#GoGasteizKultura Gasteizko Udaleko Kultura Sailak bultzatutako kultur komunikazio digitalaren estrategia da; izan ere, 2018-2021 aldirako hiriko Kultura Plan Estrategikoan jasotako eskari nagusietako bati erantzun dio: kultur zabalkundea hobetzea.
Horretarako, tresna digital ezberdinak jarri dira martxan ekimen berri hau zera bihurtzen dutenak:
- Leiho eta bozgorailu bat da, eta fokua jartzen du pertsona sortzaile eta kultura-eragileetan eta gure ingurune hurbileko sorkuntzarekin lotutako espazio eta proiektuetan, beste testuinguru batzuk begi bistatik galdu gabe, betiere.
- Zubi bat, sorkuntzaren eta kulturaren eta herritarren arteko distantzia murrizten laguntzeduena.
- Herritarrentzako plataforma irekia, parte-hartzea, eztabaida demokratikoa eta kultura bateratua sustatzeko.
- Dibulgaziorako eta ezagutza sortzeko espazio bat.
Prozesuan dagoen tresna da, espazio bizia, etengabeko berrikusketan diharduena, premia, ekimen eta helburu berrietara egokitzera beti irekia. Horretarako zure laguntza nahi dugu.
Go Gasteiz Kulturari buruz gehiago jakin nahi duzu?
Bideoaren egilea: Joseba Elorza