SORTZAILEAKIratxe eta Klaas, moldeak hausten dituen Euskadi-Holanda konexioa

Iratxe eta Klaas, moldeak hausten dituen Euskadi-Holanda konexioa

Artista bisualen bikotea ezagutu dugu, "gauzak ikusteko modua aldatzeko kontraesanetan eragitea" bilatzen dutenak

Iratxe Jaio (Markina-Xemein, 1976) eta Klaas Van Gorkum (Delft, Holanda, 1975) 2001az geroztik elkarrekin lan egiten dute bideoak, argitalpenak eta instalazioak sortuz. Eskulanekin eta sormen prozesuekin harreman handia izan bazuen ere, Iratxe ez zen konturatu artista izan nahi zuela, Arte Ederren karrera amaitu eta Holandara joan zen arte. Klaas-i, bestalde, bere familiak artearekiko harreman berezirik izan gabe, heldu gisa piztu zitzaion mundu honekiko grina.

Tandemean lan egin zuten lehen aldian 25 urte inguru zituzten. Garai hartan, margolari gisa trebatua bazegoen ere, Iratxe bideoarekin esperimentatzen hasi zen, ordurako Klaas-en lan-tresna ohikoa. Une horretan, Rotterdameko Udalak hainbat artista gonbidatu zituen udaletxearen bulegoetan hilabetez lan artistiko bat gauzatzeko; deialdi honetatik abiatuta Iratxe eta Klaas-ek proiektu bat elkarrekin egitea erabaki zuten.

Lehen aldi horretatik 18 urte igaro dira jada, eta, denbora horretan, bere lanak ikusi ahal izan dira Joey Ramone Galerian (Rotterdam, Holanda), ADN Platform-en (Bartzelona), FRAC-Aquitaine-n (Bartzelona, Frantzia), MUSAC-en (Leon) eta Montehermoson (Gasteiz), besteak beste. Halaber, erakusketa kolektiboetan parte hartu dute San Telmo Museoan (Donostia), TENT Center for Contemporary-n (Rotterdam, Holanda) eta Fabra i Coats Centre d ‘Art Contemporani-n (Bartzelona). Euren praktika artistikoaz gain, artearen eta politikaren arteko harremanari buruzko artikulu ugari idatzi dituzte.

Iratxe eta Klaas-ek ukatu egiten dute euren proiektuekin eztabaida eta liskarra bilatzea, baina artistek “gizartearen inguruan errol kritikoa” izan behar dutela azaldu dute. Klaas-ek dio “kontraesanak azpimarratzea” gustatzen zaiela gauzak ikusteko modua aldatzeko.

Gaur egun, bikote artistiko hau bere hurrengo proiektuan murgilduta dago, ‘De palos y piedras’, Urbinan (Araba) zegoen monolito bat berreraikitzeko. Harriak, Gerra Zibilean hildako hiru soldadu nazien izenak zizelkatuta zituen, eta harria azaleratu zutenetik haren gainazala gastatzen joan zen jasan zituen suntsipen-saiakeren eta pintaden ondorioz. “Gizartean gertatu diren aldaketak jaso dituen azalera porotsu bat bezala funtzionatu du”, azaldu du Iratxek. Duela hilabete batzuk, Iratxe eta Klaas-ek monolito horren molde bat atera zuten eta handik egun batzuetara harria desagertu egin zen. Orain, memorialaren berreraikuntzarekin batera, Jaio eta Van Gorkum-ek geologi eraldaketa-prozesu motelaren eta giza gatazkaren historiaren arteko erlazio bat ezarri nahi dute, harri hau guzti horren lekuko izan baita.

Esta web utiliza Cookies propias y de terceros para ofrecerte una mejor experiencia y servicio. Si continúas navegando, aceptas el uso que hacemos de ellas. Puedes cambiar la configuración de cookies en cualquier momento.<BR> Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu esperientzia eta zerbitzu hobea eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horiek erabiltzea onartzen duzu. Konfigurazioa aldatu nahi baduzu, hurrengo linkaren bitartez egin dezajezu. Cookien politika ikusi Ver política de Cookies / Cookien politika ikusi

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar