Celia Dávila dantzaria Gasteizen jaio zen 1997an. Lau urterekin hasi zen dantza ezagutzen eta zazpi urterekin Gasteizko José Uruñuela Dantza Kontserbatorio Profesionalean sartu zen. Bere prestakuntza hau hainbat bekekin osatu zuen: École Supérieure de Danse de Cannes, Rosella Hightower, L ‘Académie Princesse Grace en Monaco edo School of Boston Ballet, besteak beste. 2016an Madrilera joan zen, Carmina Ocaña eta Pablo Savoye Ballet Eskolan ikasten jarraitzeko.
Lehen sariak lortu zituen estatuko eta nazioarteko lehiaketetan, hala nola Turiako Nazioarteko Ribarroja Lehiaketan, Bartzelona Hiria Lehiaketan, Torrelavega Lehiaketan edo Bilboko Gazteen Sarietan.
2018ko maiatzean dantzari gonbidatu gisa aritu zen Antonio Ruiz dantza konpainian, Olgaren rolean Picasso obran.
2019ko uztailean, On Kixoteren antzezpenean parte hartu zuen Dantza Konpainia Nazionalarekin, eta urte bereko irailean Konpainia horretan hartu zuten, Joaquín De Luzen zuzendaritza artistikoarekin. Urte hauetan, besteak beste, Giselle, Arriga, Morgen, Concerto DSCH, Passangers Within eta Where you are I feel dantzatu ditu.