




Umorearen eta bere ahalmen sortzailearen inguruko oso podcast dibertigarri batekin gatozkizue (ezin liteke bestela izan). Aitor Vinagret sortzaile eta aktoreak zuzenduta, arte eszenikoetako eta komediako hiru aditu ditu alboan: Ane Gebara, Josune Velez de Mendizabal eta Javier Fernandez, “Jabitxin”. Galdera azkarrak, anekdota pertsonalak, umore handia, gomendioak eta saihestu ezin diren barreak.