BERRIAKMusika, ostalaritza eta komunitatea

Musika, ostalaritza eta komunitatea

Diego Osorio 12 urterekin iritsi zen Gasteizera, Kolonbia bere jaioterritik. Bere istorioa aldaketak eta berrasmatzeak markatzen dute. Duela urte batzuetako gazte errebeldea Abisiniaren arduraduna da gaur egun, zuzeneko musikarako gunea.

Argazkia: a2fotografos

Etxe berri bat eta talka kulturala

“Ni Kolonbiakoa naiz, nire gurasoak bertakoak dira. 12 urterekin iritsi nintzen, eta kolpe kultural handi samarra izan zen”, gogoratu du Diegok. Ezagutzen ez zuen ingurune batean lurreratu zen: bere jatorrizko herrialdeko diziplina hezkuntza sistema baten zurruntasunetik, Gasteizko eskolaren malgutasun eta hurbiltasunera. “Klasera uniformea eraman behar ez izateak edo irakasleari bere izenez deitu ahal izateak pentsarazi zidan: ‘Hau Europa da'”.

Denborarekin, hiria barneratzen joan zen, baina bertakoa izatearen sentimendua berandu iritsi zen. “Geroago identifikatu nintzen Gasteizekin, musikaren eta aktibismo politikoaren bidez. Nire nerabezaroan, lagun batzuekin batera, fanzine bat sortu genuen eta mugimendu anarkistetan sartu ginen. Orduan hasi nintzen sentitzen hau zela nire lekua”.

Argazkia: a2fotografos

Musika, nortasuna eta komunitatea

Musika ezinbestekoa izan da bere bizitzan, baina ez musikari bezala. “Ez naiz musikaria, baina musika era guztietan maite dut”, dio. Bere jatorrizko hiria, Ibagué, Kolonbiako hiri musikala bezala ezagutzen da, eta horrek arrastoa utzi zuen bere baitan. “Entzumen arazo bat badut ere eta inoiz ez badut instrumenturik jo, musikak beti liluratu nau”.

Musikarekiko maitasun horrek, ia konturatu gabe, Abisiniako kultur programazioan funtsezko papera jokatzera eraman zuen. “Hasieran herriko taldeak bakarrik programatzen genituen, baina pixkanaka zabaltzen joan zen. Orain Euskadi osoko, Estatuko eta beste herrialde batzuetako bandak ekartzen ditugu “, kontatu du. Ahoz ahokoari esker, Abisinia ezinbesteko agertokia bihurtu da hasten ari diren taldeentzat eta topagune kulturala hirian.

Abisinia: taberna baino gehiago, kultur gunea

Pandemiak mugarri bat ezarri zuen bere bizitzan. “Autismo Araba-n lan egiten nuen, laguntzeak egiten, baina pandemiak dena birplanteatzera bultzatu ninduen”, azaldu du. Une horretan, Abisinian sartzeko aukera sortu ztzaidan, kultur bokazio handiko taberna batean. “Bazkide izatea eskaini zidaten eta ez nuen zalantzarik izan. Ordutik, egurra ematen diogu, espazio bizia izan dadin, beti zerbait gertatzen den lekua”.

Abisinia ez da soilik zuzeneko musika duen taberna bat. “Denetarik egiten dugu: kontzertuak, bakarrizketak, ekitaldi zientifikoak, eta orain konboekin hasten ari gara gazteek beldur eszenikoa gal dezaten”, esan du. “Beti ingurunea eta auzoa errespetatuz. Ez gara ohiko kontzertu-areto bat, ‘craft escena’ bat baizik, hala deitzea gustatzen zait.”

Musika eta kultur ekitaldiez gain, Abisinia hainbat belaunalditako pertsonentzako topagune bihurtu da. “Aste barruan betiko bizilagunak etortzen dira, hemen elkartzen dira hitz egitera, eta asteburuetan giroa erabat aldatzen da gazteen etorrerarekin. Oreka horri eustea lortu dugu, eta espazioa asko aberasten du “, azaldu du Diegok.

Argazkia: a2fotografos

Kultura eta auzoa: beharrezko oreka

Diegoren ustez, kulturaren gakoa sozializazioa da. “Kulturak komunitatea sortzen du. Zure bizilagunak ezagutzen dituzula jakitea da, atera zaitezkeela eta auzoko jendearekin tarte bat parteka dezakezula “, dio. Horregatik, Abisinian kultur programazioaren eta bizikidetzaren arteko oreka bilatzen dute. “Ez dugu traguak hartzeko taberna bat bakarrik izan nahi, Errota Zaharra auzoan elkartzeko gune bat baizik. Hona etortzen dira gazteak eta haurrak dituzten familiak, eta horrek bizitasun handia ematen dio auzoari “.

Gainera, Abisinia hiriko beste ekimen eta espazio kultural batzuekin lankidetzan hasi da. “Auzoko bizitza kulturala dinamizatu eta zuzeneko musikarako espazio berriak ireki nahi dituzten elkarteekin harremanetan gaude. Hazten jarraitu nahi dugu, jendeak musikaz eta kulturaz oztoporik gabe gozatu ahal izateko leku bat eskainiz “, dio Diegok.

Etorkizunera begira, Diego Abisinian ikusten du bere burua epe luzera. “Osasunak eta bizitzak uzten duten bitartean, hemen jarraituko dut”, dio.

Argazkia: a2fotografos

Esta web utiliza Cookies propias y de terceros para ofrecerte una mejor experiencia y servicio. Si continúas navegando, aceptas el uso que hacemos de ellas. Puedes cambiar la configuración de cookies en cualquier momento.<BR> Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu esperientzia eta zerbitzu hobea eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horiek erabiltzea onartzen duzu. Konfigurazioa aldatu nahi baduzu, hurrengo linkaren bitartez egin dezajezu. Cookien politika ikusi Ver política de Cookies / Cookien politika ikusi

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar