SORTZAILEAKMaría Elorza: "Zinemagintza beste modu batean ezin izango nituen lekuetara iristeko aukera...

María Elorza: “Zinemagintza beste modu batean ezin izango nituen lekuetara iristeko aukera ematen dit”

Zinemagile gasteiztarrak bi sari jaso ditu azken hilabeteean 'Ancora Lucciole' film laburragatik

Batxilergoko bigarren mailan zegoela, María Elorza (Vitoria-Gasteiz, 1988) Parisera joan zen lagun bat bisitatzera, eta han konturatu egin zen zinemagintzara dedikatu nahi zela. Liluratuta geratu zen hiriko zinema txikiekin eta bertan zegoen giroarekin, “La Pagode, arte eta entsegu zinema aretoa gogoratzen dut batez ere” azaltzen du. Ingmar Bermanek zinemagileak egindako ‘Persona’ filmarekin “aho bete hortz geratu nintzen eta naiz eta ezer ez ulertu, pelikulak ezkutatzen zuen misterioa ezagutu nahi nuen”.

Horretarako Ikus-entzunezko Komunikazioa ikastea erabaki zuen Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatean. Ricardo Íscar irakasleari eta bere ‘dokumental’ irakasgaiari esker, generoa ezagutu zuen. Bere film labur propioa egitea erabaki zuen eta itsasontzi batean igo zen berdela nola harrapatzen zen grabatuz.

Bi sari hilabete batean

Gaur, ia 15 urte geroago, bi sari jaso ditu azken hilabete honetan ‘Ancora Lucciole’ film laburragatik; lehenengoa, DocumentaMadrid-eko Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdiko Laburmetrai Nazionalaren atalean, non aipamen berezia izan zuen, “pisu politiko handia duen testu batean oinarrituz, joko poetikoa duen proposamen librea eta iradokitzailea garatzeko gaitasunagatik, familia eta memoria historikoari lekua ere emanez”. Bigarren saria Requenako Film Laburren Jaialdian irabazi zuen, non epaimahaiak Sail Ofizialeko Laburmetrai Onenaren Menina eman zion “hegaldi poetiko izugarria duen film bat izateagatik eta munduari buruzko hausnarketa egokia egiteagatik”.

Maria Elorzak bi arrazoi nagusi ditu filmatzeko, “zerbait ezagutu edo deskubritu nahi dudalako eta maite ditudan gauzak gorde nahi ditudalako“. Horrez gain, zinemagintzari esker “beste modu batean ezin izango nituen lekuetara iristeko aukera” duela azaltzen du.

Esta web utiliza Cookies propias y de terceros para ofrecerte una mejor experiencia y servicio. Si continúas navegando, aceptas el uso que hacemos de ellas. Puedes cambiar la configuración de cookies en cualquier momento.<BR> Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu esperientzia eta zerbitzu hobea eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horiek erabiltzea onartzen duzu. Konfigurazioa aldatu nahi baduzu, hurrengo linkaren bitartez egin dezajezu. Cookien politika ikusi Ver política de Cookies / Cookien politika ikusi

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar