Amaia Arrazola Gasteizen jaio zen 1984an. Publizitate eta RR.PP ikasketak egin zituen Madrilen, Complutenseko Unibertsitate Publikoan. Ikasketak amaitu zituenean publizitate sormenaren munduan murgildu zen Mccann Erickson enpresan, non arte zuzendari junior bezala lan egin zuen hiru urtez, egun osoan bulego batean egotea berea ez zela konturatu zen arte.
Orduan erabaki zuen Bartzelonara joatea eta ilustratzaile profesional gisa karrera berri bat hastea. Lagun ilustratzaile batzuekin coworking bat sortu zuen, eta pixkanaka bere sormen proiektuak garatzen joan zen, publizitatea pasio berriekin txandakatuz, hala nola ilustrazio editorialarekin eta formatu handiko lanekin.
Gaur egun, Amaiak Poblenou auzoko bi margolari eta bi argazkilarirekin partekatzen du estudioa. Espontaneoa dena gustatzen zaio, azkarra, ideia freskoak eta gutxi erabiliak, gauzak alderantziz begiratzea.
Urte hauetan zehar hainbat liburu argitaratu ditu, hala nola “Wabi Sabi: un mes en Japón”, “El Futuro es Femenino” edo “Pequeño y Grande: Audrey Hepburn”. Esprai eta pintzelez betetako maleta batekin bidaiatu du, eta Rabat, Japonia, Errumania, Miami eta Parisko horma-irudietan utzi du bere arrastoa.
Etxera itzultzen denean, marrazki-mahaiaren aurrean esertzen da, eta Vueling, Coca Cola, Movistar, Nike, Nobel, Bartzelonako Unibertsitatea, Mahou, Franke edo Uniqlo bezalako bezeroentzat lan eginten du.