“Kulturaren sektoreak batera lan egin behar du Artistaren Estatutuaren alde”

Go Gasteiz Kulturaren bigarren podcast honetan Artistaren Estatutuari buruz hitz egiten dute sektoreko lau profesionalek

Estatuto del artista
Marta eta Eduardo podcasta grabatzen./ Yone Estivariz

Marta C. Dehesak, jabetza intelektualean espezializatutako abokatuak eta coladeperro.com-eko kultur kudeatzaileak, Artistaren Estatutuari buruzko Go Gasteiz Kulturaren bigarren podcasta zuzentzen du. Horretarako hiru profesional gonbidatu ditu: Berta Ojea, Aktoreen Batasuneko Berdintasun idazkari eta aktorea, Eduardo Maura, Diputatuen Kongresuko Podemoseko kultura bozeramaile ohia, eta Eva Moraga, profesionalen eta kultura-erakundeen aholkularitzan espezializatutako abokatua eta bitartekaria.