“Kulturaren sektorea jasaten ari den ezegonkortasunak zaildu egiten du hezkuntza sistemarekiko lankidetza”

Arte Hezkuntzaren Astea ospatzen dugu, arte, kultura eta hezkuntzari buruzko bideo-podcast berri batekin

2011n, UNESCOren Biltzar Nagusiak maiatzeko laugarren astea izendatu zuen Hezkuntza Artistikoaren Nazioarteko Astea. Hori ospatzeko, Go Gasteiz Kulturak gonbidatzen zaituzte COVID-19aren krisiaren ondorioz kanal digitalen bidez egindako solasaldi berri honetara.

Irene Intxausti kultur kudeatzaile eta komunikatzailea da eta ‘Arteak, kultura eta hezkuntza: inoiz premiazkoa ez denetik behin betiko beharrezkoa denera‘ izeneko solasaldia gidatu du. Berarekin batera egon dira, Charo Garaigorta, artista, bitartekari eta Artiumeko Hezkuntza Saileko eta Publikoentzako Programetako arduraduna, Gardotza Burgoa, haur hezitzailea eta arte hezitzailea, Hiart Alonso, Armentia Ikastolako Arte Eszenikoetako irakaslea, eta Pilar López, kultura-kudeatzailea eta Teatro Paraisoko zuzendaria.