SORTZAILEAKAritz López: "Dantzariaren lanbidea duindu behar da"

Aritz López: “Dantzariaren lanbidea duindu behar da”

Urrian 'Otsoa' estreinatuko du Printzipal Antzokian, bere kompainia Proyecto Larrua-ren azken sorrera

15 urte zituenean, Aritz López (Vitoria-Gasteiz, 1988) Judimendi Gizarte Etxean ematen zen break dance-eko ikastaro batetara apuntatu egin zen. Hasiera batean ariketa fisikoa egiteko eta aktibo mantentzeko jarduera bat zena, bere bizimoduan eta bere lanean bihurtu egin zen.

Hiri-dantzako ikastaro horiek egin eta gero, balleteko beste ikastaro batzuk egin zituen, eta beranduago, dantza garaikidean murgildu zen. Donostiako Dantza Hirian Jaialdiak antolatzen zuen erresidentzia batean Jordi Vilaseca ezagutu zuen eta elkarrekin Proyecto Larrua konpainia eratzea erabaki zuten. “Nire lana ingeniari aeronautiko bezala utzi eta hutsera salto egin nuen” kontatzen du Aritzek.

Hasiera “zaila”

Dantzari gasteiztarrak azaltzen du zein “zaila” den euskal dantzarientzat profesionalizaziorako urratsa ematea, “gehiengoak Europako beste herrialde batzuetara joan behar gara baldintza profesional onargarriak eskaintzen dizkigutelako”. Gasteizera itzultzea erabaki zuenean, beste errealitate batekin topo egin zuen, “jendeak horaindik galdetzen dit ea dantzarekin bizi naitekeen. Egunero zortzi ordu edo gehiago ematen ditut dantzatzen, beste edozein lan bat bezala da. Lanbidea duindu behar da” aldarrikatzen du.

Proyecto Larrua lau urte bete ditu jada eta bere errepertorioan ere lau obra ezberdin daude. Urrian ‘Otsoa’ estreinatuko dute Printzipal Antzokian. Azken lan honetan, bost dantzari parte hartuko dute eta gizarte erlazioak, manipulazioa eta iruzurrari buruzko gaiak mahaigaineratuko dituzte.

Esta web utiliza Cookies propias y de terceros para ofrecerte una mejor experiencia y servicio. Si continúas navegando, aceptas el uso que hacemos de ellas. Puedes cambiar la configuración de cookies en cualquier momento.<BR> Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu esperientzia eta zerbitzu hobea eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horiek erabiltzea onartzen duzu. Konfigurazioa aldatu nahi baduzu, hurrengo linkaren bitartez egin dezajezu. Cookien politika ikusi Ver política de Cookies / Cookien politika ikusi

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar