SORTZAILEAK"Argazkigintzak nire nortasuna garatzen eta neure burua deskubritzen lagundu dit"

“Argazkigintzak nire nortasuna garatzen eta neure burua deskubritzen lagundu dit”

Isabel González Ortiz de Urbina argazkilari eta irakaslea ezagutu dugu. Bere irudiak El País Semanal, La Fotografía, Código 84 edo Mundo Nómada argitalpenetan ikusi ahal izan dira.

Kazetaritzan lizentziatua, Isabel González Ortiz de Urbinaren harremana argazkigintzarekin 2001ean hasi zen, Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolan. Irrati eta telebistako komunikazioan lanean denbora bat eman ondoren, 2006an Bartzelonara joatea erabaki zuen GrisArt Argazkigintzako Nazioarteko Eskolan bere prestakuntza zabaltzeko.

Orduz geroztik ez da gelditu, eta azken 15 urteetan argazkilaritzan aritu da burubelari irakasle gisa eta era guztietako enkarguak egiten El País Semanal, Revista La Fotografía edo Mundo Nómada argitalpenetarako, besteak beste. “Argazkigintzak nire nortasuna garatzen eta neure burua deskubritzen lagundu dit”, dio.

Gainera, Isabelek ‘Huesos de cristal’, ‘Yak42’ edo ‘Mudando la piel’ erakusketak aurkezteko aukera izan du. Azken erakusketa honetan, naturaren bidez, “bizi-aldaketak egiteko, hazteko eta gauzak atzean uzteko beldurraz” hitz egiten du.

Dioenez, “kamerarekin bidaiak egiten eta jendea ezagutzen imajinatzen nuen neure burua, baina denborarekin konturatu naiz ez dudala bidaiatu behar estimulatuta sentitzeko. Begiratzea abentura bat da dagoeneko“.

Esta web utiliza Cookies propias y de terceros para ofrecerte una mejor experiencia y servicio. Si continúas navegando, aceptas el uso que hacemos de ellas. Puedes cambiar la configuración de cookies en cualquier momento.<BR> Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu esperientzia eta zerbitzu hobea eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horiek erabiltzea onartzen duzu. Konfigurazioa aldatu nahi baduzu, hurrengo linkaren bitartez egin dezajezu. Cookien politika ikusi Ver política de Cookies / Cookien politika ikusi

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar