SAKONEANHerriko jaietan gorra dirua biltzeko pasatzen genuenean bezala

Herriko jaietan gorra dirua biltzeko pasatzen genuenean bezala

Micromezenasgoak, orain, Interneti esker, finantzaketa kolektiboaren ereduak, 2018an 159 milioi euro bildu zituen Espainian, 2017an baino %62 gehiago. Mauricio O´Brien, Goteo Fundazioaren zuzendarikidearekin metodo horri buruz hitz egin dugu. Fundazio honek gizarte-aldaketarako aukera berriak sortzen dituzten gizarte kultura eta zientzia inpaktudun proiektuak bultzatzen ditu.

mauricio- obrien-goteo
Mauricio O´Brien, Goteoko zuzendarikidea./ Yone Estivariz

Crowdfunding-ak, edo mikromezenasgoak, urtez urte hazkunde esponentziala izaten ari da, eta esparru desberdinetako ekimenak finantzatzeko beste bide batzuen osagarri izateaz gain, krisi ekonomikoaren eta baliabide publikoen murrizketaren aurrean finantza-alternatiba bihurtu da. 2018. urtean Universo Crowdfunding-ek eta Madrilgo Universidad Complutense-k argitaratutako Financiación Participativa en España 2018 txostenaren arabera, mikromezenasgoa %62,12 hazi zen 2017an, eta 159.691.767 euro bildu zituen.

Plataforma orokor eta espezializatuak daude (Ulule, Verkami edo Mecenalia, besteak beste) sormen esparruari lotutako gaietan edota ingurumen edo gizarte arlokoak ere. Mauricio O`Brien, gizarte aldaketarako aukera berriak sortzen dituzten gizarte, kultura, zientzia, hezkuntza, teknologia, edo ekologiako proiektuetan zentratutako Goteo crowdfunding plataformako zuzendarikidea dugu, eta berarekin hitz egin genuen duela gutxi Gasteizen egindako bisita aprobetxatuz.

Goteo 2009. urtean sortu zen, ekonomia kolaboratiboaren kulturaren inguruan lan egiten zuten lehenengo nazioarteko plataformen hasierarekin bat etorriz “orduan izan zen Platoniq, parte hartze prozesu, ekodiseinu, lizentzia irekietara eta copyleft-era ohituta zegoen Bartzelonako kultura ekoizpen gunea (garai hartan, CCCBren babespean) gaur egun plataformaren oinarrian dagoen metodologia guztia kudeatzen hasi zen”, azaldu du. 2012an argitara eman zen eta urtebete geroago, 2013an, matchfunding-eko lehen ekimena jarri zen martxan, Universidad Internacional de Andalucía-rekin batera eginiko erakundeen arteko erantzunkidetasun jardute bat.

Zortzi urte geroago, Goteo-ren webguneko gardentasun atarian kontsultagarri dauden datuek bere kabuz hitz egiten dute. 2018an, plataformak 1.933.938 euro bildu zituen, proiektu bakoitzeko 48,7 euroko batez besteko ekarpenarekin; guztira 222 proiektu arrakastatsu suertatu ziren, argitaratutako 241 proiektuetatik (%92). Horietatik, %15,5 kultura-arlokoak izan ziren. O ‘Brien-ek diozku Goteo-ren lan-eremua zeharkakoa dela, “Ez dugu soilik kultura proiektuak sustatzen, baizik eta kulturak beste esparru batzuekin egiten dituen proiektuak, hala nola, generoa, ekintza zuzena, soziala edo demokratikoa, ingurumena edo hezkuntzarekin lotutako gaiak”.

Espainiak plataformen boom bat bizi izan duela esan du, eta horri dagokionez, prozesua ona da: “Crowdfunding-ari buruzko azken txostenak begiratu baino ez dira egin behar, dagoeneko finkatuta dagoen eredu bat da, eta zenbakiak hazten ari dira. Gero eta plataforma gehiago daude, baita Espainiar testuinguruan parte hartzen ari diren nazioarteko eragile gehiago, bai europarrak, bai esparru globalagokoak “, esan du.

Europako Batzordeak sustatutako ikerketa baten arabera, 2013tik 2017 ingurura gutxi gorabehera kultura eta sormen sektoreko 75.000 kanpaina abiatu ziren eta horien erdiek lortu zuten beren helburua, 247 milioi euro erakarriz. Zinemaren eta ikus-entzunezkoen sektoreak (kanpainen %33) eta musikak (%22) transakzio kopuru handiena lortu zuten; modu berean bideojokoek, arkitekturak eta ondareak %5a erakarri zuten guztien artean. Crowdfunding-a Europako sortzaile kopuru handi batentzat finantzaketa alternatiboa bilakatu da.

Behin baino gehiagotan entzun dizugu crowdfunding-a betidanik egiten dela…

Bai. Uste dut garrantzitsua dela gai hau denok ulertzen dugun hizkera batera ekartzea. Nik beti egiten dut konparaketa herrietako jaiekin. Gogoratzen al duzue elkartzen ginenean eta gorra pasatzen genuenean dirua biltzeko? Auzotarrek zutenarekin jai horien onerako laguntzen zuten. Crowdfunding-ak jarrera hori du bere funtsean. Aldatzen den gauza bakarra ingurunea da, orain web orri baten bidez egiten da.

Micromezenasgoak 2018an 159 milioi
euro bildu zituen Espainian, 2017an baino %62 gehiago.

Zer ekarpen egiten du kasu honetan online plataformak?
orta en este caso la plataforma online?

Batez ere azkartasuna eta gardentasuna. Gainera, prozesu irekiagoa eta dinamikoagoa da; finantza ikuspegitik begiratuta, gizarteratzearen lehen astean bertan, arrakastatsua izan daitekeen proiektu bat irekitzea ahalbidetzen du arazorik gabe. Garrantzitsua da pentsatzea zergatik egiten ditugun gauzak eta zergatik hitz egiten dugun plataformaren ekonomiaz edo ekonomia berrietaz, (berriagoa den fenomenoa berau), azken finean harreman analogikoak direnean. Berritzailea den gauza bakarra plataforma digital bat erabiltzea da.

Crowdfunding eredu ezberdinak daude?

Bai, hainbat finantzaketa-eredu daude. Eredu solidarioa, zeinetan diru ekarpena egiten duzun, trukean ezer itxaron gabe; ordainsari eredua, diru-ekarpena zerbaitekin ordaintzen den eredua, zer hori produktu edo zerbitzu bat izanik; crowdlending-a web gunearen bitartez dirua maileguan emateko formula; eta azkenik equity-z hitz egiten dugu zure proiektua edozein inbertitzaileren eskuetan jartzen denean diru-ekarpena zure kapitalaren parte izan dadin.

Sare sozialetan gero eta lagun gehiago izan, orduan eta arrakasta handiagoa izango dugu crowdfunding kanpaina batean?

Guk egiten dugun ariketa oso oinarrizkoa da. Proposamenak web orriaren bidez jasotzen ditugu, epe labur eta ertainerako helburuak, aurrekontua, sari-motak… gauza horiek guztiak adierazten dira web orriaren bidez. Hasteko egiten dugun lehen gauzetako bat proiektu horren sare sozialen azterketa egitea da. Eskatuko duten diru-kopurua zati 40 egiten dugu, normalean jaso ohi den batez besteko ekarpena, eta horren emaitzak adieraziko digu zure proiektua arrakastatsua izateko lagundu behar duten pertsona kopurua. Orduan sartzen da prozesu analitikoa: hainbeste pertsona dauzkat sare sozialetan edo kontaktuetan edo nire datu-basean. Ez da irizpide esklusiboa, ezta baztertzailea ere. Andaluziako nekazarien mugimenduaren memoria grafikoa artxibatzeari buruzko proiektu bat gogoratzen dut. Iritsi ginenean, oso konplexua izango zela uste genuen. Bere harremanei buruzko azaleko ikuspegi bat genuen, sare sozialen kopurua etab… Baina harrigarriena da ekimen horren sareak kanpoan zeudela eta atzean mobilizazio handia zutela. Hori ohikoa da landa-eremuan. Kasu horretan erantzuna erabatekoa izan zen.

Esaiguzu hiru giltzarri crowdfunding kanpaina batean arrakasta izateko

Crowdfunding kanpaina osoa hiru oinarri nagusitan egituratzen da: zenbat diru behar duzun, zenbat komunitate daukazun inguruan eta zure komunikatzeko gaitasuna. Diru asko eskatzen bada baina komunitate txikia bada, askoz ere komunikazio ariketa handiagoa egin behar da. Jakina, komunitate oso handia denean edo diru gutxi eskatzen duzunean, komunikazioa oso txikia da. Ez da ariketa erraza, finantzaketa eskatzea ez da sekula izaten. Desberdintasun bakarra zera da: bankuarengana ilusioz betea zoazenean enpresa plan batekin edo zure proiektuarekin pertsona bat edo batzorde tekniko bat izango duzu, balioduna den ala finantzazioa jaso dezakeen esango dizuna. Hemen, ziberespaziora irekita dagoen komunitate baten aurrean aurkezten zaituzte. Bertan, zuk sinesten duzun bezala, zure proiektuan sinesten duten pertsonak aurkituko dituzu, eta baliteke ezagutu ere ez egitea. Zure inguruan komunitatea sortzea da asmoa, ez berataz aprobetxatzea.

Mauricio O´Brien, Goteoko zuzendarikidea./ Yone Estivariz

Goteo crowdfunding plataforma gisa jaio zen, eta, handik gutxira, matchfunding-a jarri du martxan.

Bai, mikromezenasgo klasikoaren plataforma gisa hasi ginen, ordainsari gisakoa, eta handik gutxira, Goteo Fundazioak pentsatu zuen zein modutan parte hartu ahal izango zuten erakundeek finantzaketa-tresna horrekin. Matchfunding-az ari garenean, erakunde edo enpresa pribatuen inplikazioa eskatzeaz ari gara. Goteo-k katalizatzaile gisa jarduten du. Alde batetik, badago komunitate bat, kolektibo batzuk eta proiektuen sustatzaileek jartzen duten energia. Bestetik, xede eta ikuspegi sozial baten alde lan egiten duten erakundeak daude. Plataformak lortzen duena bi eremu horiek finantzaketaren bidez lotzea da. Plataformaren bidez, komunitateari proiektu batean ekarpen bat egitea erabakitzen duen erakunde publiko edo pribatu bat ezagutzera ematen zaio. Erakunde publikoak izan dira aukera hau argien ikusi dutenak, baina beste 16 deialdi izan ditugu, unibertsitate eta institutu teknologikoak bertan parte hartuz.

¿Zertan datza matchfunding-a?

Oinarri edo base publiko batzuen bitartez hitzarmen bat egiten da proiektuak parte hartu edo sartu ahal izateko plataforman, oinarriak zorrotzagoak edo bigunagoak izan daitezke, generikoagoak, esparru bat edo bestea ikutu… hau guztia erankundearen arabera diseinatuko da. Matchfunding-a crowdvocacy ariketa hutsa da, non erakundeak ezartzen duen azken aurrekontua hiritargoak erabakitzen du azken finean. Erantzunkidetasun jarduera bat da. Proiektu batek matchfunding-ean huts egiten badu, erakundeak ez du diru hori jarriko. Aurrekontu-eraginkortasun jarduera bat da, eta era berean erakundeak onartzen du azken erabakia bere gain ez egotea, hiritargoaren gain baizik.

Kultura eremuko adibide on bat Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako Meta! programa da.

Gipuzkoako Aldundiaren kasuak apustu irmoa suposatzen du finantzaketa bide berriak bilatzerako orduan. Proiektuak hiritargoarekin batera finantzatzen dituzte. Hiritargoak diru-kopuru bat ematen duen bakoitzean, erakundeak ere ematen du. Beren lau urteko ibilbideak eta landutako proiektuek, izan duten arrakastaz hitz egiten dute. Lehenengo edizioan 20 proiektu aurkeztu ziren eta guztiak izan ziren arrakastatsu, beste edizioen kasuan ez da horrela izan.

2011-tik Goteok 8.200.000€ lortu ditu berrikuntza eta inpaktu sozialeko proiektuak finantzatzeko

¿Eta administrazioaren beste maila batzuetan?

Udalen artean neurri ezberdinetako adibideak ditugu, batzuk txikiagoak Zaragozako Udaletxearena kasu, eta beste handiago batzuk, hala nola Bartzelonakoa. Autonomiez ari bagara Extremadurako Gobernuarentzako deialdi txiki bat izan genuen orain urte batzuk, nazio mailan, ordea, ez dugu batere egin. Europa mailan egin izan dugu proposamenen bat, Europeana-ren kasua datorkit burura. Europar ondarearen biltegi digitalik handienetako da Europan.

Zertan da berezia Goteo beste crowdfunding plataformen aldean?

Bi gauza aipatuko nituzke. Open Source [kode irekia] plataforma bat gara. Horrek esan nahi du edozeinek jaitsi dezakeela gure kodea, hiritargoari luzatzen diogun onura baita. Ez dago alde ilunik kodeari dagokionez, ezta ere gure lanari edo informazioari dagokionez. Gardentasun atari bat daukagu, eta bertan justifikatzen dugu plataformaren atzean dagoen guztia. Bestalde, berrikuntza soziala ardatz duten proiektuekin soilik egiten dugu lan. Beren komunitatea bateratu eta kontzientzia sortu nahi duten proiektuei laguntzen diogu finantzaketa lortzen. Proiektu hauetan xede bakarra ez da finantzaketa bera, baizik eta egitasmoak berak arrakasta izatea.

Goteo.org plataformaren 10 proeiktu arrakastatsuenak.

Gainera Fundazio bat zarete

Bai. Fundazio bezala gardentasun ariketa horretan lagundu dezakegu, izan ere legeak behartzen gaitu urtero kontuen txosten bat egitera. Hau gure Prokomunaren egiteko bat besterik ez da, gure komunitateari eskaini nahi dioguna, eta atzetik dagoenaren parte egin nahi dugu. Hasieran kode irekia izateko ideia horren arrazoia hori ere bazen, gizarteari onura bueltatzearena. Goteo-n hasiera batean parte hartzen zuten proiektu guztiek zerbait eman behar zioten bueltan gizarteari, artxibo bat, manuala, ezagutza hutsa edo dena delako. Hasierako garai hori Prokomunari estuki lotua zegoen, orain gizarte konpromisoez hitz egiten dugu.

Zehazki, orain duzuen erronketako bat 2030 Agenda eta Garapen Jasangarriaren Helburuekin (GJH) bat etortzea da.

Bai, gure erronka da. Matchfunding-ak oinarri duen GJH zehatza 17.7-a da; bertan tresna digitalak sortzen ditugu beste erakunde batzuek beren GJH-ak lortzeko. Bizitza osoa daramagu itzulera kolektiboaz, konpromiso sozialaz hitz egiten, eta orain dela hiru urte inguru Garapen Jasangarriaren Helburuez hitz egiten hasi zenean, beste bide bat aurkitu genuen egindako lan guztia transferitzeko. 2011-tik finantzatzen ari gara berrikuntza eta inpaktu sozialeko proiektuak 8.200.000€ baino gehiago lortuta. Zer gertatuko da inpaktu eta konpromiso horiek GJH jakinetan bihurtzen baditugu? Espero dugu gai izatea, etorkizun ez oso urrun batean, Espainiako Gobernua, Europar Batzordea eta Nazio Batuak finantzatu diren proiektuekin lortutako helburuen jakinaren gainean jartzea.

Pentsatuak ala garatuak al dituzue inpaktu hau neurtzeko halako adierazgarririk?

Urtero egiten ari garena de elkarrizketa kualitatibo baten oinarritutako txosten bat. Sistematizatu nahi dugu eta horregatik gatoz bat 2030 Agendarekin eta GJH-a lortzeko lanean diharduten erakundeekin, egiten ari garen oinarrizko lan hori behar bezala egiten dugula ziurtatzeko, eta gero automatikoki datu horiek Europa maila edo nazio mailako datu-base baten parte izateko.

Zer dakar European Crowdfunding Network-ak?

Lehenago aipatzen genituen Crowdfunding eredu ezberdinek behar ezberdinak, araudi ezberdinak eta testuinguru ezberdinak dituzte. Cluster honek sare profesional gisa lan egiten du sektore honetan ari garenak amankomuneko Europar marko batean lan egitea ahalbidetuz. Erakunde honek erabakiak hartzen dituzten erakundeen aurrean ordezkaritza izatea eskaintzen digu.




Esta web utiliza Cookies propias y de terceros para ofrecerte una mejor experiencia y servicio. Si continúas navegando, aceptas el uso que hacemos de ellas. Puedes cambiar la configuración de cookies en cualquier momento.<BR> Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu esperientzia eta zerbitzu hobea eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horiek erabiltzea onartzen duzu. Konfigurazioa aldatu nahi baduzu, hurrengo linkaren bitartez egin dezajezu. Cookien politika ikusi Ver política de Cookies / Cookien politika ikusi

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar