SORTZAILEAKTxabi Arnal: "Didaktikakeriak umorea lapurtu digu"

Txabi Arnal: “Didaktikakeriak umorea lapurtu digu”

Gasteizen bizi den idazle eta irakasleak ‘Muelles' album ilustratua argitaratu berri du, kaleratutako 30 lan baino gehiagoko zerrendara gehitzen dena

txabi-arnal1

Mortadelo eta Filemon, Matilda, Batman eta bere ama berak, Txabi Arnal (Ermua, 1967) goizero Ratita Presumidaren abentura eta zorigaitzekin esnatzen zuena, dira literaturarekiko duen pasioaren errudunak. “Idaztea beti gustatu zait eta irakasle izateak eragina izan zuen haur literaturarekin animatzeko” dio.

Txabi aspaldidanik bizi da Arabako hiriburuan, eta Haur eta Gazte Literaturako eskolak ematen ditu EHUn. Bere liburuak ‘White Ravens’ sarietan eta Venezuelako Liburu Bankuan aukeratuak izan dira, eta 2012an Vittoria Samarelli saria eskuratu zuen.

Bere abenturek Atlantikoa zeharkatu dute aurten Txileko ikastetxeetara iristeko. Bertan ‘Roni’ ipuina sartu dute Irakurketa Plan Nazionalaren barruan. “Sekulako albistea izan da. 10.000 haurrek baino gehiagok gozatu ahal izango dute nire istorioetako batekin “, dio Txabik.

Arnalentzat liburu on baten osagai nagusia umorea da, “baina galdu egin dugu”, dio, “didaktikakeriak umorea lapurtu digu, eta umorerik ez daukan gizarte bat gizarte gaixoa da. Haur literaturan, zoritxarrez, batzuetan hori gertatzen da”.

Esta web utiliza Cookies propias y de terceros para ofrecerte una mejor experiencia y servicio. Si continúas navegando, aceptas el uso que hacemos de ellas. Puedes cambiar la configuración de cookies en cualquier momento.<BR> Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu esperientzia eta zerbitzu hobea eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horiek erabiltzea onartzen duzu. Konfigurazioa aldatu nahi baduzu, hurrengo linkaren bitartez egin dezajezu. Cookien politika ikusi Ver política de Cookies / Cookien politika ikusi

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar