SAKONEANLiteraturarekiko pasioko bit-ak

Literaturarekiko pasioko bit-ak

Sebas G. Mouret booktuber-a da eta bere pasio literarioa partekatzen eta zabaltzen du bere Youtuber kanalaren bidez non 248.000 suskriptore ditu

Literatura-preskriptoreak edo -bitartekariak. Hori izan liteke, formatu laburrean, booktuberraren edo bookstagramerraren profila definitzeko modu bat: tresna teknologikoak, Internet eta sare sozialak erabiltzen dituzten pertsonak, nagusiki gazteak, pasio literarioa partekatzeko eta zabaltzeko bide gisa. Interes komunak dituzten komunitate birtualak sortzeko gazteen jardunbideak, baina baita ikaskuntza informaleko espazio berriak sortzeko edo, Carlos G. Scolarik deituko lukeen bezala, lankidetza-kultura berrien testuinguruan, alfabetismo transmediaren adibide on bat. Argi dagoena da, fenomeno hori, gaur jada finkatua dagoen eta goraka dihoan estrategiatzat har daitekela gazteen artean irakurzaletasuna sustatzeko.

Go Gasteiz Kulturak Sebas G. Mouretekin (Oviedo, 1996) hitz egin du: youtuberra, literaturaren maitalea, Madrilgo Carlos III unibertsitatean kazetaritza ikaslea, El templo de las mil puertas gazte literaturako online aldizkariaren erredaktorea… Proeiktu horiei guztiei antolaketa onarekin, kafe askorekin eta irribarre batekin aurre egiten diela, esan digu; baina, batez ere, jakinik gustukoen duena egiten duela.

Irakurlea (paperean!) haurtzarotik, Mary Pope Osborne, J.K.Rowling, Sarah Prineas, C.S.Lewis, Phillip Pullman, Laura Gallego, Roald Dahl edo Antonio R. Almodóvar idazleen eskutik, 2012an, 16 urte besterik ez zituela, El coleccionista de mundos, literatur kanala jarri zuen abian Youtuben. Gaur egun 248.000 suskriptore ditu komunitate honek.

Bertan, astero mundu osoko gazteekin (eta ez hain gazteekin) partekatzen du irakurtzeko grina, batez ere haur eta gaztei zuzendutako literaturaren inguruko ikus-entzunezko edukiak argitaratuz: aipamenak, elkarrizketak, hausnarketak…

Sebasek parte hartuko du, beste booktuber eta bookstagramer batzuekin batera, Gazte@Book#Gasteiz topaketan, Gasteizko Udal Liburutegien Sareak antolatuta, Gazteria Zerbitzuarekin elkarlanean. Topaketa urriaren 5ean eta 6an izango da, Goiuri Jauregian.

Esta web utiliza Cookies propias y de terceros para ofrecerte una mejor experiencia y servicio. Si continúas navegando, aceptas el uso que hacemos de ellas. Puedes cambiar la configuración de cookies en cualquier momento.<BR> Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu esperientzia eta zerbitzu hobea eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horiek erabiltzea onartzen duzu. Konfigurazioa aldatu nahi baduzu, hurrengo linkaren bitartez egin dezajezu. Cookien politika ikusi Ver política de Cookies / Cookien politika ikusi

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar