BERRIAK"Giza garunaren funtzio konplexuena irakurketa da"

“Giza garunaren funtzio konplexuena irakurketa da”

Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen dugu David Ezpeleta neurologoarekin, irakurtzeak gure garunean dakartzan onuren inguruan solas eginez

David Ezpeleta, neurologoa.

“Irakurketa sosegatuak tentsio arteriala, bihotz-maiztasuna eta kortisol plasmatikoa jaisten ditu. Gainera, irakurtzeak erreserba kognitibo bat sortzen du, eta hori funtsezkoa izan daiteke endekapen neuronala eta harekin lotzen diren gaixotasunak prebenitzeko edo arintzeko “. Horiek dira, David Ezpeleta neurologoaren arabera, irakurtzeak sortzen dituen onuretako batzuk baino ez.

Ezpeleta Espainiako Neurologia Elkarteko Zuzendaritza Batzordeko idazkari eta Kultura eta Historia Arloko arduraduna da, eta egun Quiron Salud Madrid Unibertsitate Ospitalean, Madrilgo Vianorte-Laguna Fundazioan eta Iruñeko San Juan de Dios Ospitalean egiten du lan. Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, ”La lectura desde la neurociencia’ hitz egin dugu berarekin. Dokumentu horretan irakurketak garunean dituen eraginei buruz hitz egiten da.

Liburuaren egun hau COVID – 19aren krisialdiak jota ospatzen dugu, gehienentzat egoera zaila eta ezezaguna. Konfinamendu-egoera honetan, asko dira irakurketara jotzen duten pertsonak. Zeintzuk dira, oro har, ohitura horrek gure buruan dituen ondorio positiboak?

Intelektualki eta kulturalki informatuta edo elikatuta egoteaz gain, norbaitek hartu, liburu bat ireki, begirada paragrafo batean finkatu eta irakurtzen hasten den unetik, bere garunaren zati guztiak aktibatu egiten dira. Ukimena sentitzea liburua hartzerakoan, non erosi zuen edo nork utzi zion gogoratzea, edo egile horren bizitza gogoratzea… hori guztia automatikoa da eta liburu bat hartzen duzun unetik hasten da. Begirada paragrafoaren gainean jarri eta irakurtzen hasten zarenean, zeinu horiek testuinguru lexiko eta semantiko batean interpretatzen dira. Garunak letrak, silabak eta hitzak batzen ditu, eta eduki eta esanahi bat ematen die.

Testuan egiten diren deskribapenek memoria bisualaren arloak ere aktibatzen dituzte. Hainbat memoria jartzen dira martxan. Irakurtzen ari zarena finkatu ahal izateko, lan-memoria aktibatzen da. Urruneko memoria erabiltzen da irakurtzen ari zarena lehen irakurri zenuenean sartzeko. Eta memoria prospektiboa behar da etorkizuna aurreikusteko eta zer gertatuko den irudikatzeko.

Ondorio positiboak areagotu egiten dira bereziki honelako krisi-egoeretan?

Egoera berezietan zentzumen batzuk areagotu egiten dira. Ikaskuntza bi gaitan oinarritzen da: emozioa eta arreta. Zure eskuen artean zerbait edukitzeak hunkitzen bazaitu eta irakurtzeko eta isolatzeko denbora baduzu, askoz gehiago gozatuko duzu eta edukiak hobeto finkatuko dituzu.

‘La lectura desde la neurociencia’ lanean, irakurtzeak tximeleta efektu moduko bat sortzen duela diozu. Zer esan nahi du horrek?

Antza erraza ematen duen irakurtzea bezalako eginkizun batek ia garuneko eremu guztiak aktibatzen dituela modu sinkronikoan. Ispilu neuronak ere aktibatzen dira. Demagun, tenisean jokatzen ari den pertsona baten deskribapena irakurtzen ari zarela, eta zu zeu teniseko jokalaria zarela; bada inkontzienteki raketada bat emateko agindua emango luketen garun-eremu premotoreak aktibatu egiten dira hori irakurtzen duzunean. Irudimena horraino iristen da.

Egun asko daramagu etxean, eta oraindik denbora dezente pasatu beharko du normaltasunera itzultzeko. Honen aurrean, hobe dugu irakurketak onak aukeratzea, dela entretenitzen gaituztelako, hunkitzen gaituztelako, aberasten gaituztelako… Garunak modu desberdinean erantzuten al dio testu mota desberdinei? Hau da, berdin al da burmuineko jarduna poesia bat edo nobela beltz bat irakurriz gero?

Ziur aski, modu desberdin batean erantzungo du. Nobela beltz batean, irakurtzen duen pertsonaren maltzurkeria, aurreko irakurketa-esperientzia eta egungo, iraganeko eta, batez ere, etorkizuneko gertaerak berreraikitzeko gaitasuna jarri behar dira abian. Poesia, ordea, sintesia da. Poesiak bilatzen duena da gauzak ahalik eta hitz kopuru txikienarekin esatea, eta, gainera, modu ederrean. Poesia irakurtzen duen pertsonaren burmuinari eskatzen zaiona hizkuntzaren ezagutza eta hizkuntza sinbolikoaren ezagutza da, hau da, metaforak, metonimiak eta abar, irakurleak jakin behar du zein diren baliabide lirikoak, eta bestela, poesia irakurri ahala ikasiz joango da. Gainera, abstrakziorako, sormenerako eta testu poetikoa berreraikitzeko gaitasuna areagotzen dio.

Eta euskarriei buruz ari bagara, garunarentzat berdina al da paperezko formatuan irakurtzea edo liburu digital bat duen pantaila baten bidez irakurtzea?

Nik uste dut ezetz, baina oraingo jendearen irakurtzeko modua egokituta dago liburu mota horretara, eta PDF hori gozatzeko duten modua, natibo digitalak ez garenon irakurleena bezain baliagarria izan daiteke. Paperean irakurtzen dutenek beharrezkoa dute solomoa ikustea, lodiera, ukitzea, usaintzea, liburua non erosi duten edo nork mailegatu duen jakitea. Hori guztia liburu fisiko batek emango dizu. Horrek aukera ematen dizu zenbat geratzen zaizun jakiteko, orri-markagailua non duzun ikusteko edo pdf baten azpimarratzailea baino modu beroagoan azpimarratzeko. Emozionalki, kognitiboki eta intelektualki abantaila guztiak ditu. Begi-bistako desabantaila da metaketa eta bolumena jakina.

Eta irakurketa ez literarioari dagokionez, alegia sare sozialetan eta beste kanal digitaletan partekatutako testu-edukietan zentratzen den horri dagokionez, liburuak irakurtzea bezain onuragarria al da?

Oro har irakurtzea beti da ona, gertatzen dena da garuna ohitzen ari garela irakurketa azkarrera, azterketa azkarrera, titularretara, albistean ez sakontzera, laburpenetara. Arretarik gabeko irakurle digital legio bat sortzen ari gara. Horregatik da hain garrantzitsua liburura itzultzea, lo hartu aurreko 30-40 orrialdeetara itzultzea, arretarik gabeko garun hori berriz hezi dadin. Titularren bidez informatu zaitezke, baina hori ez da irakurtzea. Arreta ezaren, ezinegonaren eta, jakina, engainatzearen aldeko joera handiagoa sortzen du, eta horregatik dago hainbeste bulo orain.

Izango dira egun hauetan berezko bultzadaz irakurtzeko prest egongo diren pertsonak, baina beste batzuk ere izango dira oraindik irakurri ez dutenak, ohiturarik ez dutelako, kontzentratzea kostatzen zaielako, eta abar. Garunaren erresistentzia fisikorik ba al dago irakurtzeko, edo kulturala den zerbait da?

Ekintza bat hasteko hasierako estimulua ere entrena daitekeen garuneko funtzio bat da. Burmuin bat estimulatzen ez denean zer gertatzen den azaltzeko, nagikeriaz hitz egiten dugu, baina nagikeria ere entrenatzen da. Kirolean bezala da. Kirola egiten ez duen norbait, egiten hasten denean, garuneko funtzioak hobetzen zaizkio, funtzio kognitiboak eta exekutiboak, esaterako. Exekutiboak ekintza bat planifikatu, sekuentziatu eta egin behar duzunean martxan jartzen direnak dira. Horregatik, kirola egiten duten pertsonek gero eta erraztasun handiagoa dute horretarako, garuna hobetzen zaielako eta garunak kirola egiteko prestatzen dituelako. Gauza bera irakurtzean. Gutxi irakurtzen duen eta irakurtzearen plazera deskubritzen hasten den pertsona bati, gero eta gutxiago kostatuko zaio irakurtzea.

Oso barneratuta daukagu irakurketa gizakiaren eguneroko jarduera bat dela, baina gure garuna benetan prest al dago irakurtzeko?

Gizakiaren garuna gainerako animaliengandik bereizten da, hizkuntzaren sistema garatuagoa eta konplexuagoa duelako. Giza garunaren funtziorik konplexuena irakurtzea da. Eboluzioarekin garuneko matrize neurologiko bat sortzen joan gara, oso-oso konplexua dena eta irakurtzeko aukera ematen diguna.

Zure argitalpenean azpimarratzen duzu zein onuragarria den taldean egiten den irakurketa; irakurketa-kluben kasua da. Konfinamendu honetan, jarduera kolektiboak eremu digitalean egiten ohitzen ari gara, eta, beraz, pertsona batzuek beren irakurketa-klubekin jarraitzen dute formatu horretan. Zer ematen du irakurtzeko modu horrek?

Irakurri duzuna partekatzeak indartu egiten du irakurritako, eta hobeto gogoratuko duzu. Besteek irakurri dutenaz ikastea oso garrantzitsua da. Pertsona bat ezin da ñabardura guztiekin geratu, ezinezkoa da. Fisikoki (zein blog batean) irakurritakoa partekatzerakoan, beste pertsona batek kontatzen ez badizkizu, zuk atzemango ez zenituzkeen hainbat ñabardura aurkituko dituzu.

Berrirakurtzeak ere onura ugari ematen ditu, ez baita gauza bera ‘El Principito’ 14 urterekin edo 40rekin irakurtzea. Eta berrirakurketa klubei buruz hitz egingo bagenu, pentsa.

Une zail hauetatik eta liburuaren egun honetatik haratago, funtsezkoa litzateke irakurketa gure eguneroko bizitzaren parte izatea. Zuk defendatzen duzu, adibidez, irakurtzeak ‘erreserba kognitiboa’ sortzen duela, eta hori funtsezkoa izan daitekeela endekapen neuronala eta harekin lotzen diren gaixotasunak prebenitzeko edo arintzeko. Zer da aipatzen duzun ‘erreserba kognitibo’ hori?

Erreserba kognitiboa esperientzien, kulturaren eta irakurketaren bidez eraikitzen da. Irakurtzen duzunean eta garuna martxan jartzen duzunean, informazio asko kudeatzen duzu eta hau ez doa eterrera, informazio hori garunean tatuatzen da. Hau da, hori guztia kudeatzen duten arloak gihar baten modukoak dira; zuk erabiltzen duzun heinean, lodiagoa egiten da. Adimenaren bidez zure garuneko muskulua potentziatzen baduzu, zure baldintzatzaile genetikoak direla-eta adin jakin batetik aurrera gutxitze kognitibo bat izatera deitua bazaude, erreserba kognitibo on batekin urte asko atzeratu daiteke. Hondatze horren aurkako defentsa mekanismo bat da, eta honela hau geroago agertuko da.

Ariketak 5 urte edo gehiago atzeratzen du gutxitze kognitiboaren agerpena. Beraz, ariketa eta irakurketa uztartzeko gai bazara, zahartzaro on bat bermatzen ari zara, lasaitasunez, osasunez eta liburuez eta ariketaz gozatzen jarraitzeko adinako ahalmen kognitiboarekin.

Asko dira, irakurketa bezala, konfinamendu honetan laguntzen ari zaizkigun adierazpen artistikoak. Ohituta gaude arteak arimarekin lotzera garunarekin baino gehiago, hauek zerbait mistikoa balira bezala. Aldiz, zuk zuzenean erlazionatzen dituzu gaixotasun batzuk, hala nola Alzheimerra edo garunaren beraren zenbait baldintzatzaile fisiko sorkuntza artistikoarekin. Azkenean dena al da kimika, ala bada zerbait haratago?

Litekeena da guztia kimika izatea. Zenbait artistak dementzia mota jakin batzuk garatu dituzte, eta horrek sormen-liberazio paradoxikoa eragin die. Bada dementzia frontotemporal deitzen den bat, nagusiki lobulu frontalari eragiten diona. Hau da lobulu sentsorea, bulkada primarioenak neurtzen dituena, gure jokabide soziala, gure burmuin morala eta abar erregulatzen dizkiguna.. Badirudi gutxiago sortzera garamatzan lobuloa dela. Pertsona sortzaileenek desinhibizio handiagoa dute lobulu frontal honetan; hori dela eta, pertsona batzuk beren bizitzan zehar sortzaileak izan direnak, eta dementzia-sintomak garatzen dituztenean eta beren lobulu frontala okerrera egiten hasten denean, lehen inhibituak zituzten alderdi sortzaileak askatzen hasten dira, eta arte desberdinak azaleratzen ere has daitezke. Badira poesia idazten edo musika konposatzen hasten diren margolariak.

Esta web utiliza Cookies propias y de terceros para ofrecerte una mejor experiencia y servicio. Si continúas navegando, aceptas el uso que hacemos de ellas. Puedes cambiar la configuración de cookies en cualquier momento.<BR> Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu esperientzia eta zerbitzu hobea eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horiek erabiltzea onartzen duzu. Konfigurazioa aldatu nahi baduzu, hurrengo linkaren bitartez egin dezajezu. Cookien politika ikusi Ver política de Cookies / Cookien politika ikusi

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar