SAKONEAN“Kulturak konfinamendu garaian salbatu gaitu, baina jendeak edukiagatik ordaintzen ez badu, artistak...

“Kulturak konfinamendu garaian salbatu gaitu, baina jendeak edukiagatik ordaintzen ez badu, artistak desagertu egingo dira”

Childrain gasteiztarrak dira nazioartean proiekzio handiena duten metal taldeetako bat. Osasun krisiaren ondorioz, dozenaka kontzertu bertan behera utzi behar izan dituzte. Go Gasteiz Kulturak haiekin hitz egin du, haien egoeraren berri izateko

Jaialdiak, Europako birak eta boloak herrialde osoan zehar. Hori zen Childrain talde gasteiztarraren plana datozen hilabeteetarako. 2019. urtearen hasieran kaleratu zuten laugarren diskoa, ‘The Silver Ghost’, eta, beraz, 2020. urte honetan birak eta zuzeneko emanaldiak egitera bideratuta zegoen. COVID-19aren krisiaren ondorioz, dena geldirik geratu da, eta oraindik hilabete batzuk beharko dira agertoki batera igotzeko.

Musikaren industriak, gehienbat autonomoek eta enpresa txikiek osatua, 300.000 pertsona baino gehiago enplegatzen ditu Estatuan. Martxotik irailera bitartean 559 milioi euro baino gehiagoko galerak espero dira zuzeneko musikaren sektorean.

Iñigok, Ikerrek, Alvarok, Julenek eta Mikelek euren ibilbide musikala eta taldeaz kanpoko lanak uztartzen dituzte, baina “musikaren aldeko apustua egin duten pertsonak pikutara joan daitezke, hilabeteak egongo baitira euro bakar bat ere jaso gabe”.

Lehenik eta behin, jakin nahi genuke nola bizitzen ari zareten COVID-19aren krisi hau Childrainen.

Egoera onartu dugu. Hainbat kontzertu bertan behera utzi dizkigute, beste batzuk atzeratu egin dira eta aurreikusita genituen Europako birak gelditu egin dira, hori baita gehien gogaitzen gaituena. Iaz disko berria atera genuen, eta, estrategikoki, aurten bira egitera bideratuta zegoen, baina negoziazio guztiak eta Europan zehar jotzeko prozesu guztia izoztuta geratu da.

Zenbat kontzertu utzi behar izan dituzue bertan behera?

Zaila da kalkulatzea, negoziazio asko genituelako esku artean. Apirila eta maiatza bitartean Europako bira bat egingo genuen, hori gutxi gorabehera 20 kontzertu dira. Baina kontuan hartu behar da uda aurreko hilabete hauetan bolo asko ixten direla, eta aurten hori guztia geldirik geratu dela. Gainera, urrira arte atzeratutako 4 kontzertu ditugu, eta horiek edukiera osoarekin egin ahal izatea espero dugu. Gurea bezalako talde batek ezin du aretoaren %50erako bakarrik jo. Sarreraren prezioaz eta saltzen dugun merchandisingaz bizi gara, eta ez da gauza bera 300 lagunentzat jotzea edo 150 lagunentzat egitea.

Nola planteatzen duzue etorkizuna arlo profesionalean, behin hori amaituta? Noiz igoko zarete berriro agertoki batera?

Urriaren 3an aire zabaleko jaialdi bat dugu. Kasu honetan ez dugu erabakitzeko ahalmenik, kontratatutako taldea garelako; beraz, jaialdiak aurrera jarraitzen badu, guk ere bai. Data horretatik aurrera, berriro hasiko da gure ohiko jarduera. Izan ere, hilabete horretan bertan beste 3 saio ditugu, eta denak printzipioz aurrera darraite. Abenduan kanpora ateratzea nahiko genuke; ikusiko dugu nola eboluzionatzen duen honek guztiak.

Bizitzen ari garen honek guztiak badu alde positiboren bat zuentzat?

Egoera honetatik zerbait ona ateratzen saiatu gara. Gure kasuan, gai berriak osatzeko eta ikus-entzunezko edukia sortzeko aprobetxatzen ari gara.

Talde zareten aldetik, entseguekin jarraitu beharko zenuten etorkizuneko kontzertuei begira. Nola antolatu zarete horretarako? Nola egin duzue lan?

Konfinamenduaren aurretik Europako bira batetik iritsi berriak ginen, eta atseden pixka bat nahi genuen. Talde lanari apirilean berriro ekiteko asmoa genuen, udako kanpaina osoa prestatzeko, baina justu konfinamenduak harrapatu gintuen. Ezin izan gara elkartu jotzeko, ezta online saiakerarik egin ere, baina bakoitza bere etxean egon da jotzen, konposatzen, bideoak sortzen edo online klaseak hartzen. Horixe da, azken batean, elkarrekin ez gauden guztietan egiten duguna.

Konfinamenduak balio izan dizue ideia berriak garatzeko, edo egoera horretan ezinezkoa izan zaizue sortzea?

Uste dut jendeak pentsatzen duela pandemia baten erdian egonagatik, eta egiten dugun musika kontuan hartuta, egoera normal batean baino zerbait artistikoki indartsuagoa aterako dugula. Nik ez dut horrela ikusten. Uste dut bakoitzak duen denboraren arabarekoa dela hori. Pandemiak ideiak eman diezazkidake, baina apokaliptikoak ere ez dira. Netflix ikusteko eskatu didate, ez gerra batean borroka egiteko. Zentzu horretan, ez dut sumatzen beste une batean izan dezakedanaz haraindiko inspiraziorik, ez eta giza arrazak haserratzen nauenaz haragokorik ere. Sumatu duguna da askoz denbora gehiago izan dugula, eta denbora duzunean eta zure pasioa bat denean, denbora hori zure pasioari eskaintzen diozu. Ideia berriak ditugu, baina ez dira pandemiatik eratortzen, baizik eta denbora edukitzetik eta gustuko duzun horretan aritzetik.

Oro har, musikaren industria da kaltetuenetako bat, alderdi soziala, besteekin partekatzea, oso garrantzitsua baita berarentzat. Talde asko bidean geratuko direla uste duzue?

Bai, musikaren industria berez oso izorratua badago, egoera honekin guztiarekin, askoz gehiago. Jende askok dena musikaren alde egin du bere lanak utzita, eta 5-6 hilabetez zero diru sarrera izango dituzte; jende hori pikutara joan daiteke. Gogoratu behar da mainstream musikari baten diru sarreren %80 kontzertuetatik datozela, eta, egun, diru sarrera horiek zero direla. Banda lagunak crowdfunding egiten ari dira aurrera atera ahal izateko, eta beste batzuek autonomoen laguntza eskatu behar izan dute. Uste dut talde asko desanimatuko direla, eta ez dutela aurrera egiteko gogorik izango.

Eta kontzertu-aretoei dagokienez, eragina izango dutela uste duzu?

Uste dut hemen ere sarraski nahiko garrantzitsua izango dela. Zein areto mota den eta erakundeek emandako laguntzen araberakoa izango da. Enpresa bat da jakina, eta, beraz, hilabete batzuetan hutsean jasateko duen ahalmenaren araberakoa izango da. Areto batzuk zorrez leporaino daude eta kontzertuengatik egiten dute aurrera; beraz, “lehorte” hilabete hauek ezin gaindituta pertsiana itxi beharko dute.

Edozein ekoizpen-sektorerentzako une zail hauetan, eta are gehiago kulturaren sektorearentzako, erakundeen aldetik zerbait faltan bota duzue? Zuen ustez, ba al dago sektoreari oro har eta musikari bereziki laguntzeko modu espezifikorik?

Talde gisa daramatzagun urte guztietan, Chidrainek ez du inoiz erakundeen aldetik inolako laguntzarik jaso, ez gara existitzen haientzat, eta hori Europan zehar biraka ari garen banda bat garela. Kulturan inbertitzen den dirua beti berdinek eramaten dutela uste dut. Hala ere, pentsatu nahi dut areto edo kolektibo jakin batzuek diru laguntzaren bat jaso ahal izango dutela egoera honetatik atera ahal izateko; horixe espero dut, eta sinetsi nahi dut.

Metaleko talde bezala, askotan saiatu gara horietara sartzen, baina inoiz ez digute eman, dela burokratikoki paperen bat falta delako, dela besterik gabe beste batzuei eman zaizkielako.

Konfinamenduan zehar kultur eskaintza ugari eskuratu ahal izan da doan. Online museoak, antzezlanak, deskargatzeko liburuak, kontzertuak ematen dituzten musikariak eta abar. Iruditzen zaizue kultura doan eskaini izanak lagundu duela pertsona gehiagok eskuratu ahal izan dezaten, ala, aitzitik, balioa kendu diola uste duzue?

Tamalez, eta duela zenbait urtetik hona, jendeak uste du kultura doakoa dela eta doan gozatzeko eskubidea dutela. Hori oso lotuta dago herri honekin, pikareskaren kulturarekin. Gainera, jendeak ez du ulertzen (edo bai ulertzen du, baina berdin zaio) ordaintzen ez baduzu, hainbeste gustatzen zaizun artista horrek ez duela antzeztuko.

Konturatu behar dugu konfinamendu garaian kultura izan dela salbatu gaituena, baina eskua eman eta besoa hartzen dizute. Horregatik ari da hiltzen kultura. Talde, artista eta sortzaile askok eroso bizi beharko lukete proiekzio handia dutelako eta jarraitzaile asko dituztelako, baina jendeak erantzuten ez badu eta diskoak erosten ez baditu edo filmak ikusteagatik ordaintzen ez badu, artistek lan egiteari utziko diote.

Konfinamenduan zehar edukiak doan emateko asmoa ona izan da, baina sortzaileek feedback bat espero dute, publikoaren aldetik erantzun bat; inork ez du sortzen edukirik doan, artearekiko maitasunagatik, jendea entretenitzeko eta gero bakarrik utz zaitzaten. Eduki artistikoak ordaindu behar direlako ideia benetan azpimarratzea gustatuko litzaidake.

Konfinamenduan zehar nahiko aktibo egon zarete sare sozialetan; zer ekarpen egin dizuete egun hauetan sareek? Zein izan da zuen publikoaren erantzuna?

Sare sozialak zure jarraitzaileekin elkarreragiteko bitartekoa dira, eta guk ulertzen dugu garai honetarako beharrezkoa den zerbait dela. Hain idolatratuak ditugun artista horiek gertuagotik ezagutzen laguntzen dute, baina sareekin konturatzen gara gu bezalako pertsonak direla.

Pandemia nagusi izan den hilabete hauetan gure edukia sareetan egokitu dugu, eta jendea gure bizitzetan eta gure etxeetan gehiago sartzen utzi dugu. Normalean, taldearen promozio gisa erabiltzen ditugu, baina alderdi hurbilago bat eman nahi izan diogu, alde korporatibo hori alde batera utzi eta gure jarraitzaileei irribarre bat ateratzen saiatuz.

Herrialde honetan metalak duen banda garrantzitsuenetako bat zarete; nolakoa da musika estilo horren eszena, bai Gasteizen, bai Euskadin?

Ez dago eszenarik, zuzenean. Espainian bi asteko bira bat egin nahi baduzu, Europan zehar egiten ditugunak bezala, ezinezkoa da, ostiral eta larunbatetan bakarrik funtzionatuko duzulako. Hori guri gertatzen zaigu, baita nazioarteko taldeei ere; astearte batean datoz Jimmy Jazzera, eta ez doa inor haiek ikustera. Arazoa da asteburuan dena oso kulturalizatuta dagoela.

Kalitate handia duten hainbat talde daude Gasteizen. SA, zalantzarik gabe, metal-hardcorearen talde adierazgarrienetako bat da estatu mailan, eta, nik dakidala, ostiral eta larunbatetan bakarrik jotzen dute. Horrek ikusarazten dizu dagoen eszena. Europan zehar biratzean konturatu gara beste herrialde batzuk oso aurretik dabiltzala. Edozein asteartetan jo dugu mila lagunen aurrean.

Maila ekonomikoan, musikatik bizitzea lortzen duzue, ala egoerak taldearekin zerikusirik ez duen aparteko lan bat izatera behartzen zaituztete?

Kontzertuak eta gure lana uztartzen ditugu; izan ere, lehen esan dudan bezala, gure zuzenekoak asteburuetan bakarrik izaten dira, eta, beraz, ez dugu aurkitzen horiek utzi behar izateko benetako arrazoirik. Gure asmoa da bira europarretara gehiago bideratzea, hori baita musikatik bakarrik bizitzeko modu bakarra. 20 eguneko bira egiten badugu eta 20 egunetan katxea kobratzen badugu, diru horrek hurrengo birara arte bizitzeko ematen digu. Hori da gure estiloko banden bizimodu erreala: biratu, biratu eta biratu.

Espainian ezin zara honetatik bizi, non eta ez duzun sekulako katxea, eta metala bezalako genero txiki batean, oso konplikatua da. Aukeratu ahal izateko puntu bat iristen ez den bitartean, ez ditugu gure lanak utziko.

Esta web utiliza Cookies propias y de terceros para ofrecerte una mejor experiencia y servicio. Si continúas navegando, aceptas el uso que hacemos de ellas. Puedes cambiar la configuración de cookies en cualquier momento.<BR> Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu esperientzia eta zerbitzu hobea eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horiek erabiltzea onartzen duzu. Konfigurazioa aldatu nahi baduzu, hurrengo linkaren bitartez egin dezajezu. Cookien politika ikusi Ver política de Cookies / Cookien politika ikusi

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar