“Eszenatokian egotearen sentsazioak eta jendearen aurpegia ikusteak oilo-ipurdi jartzen dizu”

Ainhoa, Sondes eta Ivea gazteek Ainara Unanue aktore, dantzari, koreografo eta irakaslea elkarrizketatu dute.

Ainhoa, Sondes eta Ivea Ainara Unanuerekin hizketan./Endika Portillo

El Pilar eta Lakua-Abetxukuko Kaleko Hezkuntza Programak Go Gasteiz Kulturarekin elkarlanean aritu dira ‘ZureaGo’ atalerako podcast berri honetan. Ivea Omoroghomwan, Ainhoa García eta Sondes Achhab gazteek Ainara Unanue aktore, dantzari, koreografo eta irakaslea elkarrizketatu dute. Haiekin batera Ainararen alderdi artistikoak eta Paraiso Antzokian egiten duen lana ezagutzen dugu.