Asier, Samu, Hugo, Hector, Mikel eta Enekok osatzen dute reggae eta funketik gertu dagoen baina hainbat musika estilotan inspiratuta dagoen musika proiektu hau. Institutua ia amaituta, faltan botatzen dute arteen presentzia ikastetxeetan, alegia, diziplina artistiko desberdinak ezagutzeko aukera gehiago ikasgelan; funtseskoa deritzote gero konfiantza osoz publiko bihurtu ahal izateko.
“Kulturan parte hartzeko, honen ezagutza izatea behar dugu gazteok”
Stilt Taldeari zuzeneko elkarrizketa.