FORMATUAKBIDEOAKAroa Arrizubieta: "Etorkizun handia ikusten dut Arabako bertsolaritzan"

Aroa Arrizubieta: “Etorkizun handia ikusten dut Arabako bertsolaritzan”

Bertsolaria 10 urte zituenetik, Aroa Arrizubietak EHUko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Magisteritza ikasketek, Armentia Ikastolan ematen dituen klaseekin eta diziplina horretako txapelketekin uztartzen ditu

Aroa Arrizubieta (Gasteiz, 2001) “intuizio bati esker” hasi zen bertso munduan. EPOko 5. mailan ari zen Armentia Ikastolan, Uxue Diaz de Cerio bertsolaria tailer batzuk ematera joan zenean. Ikasten jarraitzeko, eskolaz kanpoko bertsolaritza-ikastaro batean izena ematea erabaki zuen orduan Aroak, “Zerbait berezia ikusi nuen, jendearekin eta giroarekin oso identifikatuta sentitzen nintzen, beraz, eskolekin jarraitu nuen ikastolatik atera nintzen arte”.

Horretaz urtebete eskas igaro da. Gaur egun, Arabako campusean Magisteritza ikasketen Lehen kurtsoan ari da buru belarri, baina Armentia Ikastolako bertsolaritza irakasle lanarekin eta txapelketa, lehiaketa eta bertso saioekin uztartzen ditu bere klaseak. “Orain momentu onean nago, baina ez dakit etorkizunean zer egingo dudan. Gustatuko litzaidake mundu honetan jarraitzea, baina beste lehentasun batzuk ditut, hala nola militantzia aktiboa edo irakasle izatea“, dio.

18 urte baino ez baditu ere, hainbat sari eta txapelketa irabazi ditu jada. 2017an Euskal Herriko Eskolarteko Lehiaketa irabazi zuen lehen arabarra izan zen, eta 2019an Arabako Eskolarteko Txapelketa irabazi du. Aurten Arabako Bertsolari Txapelketako finalean ere parte hartu du. “Azkenaldian oso motibatuta nago gai politikoekin, baina orokorrean umorea erabiltzea gustatzen zait, jendearekin sartzea eta baita jasotzea ere”, kontatzen du.

Aroarentzat bertsolaritzak etorkizun handia du, “Interesa erakusten duten haurrak gero eta gehiago direla uste dut. Agian batzuk Raparen munduak erakarrita etorriko dira, baina urrutira iristeko aukerarekin ikusten ditut zenbait”, dio.


Esta web utiliza Cookies propias y de terceros para ofrecerte una mejor experiencia y servicio. Si continúas navegando, aceptas el uso que hacemos de ellas. Puedes cambiar la configuración de cookies en cualquier momento.<BR> Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu esperientzia eta zerbitzu hobea eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horiek erabiltzea onartzen duzu. Konfigurazioa aldatu nahi baduzu, hurrengo linkaren bitartez egin dezajezu. Cookien politika ikusi Ver política de Cookies / Cookien politika ikusi

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar