LEKUAK“COVID-19a kulturaren bitartez gainditu eta garaitzeko unea da”

“COVID-19a kulturaren bitartez gainditu eta garaitzeko unea da”

¶espazioa gertutik ezagutu dugu, José Cos Arte eta Lanbide Eskolako irakasle erretiratuak aurrera ateratzen duen erakusketa-gela autogestionatua, independentea eta diru-laguntzarik jasotzen ez duena

Jose Cos ¶espazioa aretoaren sarreran./ Endika Portillo

Jose Cosek Gasteizko Arte eta Ofizio Eskolako irakasle gisa duela 9 urte erretiroa hartu zuen egunean, bere obra garrantzitsuenetako bat sortzen hasi zen; ¶espazioa. Erakusketa eta topaketa aretoak 2014an ireki zituen ateak El Pilar auzoan, eta ordutik bertako dozenaka artistaren joan-etorren lekuko izan da.

Urte hauetan 40 erakusketa hartu ditu aretoak, baina Cosek azpimarratu du “topaketak, eztabaidak, antzerkiak, errezitaldiak, liburu aurkezpenak eta abar egiteko lekua” ere badagoela. “Erakundeen aldetik aurkezten denaren ordezko” lekua da, autogestionatua, independentea eta diruz laguntzen ez dena. Irakasle ohiak kobratzen duen pentsiotik ateratzen da dena, “Nahiz eta oso noizean behin jardueraren bati prezio sinbolikoa jartzen diogun. Instituzioak iragazkorragoak ez diren bitartean, ez dugu diru laguntzarik eskatuko”.

Erakusketa eta topaketa aretoa./ Endika Portillo

Parekidetasunaren aldeko borroka

Bere hastapenetatik proiektu kolektibo, desberdin eta feministak bultzatzen saiatzen da. “Parekidea izaten saiatzen naiz, %50 emakumeen ideiak izatea”, azaltzen du Cosek, “Baina banakako erakusketetan defizita dugu, askoz gizon gehiago daude”. Aldi berean, proposamen “ezberdinak” ezagutaraztea bilatzen du aretoak. Egingo den erakusketak edo jarduerak “justifikatuta egon behar du eta originala izan behar du, zerbait berezia ikusi ahal izatea”, azaltzen du. Beste helburu bat beste areto batzuetan erakusteko aukerarik ez duten artistei espazio bat ematea da.

Cosek bereziki gogoratzen duen erakusketetako bat prostituzioari buruzkoa da. “Egungo egoera islatzen saiatzen nintzen. Egunkariek sexu iragarkiak argitaratzeari uztea nahi genuen, eta inaugurazioa baino egun batzuk lehenago hauek ilegalizatu egin ziren. Oso pozik jarri ginen, eta ideia nagusiari buelta bat eman behar izan genion; beraz, Interneteko iragarkiekin zer gertatzen zen ikertzen hasi ginen”, kontatzen du.

Jose Cos Go Gasteiz Kulturarekin izandako elkarrizketan./ Endika Portillo

Iraganari eta etorkizunari begirada

Ibilbidearen sei urte hauetan, ¶espazioak eboluzionatu egin du eta “zorrotzago” bihurtu da. Zoritxarrez, oraindik lan asko dagoela egiteke dio Jose Cosek, “Ez dugulako lortu nahiko genukeen auzo areto hori izatera iristea. Horretan lanean jarraitzen dugu, baina asko kostatzen da El Pilarreko jendearengana zuzentzea, auzo gero eta multikulturalagoa baita”.

Horren harira, artistak azaldu du 40 eta 50 urte bitarteko norbaitena dela espaziora hurbiltzen diren pertsonen profila. “Egia da jende gaztea ere etortzen dela, baina adina txarra da kultura osoan“. Galerietara gerturatze hori sustatzeko, Cosen ustez, erakundeek “ez dute kaka eman behar, baina bai kultura ikuslearengana hurbiltzeko politika egin”.

Jose Cos hurrengo erakusketan lanean./ Endika Portillo

Diru laguntzarik jasotzen ez duen aretoa den arren,erakundeek diruz laguntzeko beharra azpimarratzen du Cosek, “Baina betiere itzulera sozial batekin. Hau da, laguntza bat jaso baduzu eta horri esker arrakasta eta diru asko lortu baduzu, uste dut egokiena diru-laguntza horren ehuneko bat itzultzea litzatekeela”, azaldu du. Hala ere, azpimarratu du administrazioek “porotsuagoak” izan behar dutela eta ez dutela esan behar zer egin behar duzun edo ez, nahiz eta ulertzen dudan zenbait elementu jorratu behar direla.

Cosek etsita begiratzen dio etorkizunari, baina nolabaiteko itxaropenarekin. Kulturaren sektorean “bakoitzak bereari begiratzen dio. Gustatuko litzaidake gure artean lehiarik ez egotea, elkartzea,% 2 horren alde borrokatzea, diru publikoa laguntza-sare bat ehuntzeko erabiltzea. Gustatuko litzaidake ¶espazioa zabalago bat egitea, nahiz eta izena aldatu, eta bertan guztiok lekua izatea. Orain da unea artistek administrazioarekin batera erabakitzeko zer egin. Gauza berriak egiteko unea da, berrasmatzekoa. COVID-19a Kulturareren bitartez gainditu eta garaitzeko unea da”.

Esta web utiliza Cookies propias y de terceros para ofrecerte una mejor experiencia y servicio. Si continúas navegando, aceptas el uso que hacemos de ellas. Puedes cambiar la configuración de cookies en cualquier momento.<BR> Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu esperientzia eta zerbitzu hobea eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horiek erabiltzea onartzen duzu. Konfigurazioa aldatu nahi baduzu, hurrengo linkaren bitartez egin dezajezu. Cookien politika ikusi Ver política de Cookies / Cookien politika ikusi

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar