LEKUAKIkusten ez dugun museoa

Ikusten ez dugun museoa

Artium bildumaren erreserbetan barrena ibili ginen Daniel Eguskiza bildumaren eta biltegien koordinatzaileak lagunduta, eta honek Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoak bildumaren kudeaketari aurre nola egiten dion azaldu digu

Gaur egun, Artium Bilduma 5.246 objektuk osatzen dute. Zenbaki aldakor bat, Museoaren eskuratze berriei lotua. Azkena, Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkum-en Work in Progress lana, Amsterdamgo Joey Ramone galeriari erositakoa. “Objektuez hitz egiten dugu, arte ederretako museo bati zein arte garaikideko museo bati aplika dakiokeen terminologia delako, baina artelan ez diren beste fondo mota batzuk gordetzen dituen arkeologia museo bati ere aplika dakioke”, dio Eguzkizak. 

Bere ardura nagusietako bat, Museoko Bildumen Sailean lan eginda, bilduma iraunkorraren parte diren objektuen inbentarioa egiteko eta dokumentuak mantentzeko lana kudeatzea da: “Museoko objektu bakoitza erreferentzia bat da, inbentario-zenbaki bat, baina kontuan izan behar da objektu bakoitza elementu desberdinez osatuta egon daitekeela, instalazio baten kasuan adibidez”, zehaztu du. Betetzen duten beste eginkizunetako bat dokumentazioa sortzea da – edo dagoena gordetzea -, objektu bakoitzaren titulartasunaren edo estatus juridikoaren legezko estaldura gisa ezartzen dena : “Eskuratze guztiek diru-sarreren txosten bat, faktura bat eta dokumentu atxiki batzuk izan behar dituzte. Batzuk administrazio kontuei lotuta egon daitezke, baina beste batzuk lan kuratorialari egokitzen zaizkio. Dokumentazio horrek guztiak osatzen du eskuratze-espedientea “.

Artiumeko 2 erreserba. Lehen planoan Joan Brossaren Intermedi [Ekitaldiarteko] obra, bere inbentario zenbakia 02/115 da. / Yone Estivariz

Hainbat lanbide-profilek parte hartzen dute museo edo arte-zentro bateko bildumen kudeaketan: erakundearen zuzendaritza edo kontserbadorearen lana, profil teoriko eta kontzeptualago bati lotuta; prebentziozko kontserbazio-lanak egiten dituzten zaharberritzaileak edo erregistro-teknikariak dokumentazioa eta obraren titulartasuna kontserbatzea eginkizun dutenak. Profil profesional horietako bakoitzaren funtzioak anitzak eta ondo bereizitakoak dira, baina guztiek bilduma museografikoen kudeaketa-prozesua osatzen dute, alegia, bilduma erreferentziazko elementutzat duten eta dokumentazio,, ikerketa, kontserbazio, mugikortasun edo fondoen handitze-lanak barne hartzen dituen prozesu luze bat.

Erreserbak

Biltegien kudeaketa, obrak alde batetik bestera mugitzea, maileguen logistika, aseguruak eta zaharberritze-taldearen eta muntaketa-taldearen kontratazioa edo koordinazioa dira Museoko Bildumen Sailak garatzen dituen beste zereginetako batzuk.

Zenbait iturriren arabera, gutxi gorabehera museoetako bildumen %80-90a ez daude jendaurrean, eta, horren ondorioz, biltegiak (edo erreserbak) funtsezko gune bihurtzen dira ondarea kontserbatzeko, bai eta bildumak kudeatzeko eta tratatzeko ere. Alicia Herrero museoen kontserbatzaileak ICOM España aldizkarian (2011) dioen bezala, biltegia “bildumen prebentziozko kontserbazioaren zerbitzura dago, baina baita horien dokumentazioaren, ikerketaren eta tratamenduaren zerbitzura ere, eta horrek gero eta eginkizun handiagoa ematen dio museoetan”.

Artiumeko 2 erreserban dauden obra markoztatua eta kontserbazio-karpetak. / Yone Estivariz

Biltegien tipologia anitza da, zentro bakoitzaren eta bere helburuen araberakoa (kanpokoak, barnekoak, bisitatzeko modukoak … ), baina guztiek plangintza eta talde espezializatu bat behar dute hainbat esparru behar bezala zaintzeko: irisgarritasuna, espazioaren eta altzarien antolaketa, fondoen antolamendua eta sektoretza, aire girotze-parametroa, manipulazio-prozedura, besteak beste.

Artiumeko -2. solairuan murgiltzen bagara, bildumaren fondo gehienak hartzen dituen espazio fisikoan sartuko gara. Hemen daude Museoko bi biltegi nagusiak: 1 Erreserba, markoztatutako bi dimentsiotako obra gordetzen duena, 1.055 objektu guztira; eta 2  Erreserba, 1.647 obra biltzen dituena, batez ere eskulturazkoak, pisuzko edo tamaina handiagoko pinturaz gain, ikus-entzunezko eta argazki artxibo zaharrak, eta kontserbazio karpetetan kokatutako obra kajoietan sartuak. Beste bi erreserba daude, formatu handiagoko eskultura fondoak gordetzen dituztenak.

Artium Museoko 1 erreserbak bi dimentsioko 1.055 obra gordetzen ditu. / Yone Estivariz

Biltegietatik haratago, solairu horretan bertan zaharberritze tailer bat eta katalogazio eta erregistrorako beste bat aurkituko ditugu, argazki platoa ere bai. Espazio horretan, Museora sartzen diren eta hala eskatzen duten obrek aklimatazio-epe bat igarotzen dute. Espazio horiek korridore zabal baten alde banatan daude kokatuta, eta tamaina aldakorrekoak dira. Lanerako eta igarotzeko espazioa osatzen dute, bai fondoen kudeaketa, muntaketa eta kontserbazioko langileentzat, bai sartzeko nahiz erakusketa-aretoetara igotzeko mugi daitezkeen obrentzat ere.

Bildumaren parte izateko Museoan sartzen den edozein objektuk katalogazio prozesu bera behar du, Eguskizak bi multzo handitan laburbiltzen duen ekintza kateatu multzo bat: “Prozesu honen lehen zatia obraren aurrean egiten da. Erregistro-lan hutsa da, eta, bertan, objektua inbentario-zenbaki bakarrarekin identifikatzen da, erreferentziazko argazkiak eta horien berezko datu guztiak hartzen dira (dimentsioak, forma, data …), eta objektuaren berrikuspen-txosten bat egiten da, aldez aurretik ditugun datu batzuetan oinarrituta “, azaldu du.

Katalogazio-prozesuaren zati “fisiko” horren atzetik, ikerketari lotuago dagoen bigarren bat dator: “Bulegoko beste lan bat da, aplikazio informatikoan berezko datuak kargatzen dituena, baina, era berean, datu ez-atxikiak ikertzeko eta zabaltzeko prozesu bat egiten dugu, datu-basean ez daudenak, eta, beraz, objektu horren historia osoa jasotzen duen fitxa katalografikoa zabaldu eta osatzen dugu (egiletzari buruzko datuak, erakusketak, lanak, katalogoak…)”. Horri gehitu behar zaio obrak berak sortzen duen barne-dokumentazio guztia: erregistro-dokumentuak, eskuratze-espedienteak, beste museo batzuen katalogazio-fitxak, lagapen-akordioak edo zaharberritze-dokumentuak. Luis Grau ICOM Españako presidenteak idatzi bezala, “Erregistroak obra nazio museistiko zorrotzaren herritar bihurtzen du, paperak dituena”.

La obra de la colección Welcome to Paradise, de Rogelio López Cuenca, ingresó el pasado mes de septiembre en las reservas del Museo tras haber sido prestada para la exposición Rogelio López Cuenca. Yendo leyendo, dando lugar, en el MNCARS (2019). /Yone Estivariz

Ukigarria ez dena: fondoak kudeatzeko sistema informatikoa

Museoaren fondo eta fitxa katalografikoen kudeaketa EMSIMEren (Euskadiko Museoen Sistema Informatikoa) bidez egiten da, Euskadiko Museoen Sistemaren museo-kudeaketarako programa bat. Fondo museografikoak sailkatzea, museoak eta bildumak kontrolatzea eta kudeatzea ahalbidetzen duen sare informatiko bat da, eta Euskadiko ondarearen katalogo kolektibo gisa ere balio du: “Sistemaren zati bat jendearentzat ikusgai dago (gaur egun ez dira dauden fondo guztiak bistaratzen), eta, gero,  ikusten ez den zati bat dago, kudeaketarena baita”, azaldu du Eguskizak.

EMSIMEk objektuen lehen kategorizazioa ahalbidetzen du, fondoen tipologiaren arabera. Artiumen horietako birekin lan egiten da: Arteak/Dekorazio-arteak, gaur egun 3.323 objektuz osatua, eta Dokumentu-fondoak, 1.923 objektuz osatua. “Kontuan hartu behar da fondo museografiko bakoitzaren berezitasunetara egokitzen diren tipologia gehiago badaudela sisteman: arkeologia, etnografia, zientzia eta teknika, zientzia eta historia naturala…”, gaineratzen du Eguskizak. Artelan guztiak adierazitako lehen tipologian sartuta badaude ere, bigarrenaren berezitasuna azpimarratu behar da, agian ez hain ezaguna: “Dokumentu-fondoak objektu-multzo nahiko ugariak eta anitzak dira.

Artiumen S.E.A.C. (Kontzeptuzko Artearen Euskadiko Hautaketa)-ren dokumentu-fondoa dago, CVA (Zaintza Artistikoko Batzordea) eta Roscubas anaien dokumentu-fondoa. Horietako lehena ugariena da, 1.220 objekturekin, polaroidak, artisten argazkiak eta karteldegiak, maketak, bideoak… Hori dela eta, lekuko artistikoa deitzen diogu hauei, kasu honetan bereziki, bere ekintzen testigantzak direlako”, azaldu du Eguskizak. Objektu horiei guztiei ondare-kontsiderazio bera ematen zaie, elementu bakoitza objektu propio gisa identifikatuz, erregistratua eta katalogatua, erreserbetan biltegiratzen dena, kontserbazio-tratu bera emanez. “Baina objektu edo dokumentu horiek, arrazoi jakin batzuengatik, sortzaileak artelan bat ez den beste zerbait bezala ulertzen ditu”, zehaztu du. Adierazitako sailkapen tipologiko handi horretatik abiatuta, sistemak taula normalizatuak ditu tesauroetan oinarrituta, alegia, kontzeptuak irudikatzeko erabiltzen diren hitzen multzo bat: “Ondorengo sailkapen-eremuek objektu mota (eskultura, pintura, etab.), izenburua, autoretza, teknikak, materialak edo euskarriak … definitzea ahalbidetzen dute”, zehazten du Eguskizak. Bildumako objekturik ugariena “pintura” da, 848 obrekin, eta, ondoren, “Estanpa” objektua, 736 obrekin.

Reina Sofia Arte Zentroko Museo Nazionaleko Arte Obren Erregistro Saileko artelanen biltegi-zerbitzuaren arduraduna den Pureza Villaescuernaren artikulu berri batean arte-adierazpen berrien kudeaketa metodologiko eta kontzeptualaren erronkari buruz idazten du: “Bilduma garaikideak erregistratzeko lanak, dokumentazio lan tradizionalak eskatzeaz gain, lan berrien aniztasuna eta ukiezina dena jasotzeko gai diren tresnen garapena kontuan izan behar du […] zehazki garaikideak diren sorkuntzetan adibidez, hala nola bideo-artean, aurkitzen dugu funtsezko ezaugarri bat eta horrek konplexutasun handiagoa eskatzen du hura behatzeko eta erregistratzeko. Izan ere, denboran oinarritutako obrak dira, denboran eta denboraz sortuak, bere euskarria alde batera utzita erabat “.

Hausnarketa horri lotuta, azkenaldian Artium Museoko Bildumen Saila hizkuntzaren normalizazio-lan bat egiten ari da, materialei, objektuei eta teknikei dagokienez. Azterketa-lan horri esker, erakundeek normalizatutako tesauroen erreferentzia terminologikoa osatu daiteke, hala nola CER.es (Espainiako Museoen Bildumen Sare Digitala) edo Getty, arte garaikideko bilduma baten errealitateari eta eskakizun bereziei aplikatuta: “Tesauroak tresna bizia dira, eta Museoan bilduman ditugun objektuei, teknikei edo materialei dagozkienak bakarrik erabiltzen ditugu. Baina, bilduma aztertu ondoren, termino propioak ere sartu ditugu, hala nola instalatzeko objektu mota, esku-hartzea, argi-kutxa edo bideo-proiekzioa. Horrela, geure bildumaren berezitasunetara egokitzen gara, baina ontologia batean oinarrituta “, dio Eguskizak.

Datu batzuk [nabarmendu behean]

Artium bildumak nazioarteko egileen 492 lan, espainiar egileen 1.718 lan eta euskal egileen 1.099 obra ditu, horietatik 439 Arabako egileen lanak dira.

100 urtetik gorako bi lan daude bilduman, bi marrazki dira: La Macarena, Nestor Martin Fernandez de la Torreren akuarela (gutxi gorabehera 1911n datatua) eta Bodegon con guitarra, Benjamin Palenciarena, 1918koa. 2021ean 100 urte beteko ditu Pablo Gargalloren Mujer Española

Detalle del interior de la caja que almacena la obra Mujer Española, de Pablo Gargallo, que en 2021 cunmplirá 100 años.
/ Yone Estivariz

Gehien mailegatu den Artium bildumako lana Jorge Oteizaren Homenaje a Velázquez da. Arabako Foru Aldundiak erosi zuenetik 22 aldiz mailegatu zaie Institut Valencià d’Art Modern (IVAM), Kunsthalle Budapest, Guggenheim Bilbao eta Nueva York, Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía edo Museo Nacional del Prado bezalako museoei. Pablo Picassoren Mousquetaire à la pipe, bestalde, 16 aldiz mailegatu da 1979an AFAren bilduman sartu zenetik. Besteak beste, Museo do Chiado, IVAM, Instituto Cervantes de Nueva York eta Chicago, La Casa Encendida, Malagako Museo Picasso eta gaur egun Sevillako Centro Unicaja de Cultura-n dago ikusgai.

Gehien eskatzen den egilea Jorge Oteiza da; hainbat obra entzutetsu ditu bilduman, eta modu sistematikoan eskatzen dira maileguan. Oteizaren eskulturarik eskatuenetako bi Homenaje a Velázquez (lehen aipatua) eta Versión previa del Homenaje a Mallarmé dira, biak 1958koak. Azken hori 12 aldiz mailegatu diote, besteak beste, Donostiako San Telmo Museoari, Sevillako CAAC-ari edo Bartzelonako Antoni Tàpies Fundazioari.

Esta web utiliza Cookies propias y de terceros para ofrecerte una mejor experiencia y servicio. Si continúas navegando, aceptas el uso que hacemos de ellas. Puedes cambiar la configuración de cookies en cualquier momento.<BR> Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu esperientzia eta zerbitzu hobea eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horiek erabiltzea onartzen duzu. Konfigurazioa aldatu nahi baduzu, hurrengo linkaren bitartez egin dezajezu. Cookien politika ikusi Ver política de Cookies / Cookien politika ikusi

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar