SAKONEANKultura-sektoreari laguntzen

Kultura-sektoreari laguntzen

Siervas de Jesús kalean kokaturik dagoen KulturAraba Bulegoa abian jartzen diren arabar sormen eta kultur-proiektuen premiak ezagutu eta erantzuna emateko lanean dihardu

Leyre Goikoetxea KulturAraba Bulegoan./ Yone Estivariz

KulturAraba Bulegoak ateak zabalduko ditu udako geldialdiaren ostean. Arabar lurraldean kulturarekin eta sorkuntzarekin zerikusia duten erakunde eta profesional autonomoei informazioa eta laguntza eskaintzen dien bulegoa da. Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak eta Laboral Kutxak bultzatzen dute, eta hiriburuko udalak, zein arabar lurraldeko Aldundiak gaur egun gauzatzen ari diren kultur plan estrategikoetan planteatutako ekintzei erantzuna ematen die. KulturAraba Bulegoaren helburua kultura eta sormen proiektuen sorreran eta garapenean sortzen diren beharrei erantzutea da. Eskura dauden baliabideen berri ematen du, eta elkargune bat erraztea du helburu, eragileen eta administrazioaren arteko bitartekaritza errazteko; halaber, kultura-eragileen lehiakortasuna hobetzen lagundu eta sektorearen profesionalizazioari bultzada ematea dira erakunde honen egitekoak.

Siervas de Jesus 5. kalean dagoen bulegoa 2018ko azken bi hilabeteetan irekita egon zen proba pilotu gisa. Izan zuen harrera ona ikusita, inplikatutako erakundeek zerbitzuari jarraipena ematea erabaki zuten. Honela, 2019ko ekainean eta uztailean ireki egin zuten berriro KulturAraba Bulegoa, eta orain, uda ostean, abenduaren amaierara arte egongo da zabalik. Bere nondik-norakoak sakonago ezagutzeko, Leyre Goikoetxea bulegoko arduradunarekin hitz egin dugu.

Zer da KulturAraba Bulegoa?

Bulego bat, espazio bat da, Arabako Lurralde Historikoan edo Trebiñuko konderrian martxan jarri nahi den edo dagoeneko garatzen ari den kultura-proiektuaren inguruko edozein kontsulta mota egin ahal izateko. Gainera,interesa duen pertsonarekin hitz egin, eta bere proiektua nola bideratu litekeen ikusten dugu.

Zer informazio mota kontsulta daiteke?

Planteatzen dizkiguten zalantza guztiak jorratzen saiatzen gara, baina oro har, kultura eta sormen proiektuen garapenarekin, kudeaketarekin, dirulaguntzen bilaketarekin, deialdiekin zerikusia duten hainbat konturen inguruko informazioa eskatzen digute: finantzaketa, formakuntza, fiskalitatea, lege kontuak, espazio baliabideak, eta abar, eta abar. 

Nori dago zuzendua bulego hau?

Kultura eta sormen industriak, sektoreko profesional autonomoak, elkarte eta kultur erakundeak, kultur ekimenak dituzten pertsonak, kulturarekin lotutako ikasle eta ikertzaileak. Mundu guztiari entzuten diogu, eta prozesuaren unearen arabera, modu batera edo bestera jokatzen dugu. Proiektu bat planteatu nahi duten elkarteak etorri dira, non uztartu ahal izango litzatekeen ikusteko, eta kasu honetan aukera ezberdinen berri ematen zaie. Dirulaguntza bat eskatzeko egin beharreko proiektua planteatzen ere laguntzen dugu; dirulaguntzaren oinarriak ulertzen, batzuetan konplikatuak izaten baitira. 

Kultura-sektoreari laguntzeko zer beste bulego dago, KulturArabaren erreferente izan daitezkeenak?

Gipuzkoan K Bulegoa dago. Urtebete baino gehiago daramate proiektuarekin, eta, beraz, guk baino ibilbide luzeagoa dute. Nahikoa denbora daramatenez, kasuen jarraipena egiteko eta emaitzak ikusteko aukera izan dute. Adibidez, diru laguntza bat aurkezteko aholkua jaso  duten enpresek, ea emaitza positibo edo negatiboa izan duten. Guk denbora gutxi daramagu, eta ezin izan dugu oraindik jarraipen hori egin.

Leyre Goikoetxea KulturAraba Bulegoan./ Yone Estivariz

Zein da zerbitzu hau eskuratzeko modua? 

Hiru bide daude. Bata, aurrez aurrekoa izango litzateke Fundadora de las Siervas de Jesús, 5 kaleko bulegoan. Astelehen, astearte eta ostegunetan 10:00etatik 14:00etara eta asteazkenetan 16:00etatik 20:00etara gaude zabalik. Bigarren aukera emaila erabilta, kulturaraba@araba.eus helbidean. Eta hirugarrena 945 18 19 92 telefono zenbakian izango litzateke, bulego orduetan. 

Laguntza-zerbitzuaren kasuan ordubete inguruko solasaldiak izaten dira, eta bertan ikusten dugu zertan lagundu dezakegun. Kasu hauetan, aldez aurretik hitzordua egitea beharrezkoa da. Baina nahikoa da guri deitzea edo email bat bidaltzea hitzordua zehazteko. 

Ba al du kosturik? 

Bat ere ez. Zerbitzua guztiz doakoa da. 

Oraindik fase pilotuan zaudeten honetan, zein motatako eta zenbat eragileri lagundu diezue?

Iazko azaroan eta abenduan garatu zen fase pilotuan 49 eragile hurbildu zitzaizkigun, 49 kontsulta egin zituztenak. Gainera, 7 laguntza-saio egin ditugu. Horietatik gehienak Gasteiztik iritsi ziren, %87a hain zuzen; nahiz eta kontsultak Aramaio, Lantaron, Laudio, Gaubea eta Zuiatik ere etorri ziren. Dirulaguntza, arte-sorkuntzatik eratorritako proiektu eta lege-gaien inguruko aholku eskaerak izan dira gehien errepikatu direnak. Izan ere, gehien bisitatu gintuzten sektoreak arte bisualak eta eszenikoak izan ziren, eta azken hauen barruan musikaren sektoretik etortzen ziren gehien batean.

Aztertzen al dituzue jasotako kontsultak, hauen araberako neurriren bat hartu edota laguntza irekiagoren bat zabaltzeko?

Proiektuaren ardatzetako bat sektorea nola dagoen jakitean datza, zein gabezia dituen eta nola dagoen ikustea; hala ere, eragile guztiak ez direnez hemendik pasatzen, zati txiki bat baino ez da aztertzen duguna. Modu horretan ikus dezakegu zer behar izan ditzakeen sormen esparruan ari den pertsona batek eta sor dakizkiokeen zalantzak.

Gai horietatik abiatuta, Topaketak programa sortu da, profesionalei zuzendutako formakuntza-saio ezberdinez osatua, hilabete bakoitzeko azken asteazkenetan emango direnak. Kontsulta gehien jaso dituzten gaiak jorratuko dituzte. Honela, lehenengo saioan ‘lizitazio publikoak eta dirulaguntzak’ aztertuko dira; aditu batek proiektuak nola bilatu eta garatu azalduko du. Bigarrena ‘Fiskalitateari’ buruzkoa izango da, hirugarrena ‘publikoen garapenari’ buruzkoa, kontsulta asko jaso dituen gaia bera; eta laugarrenak ‘enpresentzako finantziazio ereduak’ izango ditu hizpide. Topaketak kultura eta sormen sektoreko enpresa edo profesional autonomo guztiei irekita dago, eta iruditzen zaigu ikuspegi orokor bat ematen badute ere formakuntza baliagarriak izan daitezkeela.

Egingo dugun beste ekintzetako bat Arabako hainbat leku bisitatzea izango da, kultura proiektuak garatu nahi dituzten pertsona, enpresa edo elkarte horiengana hurbildu eta  KulturAraba Bulegoaren zerbitzua gertuago izan dezaten. Sektore osora hurbildu nahi dugu, ezagutu gaitzaten, interesa duen edozeinek kontsultak egin ahal izan ditzan.

Irailaren 25a, asteazkena, 18:00 – 20:00
Lehiaketa publikoak eta dirulaguntzak.
Irakaslea: Aitzol Batiz
Saioren helburua dirulaguntzak lortzeko prozesuaren berri ematea da. Non argitaratzen diren eta nola ulertu behar diren azaltzetik hasita, nola aurkeztu eta justifikatu behar diren arte.

Urriaren 30a, asteazkena, 18:00 – 20:00
Fiskalitatea kultura sektorean.
Irakaslea: Luis Hidalgo
Eragileei beren proiektu eta entitateekin lotuta lege eta zerga arloetan sortzen zaizkien zalantzak argitzen saiatuko dira jardunaldian.

Azaroaren 27a, asteazkena, 18:00 – 20:00
Publikoen garapena.
Irakaslea: Teklak
Kultur proiektuetatik herritarrekiko harremana nola landu aztertuko da. Audientzien garapenaz ikuspegi holistiko batetik hausnartuko da, kultura antolakundeen lan-ildo ezberdinekin lotuz: sorkuntza, bitartekaritza, komunikazioa, programazioa, etab.

Abenduaren 18a, asteazkena, 18:00 – 20:00 Kulturarekin lotutako enpresa gisa, finantzaketa lortzeko.
Irakaslea: Euskadiko Kutxa
Kulturarekin lotutako enpresentzat eta sorkuntza proiektuak (ideia edo garapen fasean) dituzten pertsonentzat dauden finantzaketa-eredu ezberdinak landuko dira.

Zer helburu kualitatibo eta kuantitatibo dituzue ikasturte berri honetarako?

Helburu nagusia da kultura eta sormen eragileen zalantza guztiei erantzuten jarraitzea, eta, egingo ditugun ikastaroen bidez, helarazi dizkiguten gai horiek guztiak konpontzen laguntzea. Bigarren helburua Araba osora iritsi ahal izatea litzateke, eta horrela KulturAraba Bulegoa deszentralizatzea.

Kultur eragileen feedbacka jaso al duzue?

Lehen fasean inkesta txiki bat egin genuen, eta erantzun gehienak oso positiboak izan ziren. Azken finean, eragileen lana oso bakartia izan ohi da, eta zu entzuteko prest dagoen pertsona bat izatea beti da ongi etorria.

Esta web utiliza Cookies propias y de terceros para ofrecerte una mejor experiencia y servicio. Si continúas navegando, aceptas el uso que hacemos de ellas. Puedes cambiar la configuración de cookies en cualquier momento.<BR> Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu esperientzia eta zerbitzu hobea eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horiek erabiltzea onartzen duzu. Konfigurazioa aldatu nahi baduzu, hurrengo linkaren bitartez egin dezajezu. Cookien politika ikusi Ver política de Cookies / Cookien politika ikusi

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar