Natalia Ros Bartzelonan bizi den ilustratzaile eta printmaker gasteiztarra da. PRINT IS NOT DEAD! da bere marka txikia eta bere proiektu handia. Linograbatuaren / blockprinting-aren teknika lantzen du, eskuzko estanpazioaren bidez. Batez ere paperean estanpatzen du, jatorrizko lanak eta serie oso mugatuak sortuz, bai eta ehungintzan ere, metroko oihalak, mahai-zapien bildumak, esku-poltsak eta kamisetetan estanpazioak eginez.
Eskuzko lana, ekoizpen txikiak, iraunkortasuna eta tokiko merkataritza defendatzen ditu. Naturak inspiratzen du, batez ere itsasoak ezkutatzen duen guztiak.
Natalia eta bere lanarekin Gabonak zoriondu nahi dizkizuegu Go Gasteiz Kulturan egunero gurekin egoten zareten guztioi. “Zaindu zaitez eta zaindu zure ingurua!“