Dj mahaiaren atzean, Isabel de Arza gasteiztarrak beste rol bat hartzen du eta Bihotza-n bihurtzen da. Bihotza, bere lana definitzen ez duen generorik gabeko izen gisa. Berarentzat pista generorik gabeko esparrua da, non mundu guztia aske senti daitekeen eta zu zeu izan zaitezkeen.
Lanbidez barne-diseinatzailea, pixkanaka musika elektronikoko munduan sartu zen, ikasiz eta prozesuaz gozatuz. Saio bakoitza praktika berri bat zen berarentzat, soinu berriak aurkitzea eta belarria ezagutaraziz orain erraztasunez aurkitzen dituen soinuak.
Musikazalea, oso giro musikaletan ibili izan da beti, kontzertu, jaialdi eta saio askotara joan izan da. Musika asko entzuten du; jazz zein amerikar musika, folk, post rock edo post punk, besteak beste. Hala islatzen du bere saioetan, non trap edo hip hop bezalako soinu hiritarragoetatik hasita, agian elektronikoak ez diren baina elektronikaren diskurtsoan sartzen diren folk-soinuak ere aurki ditzakegun.
Isabelek gizartea eta kultura eraldatzeko tresna bat aurkitzen du elektronikan, estereotipoak hausten dituena eta elektronika kulturaren sortzaile gisa ulertzen duena. Etiketak gustuko ez dituen arren, “elektronika soziala” deritzonarekin bat egiten du. Izan ere, horren bidez, bere diskurtsoa adieraz dezake, eta bere saioetara joaten direnek euren buruarekin eta ingurukoekin konektatu dezaten esparru aproposa sortzea ahalbidetzen dio. Bihotzak, helduek, gazteek zein haurrek une, musika eta esperientzia jakin batzuk partekatu ahal izateko guneak sortzeari ekiten dio.
«Elektronika kultura da. Elektronikak kultura sortzen du.»
Bihotza Dj eta ekoizlea ezagutzen dugu. Bere saioek pertsona guztiak gonbidatzen dituzte pistan aske sentitzera, euren genero edo adinarekiko independente sentitzera.