bidez. Barre egiten du terapia egiteko modu bat dela esaten duenean, baina zintzoki uste du antzezlan bat ikustera edo zinemara joaten diren pertsonek, askotan, apelatuak sentitzeko istorioak bilatzen dituztela, eta istorio hori bere azalean bizi izan duen norbaitek kontatzen eta interpretatzen badu, interpretazioaren sakontasun hori nabaritu egiten dela.

Baldintza zoragarria
Dora ama eta aktorea da.
Alabak bultzatu zuen aurrera egitera, bizitzari beste era batera begiratzera, gertatutakoa onartzera eta barre egitera. «Emakume hobea naiz, ama hobea, emakumezko aktore hobea, dena hobea, alaba nire bizitzara iritsi zenetik», onartzen du. Egia da ama izateak beste modu batean mugiarazten zaituela, eta, aktore gisa, baliteke aste batzuetan leku desberdinetatik bira egiteko aukera ezinezkoa izatea, baina, hala ere, Dorarentzat amatasunak beste ate batzuk ireki dizkio, «eta oraindik deskubritzeko ditudan beste asko». Proiektu moduan irekitzen diren ateak; horien artean garapenean duen proiektu bat kontatzen du labur-labur, non hainbat amaren testigantzak eta berea bildu dituen “zerbait” sortzeko. Zerbait hori ezagutzeko, hori bai, itxaron egin beharko dugu.

Esta web utiliza Cookies propias y de terceros para ofrecerte una mejor experiencia y servicio. Si continúas navegando, aceptas el uso que hacemos de ellas. Puedes cambiar la configuración de cookies en cualquier momento.<BR> Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu esperientzia eta zerbitzu hobea eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horiek erabiltzea onartzen duzu. Konfigurazioa aldatu nahi baduzu, hurrengo linkaren bitartez egin dezajezu. Cookien politika ikusi Ver política de Cookies / Cookien politika ikusi

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar