FORMATUAKERREPORTAIAK“Estatuan bakarra den kontzertu pedagogikoen programa dugu”

“Estatuan bakarra den kontzertu pedagogikoen programa dugu”

Jada ezagunak diren ekitaldiez eta kontzertuez harago, Gasteizko Udal Musika Bandako kideek ehun bat jardueratan parte hartzen dute urtean; ekintza sozialak, pedagogikoak, musika zabaltzekoak... Bandarena laugarren horma apurtzea bilatzen duen proiektua da

Udal Bandak adineko pertsonak hartzen ditu Musiketxean, eta bertan kontzertu txiki bat eskaintzen die./Yone Estivariz

Musika izan da beti elementu nagusietako bat Gasteizko ekitaldi eta ospakizun guztietan. 1894 urtea zen Odon de Apraiz orduko alkateak 48 lagunek osatutako lehenengo Udal Musika Banda sortzea onartu zuenean. Aurkezpen ofizialaz gozatzeko zain egon behar izan zuten gasteiztarrak, ordea. 1895eko otsailera arte ez zuen bandak lehen aldiz jo udaletxeko harrera-aretoan.

Udal Musika Banda. Zuzendaria: José Escoriaza. 1916 aldera. / E. Guinea. AMVG

Hala ere, jaio eta 11 urtera, arazo ekonomikoek taldea aztoratzen hasi ziren, eta Bilboko banden lehiaketan lehen saria lortu berria zuen arren, desagertu egin zen. Hori dela eta, Udalak musika-talde militarrak kontratatu behar izan zituen Plaza Berrian eta Floridan jaiegunak girotzeko, desagertutako bandaren kontzertu dibertigarrien aldeko pertsona asko baitzeuden. 

Baina Gasteizek bere musika-talde propioa behar izaten jarraitzen zuen, eta 1916an Jai Batzordeko presidenteak Udal Banda berria sortzea bultzatu zuen. Udalak 13.750 pezeta bideratu zituen 32 musikariak, zuzendaritza eta zuzendariordea kontratatzeko. Ordutik mende bat baino gehiago igaro da, 6 zuzendari eta ehundaka musikari ere bai, eta taldeak hiriko ekitaldi kultural eta sozial garrantzitsuenetan parte hartzen jarraitzen du. 

Banda Andra Mari Zuriaren jaietan. /V.G

Gaur egun, 31 kide ditu elkarteak, eta horietatik heren bat emakumeak dira. “Emakumeen presentzia handiena duen taldea da estatuan, ehunekotan“, dio Iratxe Loma Bandako teknikariak. Iker Olazabal zuzendari ondokoaren esku dago gaur egun batuta. Hilario Extremiana, 20 urte baino gehiagoz taldearen zuzendari izandakoa, joan den azaroaren 20an agur esan zion bere ardurari Principal Antzokian egin zen ‘Oroitzapenak/Recuerdos’ kontzertuan.

Hilario Extremianari agurra kontzertua. / Udan Banda

Izan ere, Udal Musika Bandak oso agenda estua du. Andre Maria Zuriaren jaietan eta eguberrietan egiten dituen emanaldi ezagunei “aire zabaleko musika” zikloa, “Abonamendu denboraldia Principal Antzokian” eta Araba osoan egiten dituzten emanaldiak gehitu behar zaizkie. Baina lana ez da hor amaitzen, izan ere, taldearen helburuetako bat hiriko haur guztiek euren musika zuzenean ezagutu eta gozatzea da. Horretarako, Udal Bandak, Hezkuntza Sailarekin batera, urtean zehar kontzertu pedagogikoak antolatzen ditu hiriko ikastetxe guztietako Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzenduta. “Musika adierazpena. Notak eskolan” programara urtero ikastetxe publikoetako, itunpeko ikastetxeetako eta hezkuntza bereziko 10.000 ikasle inguru joaten dira.”Programa bakarra da Espainian“, adierazi du Iratxek, “Beste erkidego batzuetako zuzendari eta musikariekin hitz egiten dudanean txunditurik gelditzen dira ekimenarekin, eta gogoratu dezagun duela 20 urte hasi zela. Egia esan, Gasteizko haurrak oso zorionekoak dira zuzeneko musikaz gozatu ahal izateagatik, eta gu horren parte izateagatik”.

Ikasleek Udal Bandaren kontzertu pedagogikoetako batekin gozatzen dute./ Yone Estivariz

Jesus Guridi Musika Kontserbatorioan edo Udal Antzoki Sarean egiten den jarduerara Lehen Hezkuntzako 4. mailatik DBHko 3. mailara bitarteko ikasleak joaten dira. Zuzeneko musikarekin ikasi eta gozatzea eta kontzertuetan entzuteko, arreta jartzeko eta errespetatzeko ohiturak hartzea dira lortu nahi diren helburuak. “Ikusleen adinaren arabera aldatzen dira funtzioak. 5. mailarako zine musika jotzen dugu, DBHko 3. mailarako jazza edo EPOko 4. mailarako jai musika”, azaldu du Iker Olazabalek. “Programa honengatik ez balitz, ikasle asko ez lirateke inoiz horrelako kontzertu batera joango. Hazten ikusten dituzu, eta musikarekiko interesarekin jarraitzen dute denbora aurrera joan ahala. Jarduera horri oso modu positiboan erantzuten diote. Izan ere, musikara hurbiltzeaz gain, mundua beste ikuspegi batetik ikusten ikasten dute”.

Bandaren musikariak kontzertu pedagogiko batean. / Yone Estivariz

Hiriko Adinekoen Zerbitzuarekin ere elkarlanean aritzen da Udal Banda. 2017. urteaz geroztik, Musiketxeko ateak ireki dituzte Adinekoen Zentro Soziokulturaletako, Hirugarren Adinekoen Egoitzetako eta zainpeko etxebizitzen erabiltzaileei harrera egiteko. Emanaldi bakoitzera joaten diren adinekoek kontzertua lehenengo ilaratik gozatzeko aukera izaten dute. Giro lasai eta hurbilean, bandak bere musika tresnen onena eskaintzen du, eta beste kontzertu guztietan bezala, ikusleen gustuekin bat datorren errepertorio bat aukeratzen dute. Zuzendari ondokoak obren interpretazioarekin batera azalpen laburrak ematen ditu, piezak erakargarriagoak eta ulergarriagoak izan daitezen.

Adinekoak musikarien ondoan esertzen dira. / Yone Estivariz

Edozein gaixotasunaren aurka borrokatzeko funtsezkoa da musika“, dio Olazabalek. “30 bat laguneko taldeak jasotzen ditugu, beraien gaztaroko kantuak jotzen ditugu, eta hunkitu egiten dira. Nota bakoitza oroitzapen bat da. Topaketa oso politak dira, aldi berean pedagogikoak “. Bisitarietako batek ematen dio kontzertuari amaiera, zuzendariaren eskutik batuta hartu eta banda zuzentzeko ardura hartuta.

Urtean ia ehun jarduera, astelehenetik ostegunera arteko entseguak eta ostiral, larunbat eta igandeetarako programatutako emanaldiak… Udal Bandak bere DNAn txertatua du kolektibo anitzekin elkarlanean aritzeko grina. Esperientzia berrien etengabeko bilaketa horretan, Banda Arabako Autismo Elkarteraino iritsi zen, eta, Música, Arte y Proceso Institutuarekin batera, “Creando y recreando a Peter Pan” proiektua sortu zuen erabiltzaileentzat. “Autismoaren espektroko desoreka duten 11 lagunekin eta 4 musikoterapeutarekin lan egin genuen, ondoren Principal Antzokian eskaini genuen ikuskizun musikal batean. 8 hilabeteko lan gogorra izan zen, esperientzia paregabea guretzat, oztopo sozialak apurtzen laguntzen duena”, azaldu du zuzendari ondokoak.

Banda eta Arabako Autismoaren kideak entseatzen. VG

Udal Musika Banda musika hedatzen eta dozenaka proiektu sozial eta pedagogikoekin jarraituko du ikasturte berri honetan zehar. Hurrengo kontzertua, ‘Ensueño y tormento’, abenduaren 11n izango da, Principal Antzokian, Jordi Navarroren zuzendaritzapean, Espainiako Orkestra Nazionalean egindako lanaren bermea duena. “Datorren urtean sorpresa berriak izango dira, baina oraingoz ezin dugu ezer aurreratu”, iragartzen du Iker Olazabalek. Adi egongo gara.

Esta web utiliza Cookies propias y de terceros para ofrecerte una mejor experiencia y servicio. Si continúas navegando, aceptas el uso que hacemos de ellas. Puedes cambiar la configuración de cookies en cualquier momento.<BR> Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu esperientzia eta zerbitzu hobea eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horiek erabiltzea onartzen duzu. Konfigurazioa aldatu nahi baduzu, hurrengo linkaren bitartez egin dezajezu. Cookien politika ikusi Ver política de Cookies / Cookien politika ikusi

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar