FORMATUAKELKARRIZKETAK"Gure soinua aurkitu dugu"

“Gure soinua aurkitu dugu”

Aldakan, musika afrolatinoaren erritmoan publikoa sentiarazi eta dantzarazten duen talde gasteiztarra.

Kolonbiako cumbia baten erritmoan, gure gorputza mugitzea saihestu ezinik, Zabalganako Talde Gunera sartzen gara, non astero Jimmy Bidaurreta (teklatua), Sergio López de Landache (kongak), Txato Martín (ahotsa, perkusioa), Marcio Padoan (gitarra eta Talde Guneko sustatzailea), Pablo Ramos (saxoa), Ibai Encina (bateria), Elías Toledo (tronboia) eta Asier Sánchez (tronpeta) biltzen diren, erritmo afrolatinoak Gasteizera ekartzeko. Beraiek dira Aldakan, bere publikoarekin cumbia, abrobeat edo swing bezalako erritmo afrolatinoen bidez konektatzen duen musika taldea.

«Eszenatokiaren gainean konplizitate itzela dugu, eta hori somatu egiten da.» Lagunak diren musikari hauek gozamenerako, esperimentaziorako eta aurkikuntzarako gune bat aurkitzen dute Aldakanen. Zorionez, publikoarekin ere partekatzen duten gozamena.

Argazkia: ©Stuart MacDonald©www.musicsnapper.com©

Música afrolatinoa

Pertsona asko dira Aldakanen kontzertu batera joan direnak, dantzatu eta bestu dutenak. Baina, ba al dakigu zer entzuten ari garen? Zergatik ote da bere abestiak entzuten ditugunean gure gorputzak dantzatzea ezin sahiestea?

Afrolatinar musika Latinoamerika osoko eragin afrikarreko musika da, Espainiaren konkistaren ondoren esklabo afrikarrak Latinoamerikara eraman zituztenean sortu zena. Horiek izan ziren berekin instrumentu propioak, dantza autoktonoak eta eskualde bakoitzean modu ezberdinean bereganatu zien musika-tradizioak eraman zituztenak, hain zuzen ere.

Musika afrolatinoaren ezaugarri nagusia kultura-aniztasun handia eta konpas, erritmo eta estilo nahasketa ikaragarria dira. Izan ere, musika afrolatinoa ez da bat bakarra, askoren bilduma baizik. Kolonbian cumbia, Kuban rumba, Brasilen samba… Aldakanek aurkitzen eta esperimentatzen dituen erritmo amaigabeak. Haiek, musika afrolatinoak bezala, estilo desberdinak jotzen dituzte, ez dira bakar batekin geratzen; hori dela eta, jendeari benetan zaila egiten zaio gai bat ezaguna ez egitea, edo bere erritmoekin ez mugitzea.

Afrikar eragineko erritmoetatik jaiotako taldea, musika bera izan zen beren ibilbidea musika afrolatinorantz zuzendu ziena, dio Sergiok. Bere egitura instrumentala ere bereizgarria da, izan ere, Aldakan musika afrolatinoko taldeetan ohikoak ez diren instrumentuek osatzen dute. Eta beraz, horrek beste taldeetatik bereizten ditu, bakar egiten ditu, bai eta musika horrekin beste ikuspegi batetik ikasteko eta esperimentatzeko aukera eman ere, baina betiere jatorriari leial.

Argazkia: ©Stuart MacDonald©www.musicsnapper.com©

Dantza egiteko musika

Aldakan. Afrolatin Grooves. Izenak berak dio: “groove” «erritmo musikal zehatz batean mugitzeak bultzatzen zaituen sentsazio erritmikoa» definitzeko erabiltzen den ingelesezko hitza da. Arrazoia ez zaio falta definizio honi, Aldakanek bizi, sentitu, dantzatu eta abesten den musika sortzen du. Horrela ez bada, eskua altxa dezala kontzertu batean egon denak eta eserlekutik mugitu ez denak. Hortaz, pandemia osteko kontzertuetan, alboko pertsonarengandik metro batera aulki batean eseri behar zenean, artistengandik urrun eta, jakina, altxatu eta dantzatu ezinik, kantu berri bat sortu zen: dantza tantrikoa. Kontzeptualki publikoa “barrutik dantzatzera” gonbidatzen zuena. «Kanpotik dantzatu ezin bada, behintzat barrutik egitea .»

Norekin partekatu nahi zuzu furgoneta

«Hau zurea da» botatzen diote Aldakaneko 7 kidek Sergiori. Aldakanen sortzailea, Sergio López de Landache, bere instrumentuarentzat pentsatuta zegoen musika afrolatinoko errepertorio bat sortzeko asmoz, kongak, orain bidai-, neke- eta alaitasun-kide direnak bildu zituen. Eta bai, zuzenean aukeratuak izan ziren. Izan ere, talde bat muntatzea erabakitzen duzunean ondo pentsatu behar duzu norekin partekatu nahi duzun esperientzia hori, beraz, DJ Parrutxo lagunaren aholkuari jarraituz hala egin zuen: “behin talde bat muntatu behar duzula erabakitzen duzunean, zuk pentsa ezazu norekin egon nahi duzun furgonetan, norekin egin nahi duzun lo garaje batean; arrakasta partekatzea eta leku eder batean jotzea errazena baita, baina zuk pentsatu bizipen zailetan norekin egon nahi duzun”.

Horrela, Jimmy, Txato, Marcio, Pablo eta Ibairekin harremanetan jarri zen, lehendik ere ezagutzen zituenak, hala nola Gasteiz Big Band bezalako beste proiektu batzuetan parte hartu izanagatik. Horrela osatu zuten hasierako seikotea. Geroago Elias eta Asier batu ziren, tronboia eta tronpeta, hurrenez hurren; hasierako seikoteak dioen bezala, kolaborazio baten ondoren, “furgonetaren proba” gainditu zuten eta.

Atzera begiratu eta zazpi urte kontatzen dituzte lehen kontzertua eman zutenetik. Bizikidetza ezinbestekoa izan da bai, baina lanak, dedikazioak eta elkarrekiko miresmenak ere bai. Hasieran bertsioak izan ziren abestiak orain sorkuntza propioak dira, hainbat EP, live recording, Idoia Asurmendi bezalako artistekin kolaborazioak edo beraiek antolatutako pare bat jaialdi.

Argazkia: ©Stuart MacDonald©www.musicsnapper.com©

Nortasuna eta ikerketa

Ikaskuntza Aldakanen nortasunaren zati bat da: taldekide bakoitzak, bere instrumentutik, gero taldearekin partekatzen dituen soinuak eta erritmoak ikertu eta lantzen ditu. Azterketa, saiakera, proba eta akats askoren ondoren, errepertorio musikal paregabea sortzeko gai dira.

Bere errepertorioak bere nortasun-ikurra dira; ikerketan, soinuen bidezko azterketan eta taldea osatzen duten instrumentuen bateratze horretan oinarritzen diren sorkuntzak. Hor dago, hain zuzen ere, Aldakanen artea, aztertu, bilatu eta egindako bateratze horretan, non kongentzako abesti batean Marcioren gitarraren soinu distortsionatua agertzen den, baita psikodelikoa ere. Entsegu-, definizio- eta hobekuntza-orduak, agertzen diren musika-elementu berri horiek harmoniaz egokitzea ahalbidetzen dutenak, baita erratzen dituztenak ere.

Badakite erronka horiek musikaria bera eta taldea aberastu egiten dituztela. Txatoren ahotsari laguntzeko denek koruak egiten ikasi duten bitartean, Txatok abesten duen bitartean jotzen ikasi behar izan du. «Aldi berean jotzea eta kantatzea izan da niretzat lanik handiena, niretzat guztiz berria den gauza baita», dio Txatok.

Beren egitura bereziak jotzen duten estilo batzuetako ohiko taldeetatik desberdintzen ditu, bilatzen dituzten erritmoei berez ez dagozkien instrumentuekin jotzeak ezin parekatuzko taldea bihurtzen ditu.
 
«Gure soinua aurkitu dugu, Aldakan soinua, eta orain egiten dugun guztiak badu gure soinua, gure nortasuna. Cumbia bat, samba bat edo saltsa gai bat izan, gure soinua da.» Modu organikoan, kide bakoitzak taldean partekatzen eta ekartzen dituen esperientziei esker etengabe garatzen ari den soinu gisa. «Gutako bat lantzen ari den zerbait, ikertzen eta ikasten ari den zerbait, ona bada, zergatik ez erabili?» Hain zuzen ere, Elias eta Asier eta bere instrumentuak, tronboia eta tronpeta, Aldakanen sonoritatea ezinbestean aldatu zuten edo Sergiok beste proiektu batetik, Turukutupa-tik, ekarri zituen efektu eta soinu berrien bila sartu zituzten.

Argazkia: ©Stuart MacDonald©www.musicsnapper.com©

Zuzenekoaren funtsa

Zuzenekoak ere lantzen dira, elkarrekin aukeratzen dituzte joko dituzten abestiak, koreografia txikiak, koroak… Musikaz gain, «abesti bakoitzak bere gauzatxoa izan dezan saiatzen gara», kontzertuetara joaten direnak harrituta uzten dituzten “gauzatxo horiek”.

Frantziako taldeen ikuskizun handiek eraginda, ikuskizun oso bat sortzea dute helburua, non xehetasun bakoitza pentsatuta dagoen. «Hori ere Nereari esker da», bera da taldearen jantziez eta irudiaz arduratzen dena; eta bere lanari esker eta musika, koreografia, koruak eta kontzertu batean aurki ditzakegun beste sorpresekin batera, ahal duten neurrian landutako ikuskizun oso bat sortzeko gai dira.

Beren grabaketetan ere zuzenekoaren funtsa hori mantentzen saiatzen dira, taldean jotzearen ideia, estudio batean edo areto batean bada ere, baina beti zuzenean, klaketarik gabe. Bere izaerari leial izanik, bere musikari askatasuna ematen diote eta prozesuaz gozatzen dute.

Jarrera ona somatzen da

Adiskidetasunak, haien jarrera onak edo denen artean duten konplizitate horrek mugiarazten eta kutsatzen du publikoa eta taldea bera. Jimmyk eta Marciok esaten duten bezala, «musika honek erraz jartzen dizu».

Ikusteko eta entzuteko alaia den musika, ikuskizuna, da. Gazteek, helduek eta familia osoek gozatzen dute, Aldakanen erritmoan mugitzeko berdin dio zenbat urte dituzun. Publiko bakoitza desberdina da, batzuek dantza egiten dute, batzuek nahiago dute abestu, beste batzuek barre egiten dute edo soinuen distortsioarekin miresten direnak ere badaude… Dena dela, Aldakanen  estilo aniztasunak, soinuen nahasketak eta bere nortasunak ez du inor axolagabe uzten.

Argazkia: ©Stuart MacDonald©www.musicsnapper.com©

Lankidetza eta EP berriak

Datorren igandean, otsailak 4, Jimmy Jazz aretoan (sarrerak) Idoia Asurmendi abeslariarekin eta Laura Marcos oboistarekin batera bere EP berria aurkeztuko dute, Cumbiambé. Idoia Asurmendi eta aldakan elkar ezagutu zuten taldeak Aramaion eman zuten azken kontzertuan, eta hortik sei hilabeteertara elkarrekin grabatu dute lehen kantua. Bere nortasuna galdu gabe, bere zuzeneko estiloari leial, grabazioa elkar ezagutu eta abeslariaren herria den Aramaion gauzatu zen kontzertu txiki eta pribatu batean.

Cumbiambé plataforma guztietan egongo da eskuragarri, zuzeneko estreinalditik aurrera. Oraingoan ez da EP fisikorik egongo, ez da CDrik egongo, baina objektu sorpresa bat egongo da. Objektu esklusibo eta zenbakidun bat, 200 ale baino ez dira egongo, honen diseinua eta formatua bildumagintzako pieza gisa pentsatuta dago eta. Deskribapenak berak interesa pizten du eta pertsona bat baino gehiago kontzertuaren eguna irits dadin desiratzen egongo da Aldakanez gozatzeko eta bere musikaren zati bat etxera eramateko. Ez dugu gehiago kontatuko, zuzenekoaren magiak harritu gaitzala.



Esta web utiliza Cookies propias y de terceros para ofrecerte una mejor experiencia y servicio. Si continúas navegando, aceptas el uso que hacemos de ellas. Puedes cambiar la configuración de cookies en cualquier momento.<BR> Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu esperientzia eta zerbitzu hobea eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horiek erabiltzea onartzen duzu. Konfigurazioa aldatu nahi baduzu, hurrengo linkaren bitartez egin dezajezu. Cookien politika ikusi Ver política de Cookies / Cookien politika ikusi

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar