Adriana Fariñasen argazkigintzarekiko kuriositatea bere amari esker hasi zen; izan ere, amak argazki ikastaro batean izena eman zuen, etxeko lanak egin behar zituen eta modeloa behar zuen. Egun, estudioa du Zaramaga auzoan, bezeroak ditu, obrak sortzen ditu (lehiaketa ezberdinetan saritua) eta komisariotzan ere hasi da. Irudietan fantasia sortuz gozatzen du, eta haiengana jotzen du bere bizitzan garrantzitsuak diren (eta izan diren) esperientziak partekatzeko.
«Nire bezero gehienek sareetan ezagutzen naute»
Adriana Fariñas gasteiztarra argazkilaria eta editore digitala da