Zirriborro gehiago eta distopia gutxiago

12 biztanleko Arabako herri txiki batetik, Idoia, Arantxa eta Ixiarrek "Zirriborroak eta gero" bultzatzen dute, gaur egun gure egunerokotasunaren parte diren alternatibei buruzko etorkizuneko aukeren bilduma

Idoia Zabaleta, Albaro Anta eta Iban Zaldua./Yone Estivariz

Lautadako 5. Komunitatean, armak erabat debekatuta daude. Nola gertatu da hau? Zergatik hartu zen neurri hori? Galdera horien eta beste batzuen erantzuna Iban Zalduak idatzitako ‘Bisita bat arma museora’, “Armas Eusko Label para la Guerra” plataforman oinarritutakoa, eta ‘Zirriborroak eta gero’ -k bultzatutako bigarren argitalpena

Egitasmoa Azalaren ekimena da, Arabako Lasierra herrian kokatutako sorkuntza artistikorako gunea. Premisa hau du abiapuntu: “Lurralde guztietan, gero eta pertsona, kolektibo eta erakunde gehiagok bilatzen dituzte bizi-planteamendu alternatiboak, gaur egun ditugun erronkei aurre egiteko: ekologikoak, ekonomikoak, kulturalak, sozialak eta abar. Beharrezkoa da ekimen horiek ikusaraztea, eta horretarako, hainbat egilerekin batera, narrazio espekulatiboak egiten ditugu, haietatik abiatuta”, azaldu dute Idoia Zabaleta Azalako zuzendari artistikoak eta proiektuaren arduradun den Arantxa Mendiharatek.

Idoia Zabaleta, Azalako zuzendari artistikoa. /Yone Estivariz

Prozesu guztiaren lehen urratsa izan da beste bizimodu bat proposatzen duten edo dagoeneko bizi dugun alderdiren bat salatzen duten ekimenen inbentarioa egitea. “Araban ematen ari diren alternatibetan zentratzen gara lehen bilduma honetan. Lehen erregistro bat egin dugu, baina zerrendari ekimen gehiago gehitzen jarraitzen dugu, ahalik eta zabalena izatea nahi dugulako “, dio Idoiak.

Inbentarioa eskuan dutela, idazle arabar bat gonbidatzen dute proiektuan parte hartzera. Honek, aukera horietako bat hartu eta etorkizunean kokatutako espekulazio-fabula bat idatziko du, zeinetan alternatiba hori ohikoa eta egunerokoa izango den. Zabaletak azaldu duenez, “Kontakizunak galdera honi erantzun beharko dio: zer urrats eman ziren alternatiba bat zena zabal zedin eta etorkizuna askoz hobea izateko?”.

‘Futurible’ tailerrak

Idazleari lan-tresnak emateko helburuarekin, Azalak tailer bat antolatzen du, eta bertan biltzen dira proiektuaren sustatzaileak, egilea, alternatibaren ordezkariak eta gaia interesekoa duen jende gonbidatua. Saioa garatzeko Azalak sortutako metodologiak erabiltzen dira, hala nola tronu-jokoarena, etorkizuneko guneak sortzeko pentsatua. “4.000 urtean kokatu ginen, eta etorkizunerako simulazio bat egin genuen, non ideia horiei buruzko imajinario batzuk partekatu genituen. Detonatzaile bat da, idazleak ipuina idazteko baliogarri izan dakiokeen ideiak hartzeko  mekanismo bat”, dio Idoiak. 

Idazleari lan-tresnak emateko helburuarekin egiten den ‘futurible’ tailer bat. /Azala

Iban Zalduak idatzitakoa izan ezik, 2020rako aurreikusitako beste 3 fabulak Unai Pascualen aholkularitza zientifikoa izango dute. “Laguntzaile moduko bat da, kanpotik begiratzen duena. Aukeratu dituzten alternatibetan egileak zuzentzen ditu. Parte garrantzitsua da prozesu honetan guztian”, dio Zabaletak. 

Iban Zaldua eta ‘Armas Eusko Label para la guerra’

Narrazio pilotua 2019ko martxoan argitaratu zen Katixa Agirre idazle gasteiztarraren eskutik, eta  Gasteizko Errekaleor auzo okupatu eta autogestionatuaren esperientzia zuen hizpide. 2020an beste lau album argitaratzeko asmoa du Azalak. Otsailaren 1etik aurrera eskuragarri da  hurrengoa, Iban Zaldua idazlearen narrazioa, ‘Eusko Label para la guerra’ plataforman inspiratuta.

 “Mugimendu antimilitaristarekin nolabaiteko lotura izan dut, ezagutzen nituen ‘Armas Eusko Label para la Guerra’ plataformaren nondik norakoak eta bere ekintza batzuetan parte hartu nuen. Oso gertukoa sentitzen nuen plataforma, eta nahiko naturala iruditu zitzaidan haren gainean fabulatzeko erronka onartzea”, dio sortzaile donostiarrak.

Iban Zaldua idazlea./Yone Estivariz

‘Armas Eusko Label para la Guerra’ talde antimilitaristek eta pertsona migratzaileak laguntzeko taldeek bultzatutako kanpaina da. Euskadin ekoizten diren gerra-produktuak ikusaraztea du ardatz, eta erakunde publikoek sektore horrekin duten inplikazioa salatzen du. “Hemen arma piezak egiten dira, gero Europako armadak erabiltzen dituenak, edo  gatazkan dauden herrialdeetan”, dio Albaro Antak, ekimenaren antolatzaileetako batek.

Armarik gabeko etorkizuna

Albarok espero du Ibanen ipuinak lagunduko duela jendea ohartzen Euskadin armak sortzen direla. “Konbentzituta nengoen ezezaguna zen gaia zela, baina azken urteotan gertatu diren hainbat gertaeren ondorioz, Ignancio Robles suhiltzailearen kasua kasu, inoiz baino hitzaldi gehiago ematen ari gara”, aitortzen du. “Erabat posible ikusten dut Ibanek deskribatzen duena bezalako etorkizun bat”, dio.

Zalduak, bere aldetik, etorkizun bat irudikatzeak, kasu honetan armarik gabekoa, etorkizunean bertan ondorioak dituela dio. “Nork esango zidan 80ko hamarkadan, 98an zerbitzu militarra desagertuko zela, zerbait mugiezina bezala ikusten zen. Nire kontakizunean azaldu dudana gertatzea espero dut, baina epe luzeagora, agian “, azaldu du.

Albaro Anta, ‘Armas Eusko Label Para La Guerra’ ekimenaren antolatzaileetako bat./Yone Estivariz

Ibanek aitortu duenez, narrazioa idaztea “erronka bat izan da. Nire joera, adinagatik eta ezkortasunagatik, beti distopiarantz jotzearena da. Utopia hau idaztea oso ondo etorri zait,  negatibotasunetik atera eta beste gauza batzuk probatzeko “.

‘Armeria Museora bisita bat’ formatu ezberdinetan dago eskuragarri. Arabako hainbat herritako taberna eta beste hainbat tokitan lor daiteke ipuinaren bertsio inprimatua. Gasteizen eskuragarri dago NOIZ kultur agendako ohiko banaketa guneetan. Podcast formatuko eta pdf formatuko narrazioa ‘Zirriborroak eta gero’ webgunean deskarga daiteke. Hori guztia, otsailaren 1etik. Eta kontakizunaz mokadu txikietan gozatu nahi duenak, kapituluka jasotzeko eska dezake Whatsapp eta Telegram bidez. Kasu honetan, kontaketa, testuan edo audioan, euskaraz edo gaztelaniaz, bakoitzaren aukeraren arabera, hamar egunetan zehar zabalduko da, otsailaren 7tik aurrera.

Irakurketa komunitarioa

Loratze Perimetroa“-ren arrakastaren (200 lagunek baino gehiagok eman zuten izena hedapen-kanal guztien artean), eta ‘Bisita bat arma museora’ argitalpenaren ondoren, Azalak beste hiru kontakizun argitaratuko ditu Daniel y Nina Carasso Fundazioaren laguntzari esker. Plazaratuko den hurrengo ipuina Danele Sarriugarte idazlearen eskutan dago, eta ‘Lumínica ambiental’ alternatibaren inguruan gorpuztuko da. Laugarren narrazioa Karmele Jaiok idatziko du, eta bosgarrena Belen Gopeguik, olioa ekoizten duen ‘La Equidad’ kooperatibari buruzkoa. “Horrek ahalbidetuko digu bilduma bat sortzea, masa kritiko bat osatzea eta ulertzea zein etorkizunetan pentsatzen ari garen”, dio Idoiak.

Idoia Zabaleta, Iban Zaldua eta Albaro Anta./Yone Estivariz

Baina proiektu hau ez da hemen amaitzen. Fabulak irakurketa komunitarioa ardatz duten ekitaldi publikoekin osatzen dira, non kontakizunak ozen irakurriko diren, ondoren eztabaida txiki bat egiteko. Unai Pascual moderatzailea izango da topaketa horietan, eta idazleak zein alternatiben ordezkariak joango dira. Datak laster emango dituzte ezagutzera proiektuaren sareen bidez.

“Zirriborroak eta gero”-ren album berriek Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren eta Daniel eta Nina Carasso Fundazioaren babesa dute. Diario de Noticias de Álava, Radio Vitoria, Hala Bedi Irratia eta Zas Kultur Espazioaren laguntza ere badute.