SAKONEAN“Ispiluan ikusi gabe lan egiteak gorputz-kontzientzia handiagoa izaten laguntzen dit”

“Ispiluan ikusi gabe lan egiteak gorputz-kontzientzia handiagoa izaten laguntzen dit”

Carolina Prieto Jose Uruñuela kontserbatorioko ikaslea da, eta gainerako ikaskideek bezala, dantza ikasteko modu berri batera egokitu behar izan du. Go Gasteiz Kulturak berarekin eta Ainhoa Arenaza ikastetxeko zuzendariarekin hitz egin du.

Carolina Prieto, José Uruñuela Udal Dantza Kontserbatorioaren ikaslea.

José Uruñuela Udal Dantza Kontserbatorioak (CMDJU) 30 urte baino gehiago daramatza etorkizuneko profesionalak dantza klasikoaren espezialitateko Oinarrizko Irakaskuntza eta Irakaskuntza Profesionaleko ikasketa arautuen bidez prestatzen. Vascongadas Enparantzako eraikina, normalean, haur, gazte, irakasle eta familien joan-etorriak inguratzen du, hauen seme-alabek beren pasioaz, dantzaz, gozatzeko aukera izan dezaten. Baina musikak, tarima gaineko oinen hotsak eta korridoreetako barreak bi hilabete baino gehiago dira desagertu zirela.

 CMDJU, martxoaren erdialdetik, online irakaskuntza-prozesu korapilatsu batean murgilduta dago, aurrez aurreko eskolak bertan behera geratu direlako, COVID-19aren krisiaren ondorioz. Zaila da dantza etxetik egitea, etxe gehienek duten espazio-mugaren ondorioz, eta, gainera, erronka teknologikoa dira ikastetxeentzat. “Gehien kostatu zaiguna plataforma eta aplikazio digitalekin eguneratzea izan da, eta komunikazio-kanal eraginkorrak sortzea, familia guztiei proposatzen genuena jakinarazteko”, azaldu du Ainhoa Arenaza kontserbatorioko zuzendariak.

Kontserbatorioko ikasleen emanaldia Printzipal Antzokian./Endika Portillo

 Zentroa eskolak online ematen ari da kontserbatorioaren eskaintza osatzen duten 16 ikasturteetarako, 5 eta 21 urte bitartekoentzat. Alarma egoeraren hasieratik, etxean praktikatzeko eskola eta konpainia nazionalen eta nazioartekoen dantza-bideoak, anatomia eta elikadura ikasgaietarako ikasteko materiala, lanak eta tutorialak, irakasleek argitaratutako bideoak, dantza, stretching eta pilates edukiekin, besteak beste, eskaini ditu. Gainera, tutoreek ikasleei zuzendutako bideokonferentziak eskaintzen dituzte, egindako lanaren jarraipena egiteko.

Krisiaren ondorioz, gainera, ikasturte honetarako jada itxita zituzten hainbat emanaldi eta kolaborazio bertan behera utzi behar izan dituzte, hala nola, Kaldearten parte hartzea, Dantzertiko ikasleekin praktika eszenikoen jardunaldietan izandako lankidetza, edo Vital Kutxak Araban zehar antolatzen dituen hainbat ikuskizunetan egindako jarduna. 

Aurrera jarraitzeko berrasmatu

“Gure burua berrasmatu eta egoera berrira egokitu besterik ez gara egin. Teknologia berrietan eta plataforma digitaletan prestakuntza berezia egin behar izan dugu eskola-aldiarekin jarraitzeko, eta hori izan da gure lehentasuna “, dio Ainhoak.

Ikastetxeko irakasleak ere harremanetan egon dira familiekin, etxean online eskoletan parte hartzeko zailtasunak ote zeuden identifikatzeko. Konektatu ezin ziren kasuetan, kontserbatorioak material didaktikoa eman die: eskola aurregrabatuak, ariketak etxetik egiteko taulak eta ikasgelan ikasitako ariketak finkatzeko lurreko lan anitza.

Kontserbatorioko ikasleak beren txandaren zain eszenara ateratzeko./Endika Portillo

Zuzendariak azaldu duenez, lehenengo online klaseak “zailak izan ziren. Haurren gorputz osoa ez zen ikusten. Klaserik jendetsuenetan zarata handia entzuten zen, eta zuzenean jotzen duten pianojoleak atzerapen apur batekin entzuten ziren”. Dena den, egunetik egunera euren trebetasun teknologikoak hobetzen joan dira, eta klaseak hobetzeko baliabideak ikasten. 

Beren burua berrasmatu behar izan duten arren, ikasketa planeko ikasgai guztiak emateko aukera izan dute. “Paso a dos” (bi pertsonak batera egina) eta “errepertorio klasikoa” irakasgaiak, bariazioak gauzatzeko leku handia behar dutenak, ikasmaterial didaktikoarekin (eskolak eta hainbat balleten grabazioak) eman dituzte, ikasleek koreografiak etxetik ikas ditzaten. 

Gainera, azken ikasturteetako ikasleek bideodantzarako materiala sortu dute euren sormena lantzeko asmoztan, eta Ainhoaren arabera, hori “oso interesgarria izaten ari da eta ikasgaia beste modu batera begiratzen laguntzen die”. 

 “Erabateko aldaketa” ikasleentzat

Carolina Prieto da Lanbide Irakaskuntzako azken mailako ikasle horietako bat. Dantza ikasketak Batxilergoko 2. mailakoekin uztartzen ditu. Bere egunerokotasunera ohituta, konfinamendua “erabateko aldaketa” izan da berarentzat. Hasieran geldialdi hori bere burua  antolatzeko “aukera” gisa hartu zuela aitortu du. Egunak aurrera joan ahala, egoera luzatzen joan zen, eta, dioenez, “Borondate handia behar da, eta etxean diziplina bat markatu behar duzu dena aurrera atera ahal izateko. Hori da gehien kostatu zaidana”. 

Carolina Prietok bere etxean dantzatzen du online klaseetan.

Carolinak kontserbatorioko espazio zabalak aldatu ditu bere etxeko egongelatik, bere burua begiratzen zuen ispilua, dantzarien mugimenduak zuzentzeko webcam batengatik. Dagoeneko ez du bere irakaslearen berotasuna sentitzen eta klasean zuen zuzeneko musika bozgorailu batzuen bidez entzun behar izaten du. “Hasieran oso frustragarria izan zen, baina orain hobeto nago. Lan desberdin gisa hartu behar da “, kontatzen du. 

Etxetik gauza bera ezin dela ikasi dioen arren, egoerari alde positibo bat atera ahal izan dio. “Orain askoz gehiago baloratzen ditut espazioa, kontserbatorioko instalazioak, irakaslea entzun ahal izatea eta aldi berean musika. Ispiluan ikusi gabe lan egiteak gorputz-kontzientzia handiagoa izaten laguntzen dit. Nire borondatearen indarraz ohartu naiz “, adierazi du. 

Dantza eta batxilergoko ikasketak uztartu ahal izateko behar duen borondate eta diziplina indar bat. Hilabete eskas barru Selektibitatea eta dantzako goi-mailako ikasketekin jarraitu ahal izateko gainditu beharko dituen hainbat sarbide-proba izango ditu aurrez aurre. Urduri dagoela dio, ez baitaki kontserbatoriora joan ahal izango den, irakaslearekin batera sarrera-probak prestatu ahal izateko.

Carolina Prietok online klaseekin jarraitu du konfinamenduan.

“Oso une zailean nago. Aldi berean bi karrera egiten ariko banintz bezala da, oso zorrotza da eta ez da baloratzen. Gazteek artearen aldeko apustua egin nahi izatea eta karrera artistiko bat ikastea sustatu behar da. Ez dira jabetzen horrek dakarren ahalegin guztiaz “, dio.

Carolina baino lehen kontserbatorioko ikasle izan diren pertsona asko jada izen handiko konpainietan ari dira lanean, Estatuan zein Europan. Uneotan, bi dantzari ari dira Dantza Konpainia Nazionalean lanean, eta hainbat ikaslek Stturgart Balleten, Texas Balleten edo Hessisches Staatsballetten dantzatzen dute, besteak beste.

Dantza herritarrengana hurbiltzea

Kontserbatorioak urtero ehunka ikasle biltzen dituen arren, Ainhoa Arenazak uste du “dantza herritarrengana hurbiltzeko lana” egin behar dela, “publiko guztien eskura dauden ikuskizunak prestatuz eta eskainiz”. Gaineratu duenez, “Dantzako formakuntza eskuragarria izan behar du guztientzat, ez zerbait elitista familia dirudunentzat”. Horretarako, beharrezkotzat jotzen du hezkuntza-programetan inbertitzea, dantza ikastetxeetara eramatea eta ekitaldi pedagogikoak antolatzea, “Europako beste herrialde batzuetan dauden bezala dantza klasikoa mutilengan normalizatzeko programak sortzea, eta horrela estereotipoekin amaitzea”.

Kontserbatorioko ikasleen emanaldia Printzipal Antzokian./Endika Portillo

Dantzan interesa duten haur eta gazteek ekainaren 5a baino lehen egin dezakete matrikula Jose Uruñuela Udal Dantza Kontserbatorioan. Ikasketa arautuak eskaintzen ditu, Dantza Klasikoaren espezialitatean Oinarrizko Irakaskuntzak eta Irakaskuntza Profesionalak emanez. Euskadin horrelako irakaskuntzak ematen dituen zentro ofizial bakarra da. Kontserbatorioko hezkuntza-eskaintza, arautu gabeko ikasketa ildo batekin osatzen da, 5 eta 6 urtetik aurrerako ‘kontaktu’ ikastaroen eta 7 urteko haurrentzako ‘Predanza’ ikastaroen bidez eskaintzen dena.

Zuzendaritza taldea eta irakaslegoa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren argibideen zain daude, datorren ikasturteari begira jarrita. “Dantza klaseak proposatutako ratioetara egokitu beharko ditugu, eta hala gertatzen bada, bikoiztu egin beharko dira”, dio Ainhoak. “Kontserbatorioan zerbitzurik onena eskaintzeko lan egiten dugu, berrikuntza pedagogikoan programen aldeko apustua eginez, aldaketaren eragileak izateko”.

Esta web utiliza Cookies propias y de terceros para ofrecerte una mejor experiencia y servicio. Si continúas navegando, aceptas el uso que hacemos de ellas. Puedes cambiar la configuración de cookies en cualquier momento.<BR> Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu esperientzia eta zerbitzu hobea eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horiek erabiltzea onartzen duzu. Konfigurazioa aldatu nahi baduzu, hurrengo linkaren bitartez egin dezajezu. Cookien politika ikusi Ver política de Cookies / Cookien politika ikusi

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar