“Garrantzitsuena ez da hainbeste formatua, edukia eta haren hedapena baizik”

Go Gasteiz Kulturak, kulturaren eta sormenaren esparruarekin lotutako hainbat gairi buruzko hausnarketari tartea emango dion podcast sorta baten lehenengoa dakarkizu

Podcastaren grabazioa Sonora Estudios-en / Yone Estibariz

Lehen atal honetan, Ander Gondra, Sans Soleil argitaletxe arabarraren editore eta sortzaileetako bat, liburuaren inguruko solasaldia gidatu du, gai honetan adituak diren hiru gonbidatuekin batera: María Mur, kultura kritikoaren ekoizpen eta edizioan aritzen den Bilboko Consonni argitaletxeko zuzendaria; Begoña Knörr, Gasteizko Jakintza liburudendan 30 urtetik gorako ibilbide profesionala duen liburu-saltzailea, eta Jesús Zubiaga, Sancho el Sabio Fundazioaren zuzendaria, euskal kulturaren dokumentazioa eta kontserbazioa helburu duen erakundea. 

Lau ahots ezberdin, liburuaren industria osatzen duten hainbat eremuren inguruko elkarrizketarako: argitaletxeen ekoizpena eta banaketa, publikoak eta komunitateak, irakurzaletasuna sustatzea, liburu-dendak, liburutegiak, kulturaren kontsumoaren ohitura berriak edo eremu digitalaren agerpena, besteak beste.