FORMATUAKAUDIOAK«Hitzak nire sorkuntzarako motorra dira»

«Hitzak nire sorkuntzarako motorra dira»

Amaia Bono antzezlea, sortzailea eta lengoaia eszenikoen ikertzailea da; berarentzat, artea mundua begiratzeko, bertan presente izateko eta gizartea eraldatzeko bidea da.

Gasteizko El Pilar auzoko Santi, Azahara eta Camila gazteek egindako elkarrizketa honetan, bere ibilbidea, erreferenteak, zalantzak, hastapenak, sortzeko modua eta artea egunerokotasunetik bizitzeko modua ezagutuko ditugu.

Elkarrizketa hau Go Gasteiz Kulturak eta Kaleko Hezkuntzarako Udal Programak bultzatutako prozesu zabalago baten parte da. Honetan, elkarrizketatuaz gain, galderak egiten dituztenak ere adi entzuten ditugu. Eurei esker, geure buruak sorkuntzaz blai irudikatu ditzakegu.