FORMATUAKILUSTRAZIOAKZorionak eta urte berri on!

Zorionak eta urte berri on!

Paula Páez Carasaren eskutik.

1999an jaioa, Paula Gasteizko ilustratzailea da, Sorkuntza eta Diseinuan graduatua, Ilustrazioan Minorra duela, UPV/EHUn (2017-2021). Formakuntza hau bukatu ondoren, Madrilgo Trazos Eskolan (2021-2022) Animazio 2D masterrarekin osatu zituen ikasketak. BizkaiaTech Magazine-rekin kolaboratu du 11. zenbakian, Mazokaren 9. edizioan parte hartu zuen eta 2023an Gasteizko inauterietako kartelen lehiaketa irabazi zuen.

Gaur egun, freelance ilustratzailea da eta formatu digitalean zein analogikoan lan egiten du. Bere obran kolorea, testurak eta pertsonaia borobilak dira nagusi, eta beti bilatzen du bere errepertorioa zabaltzea 3D modelatua, risografia eta paper zatiak bezalako teknikekin bere lana garatzeko.

Lagatutako irudia: Paula Páez Carasa.