Oleg Ivanyschuk ukrainarra 8 urte zituenetik da musikaria. Biolina eta kontrabaxuarekin hasi zen, mundu osoan zehar orkestra sinfonikoekin lan egitera eraman zion pasioa, baina biola da ganba eta gitarra ere jotzen ditu.
Bruselako Kontserbatorioan ikasten ari zela egin zuen bere lehen instrumentua, 2002an. “Ez neukan musika-tresnarik ezin nuelako ordaindu. Lagun batek, luthier arketeroa zena, egiten irakatsi zidan. Horrela egin nuen neure lehen biola da gamba”, dio.
2012an, Gasteizen bertan, lutheria-tailerra sortzea erabaki zuen. Ordutik, besteak beste, Taiwan, AEB, Argentina eta Frantziako bezeroentzat lan egiten du. Hala ere, luthier gisa bizirautea “zaila” dela esaten du, “lehia handia dago, nahiz eta eskari handia egon. Musika-tresna on batek beti aurkitzen du bezeroa”.